Teketen » Artxibategia 'Api, 2005'

Patenteen aurkako ekitaldia

Testu hau itzuli!

Kaixo! Honako email-a Bilboko Deustuko Unibertsitateko Software Askearen Aldeko taldetik (e-ghost) bidaltzen dizuet, asteazken honetan (12:00etan) *Software-ari buruzko Patenteen* kontra unibertsitate eta estatu-mailan gauzatuko den manifestaldiari buruz informatzeko, gu honi sutsuki elkartuko gara eta.

Nahiz eta ziur aski jakinaren gainean egongo zareten, pixka bat azaldu nahiko nizueke:

Martxoaren 7an *Software-ari buruzko Patenteen* gaia Europako Kontseilutik, Europako Parlamentura igaro zen (arauak ere apurtuz, hiru herrialdek eztabaida-gai gisa uztea eskatu baitzuten).
Prozesu guztia herriaren ezjakintasunarekin eramaten ari da, eta guk informatikari moduan, ez dugu utziko “testua editatzen duen programa” moduko ideia bat patentatu ahal izatea, horrela ezin izango bait litzake inolako testu-editore berririk programatu, eta erabiltzaileak monopolizatzailearen menpe geratuko lirateke, adibidez aplikazio honen bertsio berririk edo eguneraketarik lortu ezinean, nahiz eta honek segurtasun-zulo, errore edo eta behar berriak eduki.

Kontuan izateko beste arrazoi bat, espainiar senatu osoak testua ukatu zuela da, “Directiva de Patentes de Software” buruzko zirriborroa hain zuzen ere.

Hemen [*] gure web-orria aurkituko duzue, bertan dossierra, azalpenerako bideoa, eta elkartu diren unibertsitate guztientzat estatalki idatzi den manifestu jenerala daude.

[*] http://www.e-ghost.deusto.es/phpwiki/index.php/27A

Edozein galdera baldin baduzue edo eta kontakturako telefono behar baduzue, helbide honetara idatz dezakezue.