Updates from Iraila, 2005

  • Eguraldia gora eta behera II, Jon Albisu ongi etorri

    8:01 on 2005-09-30 | 1 Comment Permalink | Reply

    Berriak bere baimena eman digu beraien eguraldi mapa ere blogean sartzeko. Beraz Berriako mapa ikusteaz gain Jon Albisuren iragarpena ere izango dugu bertan sakatzen badugu.

    Interesgarria izan daiteke Joxe Landa VS Jon Albisu ikustea, ea zenek gehiago asmatu lehiaketa batean. Beharbada Etnomet blogeko Kepak, hau egitera animatzen zaigu ;)

     
  • Global Consciousness (edo Mundu Mailako Kontzientzia)

    0:58 on 2005-09-30 | 0 Comment Permalink | Reply

    Gaur Mundu Mailako Kontzientziari buruzko berri bat ekartzen dizuet. Mutilmedia blogetik hartu dut. Bertan Mundu Mailako Kontzientzia badagoen galdetzen da eta egindako esperimentu bati buruzko informazioa ematen digute.

     
  • “Sofware librea. Sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak” ikastaroa on-line

    8:30 on 2005-09-27 | 0 Comment Permalink | Reply

    Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. Gainera, administrazioek mugimendu hori bultzatu nahi dute eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da. Software librea epe luzerako apustua da, informatikari euskaldunen bilkuran argi azaldu bezala. Hori dela eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak honako ikastaroa aurkezten dute.

    Ikastaroa software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako profesional eta ikasleei, ezagutza eta praktika sakondu nahi dutenei eta praktikaren bidez ikasi nahi dutenei zuzendua dago. 2005eko abendua eta 2006 ekaina bitartean burutuko da eta ikastaroa on-line izango da gertuko tutoretza eta saio presentzial bereziekin.

    Ikastaroaren web orrian egitarauaren zehaztasunak ikusi eta informazio gehiago jaso daiteke: http://linux.asmoz.org. Izen-emate epea irekia dago jada eta plazak mugatuak dira.

    kontaktua:
    Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
    Tlf: 943 212369
    asmoz@asmoz.org
    http://www.asmoz.org

     
  • Eguraldia gora eta behera, Joxe Landa ongi etorri

    0:22 on 2005-09-27 | 0 Comment Permalink | Reply

    Aurreko postan aipatzen nuen bezala, “Zenbait komunikabideekin kontaktuan jarri arren hauen erantzunik ez dut jaso oraindik”. Ba azkenean erantzun dute eta Gara-k baimena eman dit beraien mapa jarri ahal izateko. Beraz hemendik aurrera Joxe Landaren iragarpenak irakurri ahal izango dituzue mapan klikatuz gero eta nire blogean mapa ikusi ahal izango duzue.

    Beste eguraldiaren informazioa ere mantenduko dut, WeatherUnderground-eko RSSak eta Weatherbonk-eko mapa.

     
  • Eguraldia nire blogean integratu nahi nuen eguna

    7:13 on 2005-09-25 | 0 Comment Permalink | Reply

    Nire blogean eguraldiaren iragarpena integratu nahi nueneko esperientzia kontatuko dizuet.
    Nire ideia nire blogean beste zerbitzu bat eskaintzearena izan zen, Eguraldiaren iragarpena. Noski eskuz egin nezake egunero baina… Orduan Internet guztian zehar hasi nintzen eguraldia euskal herrian ematen zuten lekuen bila. Euskaraz izatea nahi nuen noski eta horretarako euskarazko komunikabideekin kontaktuan jarri behar nintzen. Zenbait komunikabideekin kontaktuan jarri arren hauen erantzunik ez dut jaso oraindik. Euskaraz kondaira batek dionez bazegoen lehen EHKME izeneko erakunde bat eta bere iragarpena RSS bitartez ematen zuena, euskaraz eta Euskal Herritik. Kondaira berdinak esaten duenez badago oraindik ere Euskalmet izeneko erakunde eta webgune bat, euskaraz eta Euskal Herritik? eguraldiaren iragarpena ematen duena. Baina ez du RSS bitartez ematen eta gainera “Debekatuta dago informazio hau, osorik nahiz zati bat, beste inon berariazko baimen idatzirik izan gabe sartzea”. Hau irakurrita paso, nazka, aajjjjjjjj, hori da diru publikoarekin gauza onak egitea.

