Musikaria bazara hau interesatzen zaizu eta musikaria ez bazara ere: Herri disketxeruntz, larunbata 28 Gasteizen Maiatzaren 14an, Arrasateko gaztetxean lehenengo batzarra egin ostean, herri disketxe bat sortzeko egitasmoaren eztabaidarekin jarraituko da datorren larunbata 28 goizeko 10:30etatik aurrera Gasteizko gaztetxean. Pasa den martxoaren 25-27 bitartean ospatutako Gazte Mugi topaketetako musika lantaldeetan, Euskal Herriko musika mugimenduari buruzko [...]
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzArchive for Maiatza, 2005
SGAEri, copyrightari, sorkuntza bitartikariei alternatiba errealak sortzen
Kuba software librerantz aurrerapausoak ematen ditu Linux sistema eragile librean oinarriturik. Juventud Rebelde egunkariak aditzera eman duen bezala, karibeko herrialdeak estatuko administrazio zentraleko erakundeetako ordenagailuetan instalaturik zegoen Windows sistema kendu eta sistema honengatik ordezkatzea erabaki du. Berria, 2005. urteko La Habanan izan den Informatikako Nazioarteko Batzarraren barnean, gizartearen informatizaziorako bulegoaren zuzendaria den Roberto del Puertok [...]
mobila eta bloga editatzeko posta erabiltzeko urruneko berehalako edizioa egin daiteke (hau adibidea da)
Hurrengo asteazkenean, (maiatzak 18) Donostiako Ttan Ttakun irrati librean (106.8) gaueko 20:00tan Copyleft, Patenteak, Software libreari buruzko irratsaio bat izango da entzungai. Hainbat gauzen artean Xabier Barandiaran Sindominio, Metabolik eta Kopylefteko kideari egindako elkarrizketa bat izango duzue entzungai. Berau entzungai dago jada hemen.
Zer da?Kanona, jabetza intelektualak iruzurrarengatik jasandako galerak ordaintzeko ezarritako zerga bat da. Eta?Honek zuretzat suposatzen duena zera da CDetan zerga hori ordaindu behar duzula, zuk kopia ilegalak egin ez arren, gainera badakigu kopia gehienak datuentzako erabiltzen direla. Honek esan nahi du zure oporretan egindako argazkiak gordetzeagatik egiten duzun CDagatik ere kobratzen dizutela, Zuk egindako lan [...]