    Bide hori (erdi)itxitzat eman ondoren munduan zer dagoen ikustea otu zitzaidan. Munduan badaude gauza interesgarriak. Hauetako batzuk zerrendatuko ditut orain:
    Weather Bonk: Google Maps eta beste zerbitzu batzuk erabiltzen ditu eguraldi iragarpena sortzeko. Oso interesgarria da, hau erabili nahi nuen baina momentuz ez dut lortu Euskal Herriko mapa bakarrik bistaratzea, agian aurrerago…
    Weather Underground: Aurrekoak datuak hemendik hartzen ditu. Baina nola? Ba bai jaun/andere txit agurgarriak RSS bitartez dohain. Webgune honetan hainbat hiri garrantzitsuen iragarpena ematen da eta RSS bitartez eskuratu daiteke, egunero honen berri izateko. Eta oraindik harrigarriagoa zenbait gauza euskaraturik daude, itzuli zuenari mila esker.

    Beraz weather bonk integratzea lortzen dudan bitartean (weather undergroundgo datuak erabiltzen ditu), weather underground erabiliko dut eguraldiko iragarpena erakusteko.
    ——-
    19:53 LORTU DUT!
    Lortu dut weather bonk Euskal Herrian zentratzea

     
  • I-rratsaio berria (4.zenb): Wikipedia eta aktualitatea

    7:17 on 2005-09-21 | 0 Comment Permalink | Reply

    Oraingo honetan Wikipedia eta aktualitateari buruzko i-rratsaioa egin dugu. Aktualitate atalean, Hondarribiko alardearen ahozko kronika bat, Nafarpartytik beste kronika bat, gmail euskaratu da, katalanek .cat domeinua lortu dute eta alephandria. Gure zozketa ere izango dugu berriro ere. Eta oraingoan musika flamenkoa eta indiarraren arteko nasketa bat entzuteko aukera izango duzue Curandero taldearen eskutik. I-rratsaioa entzuteko badakizue hainbat era daudela jariora harpidetu:
    RSS jarioa
    edo

    [azkena jaitsi]
    [azkena entzun]

    Entzule mapa:I-rratsaioa nondik entzuten duzun markatu mapan eta iruzkinen bat egin mesedez! :P (saiatu batzutan lehenengoan ez badabil)

    I-rratsaioan aipatzen diren zenbait lotura:

    Musika

    Zozketa ERRALi egokitu zaio, zorionak, nirekin kontaktuan jarri

     
  • Teketen i-rratsaioa Berrian

    7:15 on 2005-09-21 | 0 Comment Permalink | Reply

    Irratigintza etxetik

    ‘podcasting’-a. ‘Teketen’ irratsaioa egiten du Gorka Juliok etxetik, eta Interneten jartzen du, bere blogean; euskaraz aitzindaria da

    URTZI URKIZU – ANDOAIN

    Iraultza iritsi da irratigintzaren mundura. Iraultza, emisora eta antenarik gabeko irratia den heinean. Podcast izena du iraultza horrek. Baina zer da delako podcast hori? Internetetik jario baten bitartez zabaltzen den audio artxiboa. Hau da, etxetik irratia egiteko aukera ematen duen teknologia. Irrati konbentzional batetik kanpo egiten den euskarazko lehenengo saioa Teketen da, Gorka Julio gazteak Andoaingo bere etxetik egiten duena. Katalanez lau daude, eta galizieraz bakarra.

    AEBetan 2003. urtean hasi ziren halako i-rratsaioak egiten, eta milaka sortu dira denbora gutxian. «Euskaraz soilik Irratia.com zegoela ikusi nuen, eta Bilbo Hiria irratiko saioa webgunean jartzen zutela. Orduan podcasting-a euskaraz egitea bururatu zitzaidan. Prozesu naturala izan da niretzat bloga egitetik sareko i-rratsaioa egitera», dio Juliok. Edonork egin dezakeen zerbait dela uste du informatikari eta esatariak, eta jendea halakoak egitera animatu nahi du. «Norbait saio bat egitera ausartzen bada, prest nago laguntzeko». Etxetik i-rratsaio bat egiteko oso gauza gutxi behar dira: ordenagailu arrunt bat, soinu txartela, grabatzeko edozein programa (adibidez, PodProducer) eta mikrofono bat. Zer i-rratsaio egin nahi den erabaki ondoren, grabatu, fitxategia zerbitzarira igo eta RSS testu fitxategi bat editatu behar da MP3 fitxategia non gordetzen den zehazteko. Interneteko erabiltzaileak harpidetu egin daitezke i-rratsaioak entzuteko, edo, bestela, blogetik zuzenean entzun edo jaitsi.Harpidetza egiteko ez da dirurik ordaindu behar, baina jario irakurgailua izeneko tresna erabili behar da. Podcasting-era zuzendutako iPodder programa informatikoa da erosoena, eta euskarara itzuli du Juliok.

    Teknologia berriak aztergai ‘Teketen’ irratsaioan

    Juliok badu esperientzia irratigintzan, Donostiako Ttan Ttakun irrati librean irratsaio bat egin baitu. Informatika ikasketak amaitzen ari da, eta Teketen saioan teknologia berriak, Internet eta jendartea dira eduki nagusiak. «Jendartea diodanean, nabarmendu nahi dut ordenagailuaren atzean gaudenean batzuetan ez garela konturatzen beste aldean pertsonak daudela. Niretzat, informatika tresna bat da, eta ez helburu bat bera bakarrik». Saioa Arrakala irratian ere emititzen dute, eta aurki beste irratiren batean entzun ahal izango da.

    Musika librea jartzen du Juliok saioan, Internetetik jaitsitakoa. «Merkatuko diskoak erabiliz gero, SGAE atzetik etor daiteke». Teketen euskarari bultzada ematen ere ahalegintzen da, agertzen diren euskarazko informatika programa berriak komentatuz. Software librea euskaratzeko aukeren inguruan ere mintzatzen da programa. Egiteko moduaz gain, podcasting-ak dakarren beste iraultza saioa edozein unetan entzun ahal izatea da. Artxiboa MP3 irakurgailura eramatean, halako saioak edonon entzun daitezke.

    Interneteko helbideak

     
  • Bloglines eta bere iturgina

    0:49 on 2005-09-16 | 0 Comment Permalink | Reply

    Zerbitzua ondo ez dabilenean…

     
  • 80×15 botoiak edo botoitxo uholdea

    6:17 on 2005-09-14 | 0 Comment Permalink | Reply

    Denok ezagutzen ditugu 80×15 tamainako botoi edo banner txikiak. Ezetz? Seguru nago inoiz ikusi dituzuela horrelako botoiak . Baina hasieran bannerrak txikitzeko joera bat bezala jaio zen hau, azkenean okerragoa izango ez den pentsatzen hasia nago.

    Zenbait lekutan botoi hauen sorta ikaragarri handiak ikusi izan ditut. Jakin nahiko nuke ea zerbaiterako balio duten horrelako hainbeste edukitzea, askotan militarrek daramatzaten galoien antza hartzen diet, hainbeste gauzatan sartua zaudela adierazten duten galoiak.

    Hala ere kuriosoak iruditzen zaizkit, zergatik ez esan, botoi bakoitza 80×15 tamaina izan arren mundu bat da. Botoi sorta ikaragarri handiak daude, hauek batzuk:

    Hala ere eta propaganda txar honen ondoren zurea ere egin dezakezu.

    Bale ados, teketenek ere berea badu :P gustatzen bazaizue zuen blog edo webgunean jarri dezakezue.

    Azken gauza bezala aurkitu ditudan bi botoi bitxi.
    asko gustatu zait
    ejem!

     
  • OPML fitxategiak, beste pauso bat

    23:25 on 2005-09-12 | 0 Comment Permalink | Reply

    OPML fitxategiak zenbait jario bakar batean batzeko erabiltzen dira. Era honetan gure jarioak fitxategi bakar batean eduki ahal izango ditugu:

    Hainbat aplikazio posible:

    1.- Gure jarioak opml fitxategi bakar batera esportatu
    2.- Interesatzen zaigun jario sorta bat (opml fitxategi bat) gure jario irakurgailura inportatu.
    3.- OPML fitxategiak elkartrukatu.

    OPML onartzen duten zenbait irakurgailu:

    Web aplikazioa: Bloglines
    Windows: Feedreader
    Linux: Liferea

    Adibide bezala euskal blogen eraztuneko, opml fitxategi berria

    Informazio gehiagorako:

    http://en.wikipedia.org/wiki/OPML
    http://www.opml.org/

     
  • Open wengo, euskaratzeko gogorik bai?

    6:04 on 2005-09-08 | 2 comments Permalink | Reply

    Azkeneko i-rratsaioan, VoIP software ezberdinen konparaketa bat egin genuen. Konparaketa horretako programen artean openwengo programa aurkitzen genuen. GPL lizentziapean askatutako programa hau itzultzeko aukera dagoela ikusi dut openwengo.com helbidean.

    Norbait animatzen bada, hemen daude hau egiteko jarraibideak

    Ez da informatikari bat izan behar, programak euskaratzeko. Norbait animatzen bada eta laguntza behar badu, nirekin kontatu.

     
  • I-rratsaio berria (3.zenb): VoIP, telefonoa ip bitartez

    6:35 on 2005-09-05 | 0 Comment Permalink | Reply

    Oraingo honetan VoIP edo ip bidezko telefonoari buruzko i-rratsaioa egin dugu. Azken aldian agertutako programa batzuk aztertu eta konparatu ditugu, skype, gizmo, google talk, voipbuster eta open wengo. Eta oraingoan bai, oraingoan Folk eta Zelta musikak entzungo dituzue Shira Kammen-en eskutik. I-rratsaioa entzuteko badakizue hainbat era daudela jariora harpidetu:
    RSS jarioa
    edo

    [azkena jaitsi] [azkena entzun]

    I-rratsaioan aipatzen diren zenbait lotura:

    Aipatutako programak

    Musika

    Aipatutako loturak

    Zozketa KATIXERI egokitu zaio, zorionak, nirekin kontaktuan jarri
    Hurrengo zozketarako audio-mezuak bidaltzeko epea hurrengo i-rratsaioa agertu arte

     
  • Euskal Blogen Eraztuna eraberriturik

    15:18 on 2005-09-01 | 2 comments Permalink | Reply

    Euskal Blogen Eraztuna, euskal blogariak bildu nahi dituen ekimenaren gunea eguneratu da jada. Berrikuntza handiak ekartzen ditu webgune berri honek. Gune partehartzaileagoa, dinamikoagoa, erabilgarriagoa eta itxurosoagoa. Bere helbide berria eraztuna.com da.

    Erabiltzaile zaharrentzako oharra: Eskerrikasko proiektua sostengatu zenuten lehenengoak izan zinetelako. Zuen webgunean kode berri hau sartzea eskatuko nizueke, zaharra kenduz.

    Funtzionalitate berri garrantzitsuenak
    Zure blogean jartzeko irudi eta lotura berriak
    Euskal Blogen Eraztuna
    :eBLOGOSFERATIK BIDAIA:
    :eBLOGOSFERAKO AZKENA:

    Blog lista: Blog listak orain blog bakoitzaren rss jarioa ere erakusten du.

    Inkesta: Partehartzailea izango da, proposatutako erantzunez gain, zeureak ere proposatu ditzakezu.

    Esteka Atsegingarriak: del.icio.us aplikazioa erabiltzen du, “blogak” etiketarekin sartzen diren estekak, denbora bat pasa ondoren, atal honetan automatikoki agertzeko. Euskal blogari guztien artean, blogei inguruko esteka interesgarriak jaso ditzagun, tresnak, blogak, blogei buruzko berriak etab.

    Euskarazko blog bat baduzu, beharbada eraztuna.com interesatzen zaizu.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel