Gaurkoan joku bat. Zein da argazkiko tipo hau? Erantzuna egunaren bukaeran.
Zuen apustuak iruzkinetan bota
EGUNERAKETA: Ezin izan dut itxaron. Irudi hau ikustean Batasunaren estetika ikusten nuen nik “ORAIN” handi horrekin, kolore gorriak, laranjak, ikurrinaren izpiak, etab. Baina jazteko era, atril itsusi hori eta beste hainbat gauzek beste norbaiten aurrean ginela esaten zuten. Zein da Batasunaren estetika “kopiatzen” ari den alderdia (Superbairentzako beste lan bat). PSE-EE eta nor da tipoa, ba noski Patxi Lopez.
Irudi orginala:
Arnaldo Patxiren ordez:
Updates from Urria, 2005
-
Zein da hau?
teketen
-
Maplandia, google mapsen zure herria bilatu nahi?
teketen
Google mapsen gainean dabilen beste aplikazio bat. Kasu honetan gure herria edo nahi duguna bertan bilatu eta erakusten digu. Hainbat herriekin probatu dut eta txikiak izanik ere erakusten ditu. Berezitasun bezala “errejioak” bereizten ditu, beraz “guipuzcoa“(gipuzkoa ez da azaltzen) jartzen baduzue, berau azalduko da mapan. Baita “pais vasco” (euskadi eta euskal herria ez noski!).
Probatu ezazue ea zuen herria agertzen den, zerbait interesgarria aurkituz gero iruzkinetan utzi. -
Aparailu(tramankulu) erabilgarrien(?) bilduma
teketen
Hauek dira topatu ditudan katxarro arraroen bilduma bat. Batzuk erabilgarriak, besteak arraroak eta besteak sinestezinak:
- Kamaleoia: kamaleoiak duen begiradan gauzak ikusteko aukera ematen dizu.
- Berehalako itzulpena: Berehalako itzulpena egiten duen tresna bat. Zenbait sentsoreren bitartez zuk zure hizkuntzan hitz egin dezakezu eta automatikoki beste hizkuntza batera itzultzen duen tresna.
- Kafe berogailua USB bidez: Ordenagailu aurrean edaten duzun kafe,te edo dena delakoa ez hozteko tramankulua.
- Cola Caoa automatikoki mugitzen duen katilua: ba horixe!
- Hartzatxo telefono mugikorra: 3-10 urteko haurrentzako telefonoa. Zenbait telefono memorian ditu gurasoekin kontaktuan jartzeko, aurretik grabatutako mezu bat ere bidali daiteke eta gurasoek hala nahi badute entzute sistema bezala ere funtziona dezake. (intimitateari agur txikitatik)
- Bluetooth bitartez dabilen bibradorea: ez dut gehiago komentatuko hor duzue lotura
- Legorekin egindako ipod shuffle funda: Zuek ikusi baina txorakeria handiagorik ez dago munduan.
eta amaitzeko…(gaurkoz behintzat)
Zuekinnnnnnnnn Ratzinger Zak erabiliko duen ipod shuffle gehigarri bat
Gu tontakeri hauetan pentsatzen eta bitartean
[...]De acuerdo con la Oficina del Presupuesto del Congreso (CBO), si se mantiene el curso actual de los gastos de guerra, podrían llegar a los 600 mil millones en 2010. Actualmente se destina en el mundo más de un billón de dólares para gasto militar, equivalente al 3% del Producto Interno Bruto global; con aproximadamente un 10% de los gastos militares se podría garantizar el acceso a los servicios básicos de la población mundial[...].[+info]
-
Sphere blog bilatzaile berria probatzen
teketen

Sphere blog bilatzaile berria probatzeko gonbidapena jaso dut. Oraindik itxia dagoen arren bere webgunean izen eman eta orain iritsi zait gonbidapena.Sphere bilatzeko era berri bat eskaintzen du, bilaketa dataren arabera eta garrantziaren arabera egin daiteke, ingelesez edo beste hizkuntzatan eta denboran zehar ere mugatu daiteke. Beraien hitzetan:
Sphere is a new kind of blog search engine that uses an advanced algorithm to discover high-quality, relevant, and timely blog posts. It’s a very simple idea, but really hard to do.
Lehenengo inpresioa
Oso sinplea, erabilterreza eta gehiegizko gauzik gabea. Interfaze zaindu eta erabilgarriak.
Bilaketa
Lehenengo bilaketetan ez dut gauza handirik topatu, beren robotak oraindik indexatzeko gauza asko izango dituelako.
Hala ere zenbait gauza interesgarri ikusten dira. Bilaketa egin ostean eskuineko aldean hainbat kuadrotxo azaldu ohi dira. Bilaketarekin lotura duten blogak erakusten dira batean eta bestean egindako bilaketarekin harremana duten berriak jasotzen dituen beste bat.
Gainera bilaketa bakoitzaren emaitzen ondoan “profile” izeneko botoi bat agertzen da, bertan sakatuz gero blog horrei buruzko estatistika batzuk igortzen dira.- avg. posts/week -> asteko mezu kopuruaren media
- avg. words/post -> mezu bakoitzeko hitz kopuruaren media
- avg. links/post:-> esteka mezuko media
- Recent Links To Other Blogs -> Beste blog batzuetara egindako azken estekak
Ondorioak
Oraindik bilaketak oso onak ez diren arren etorkizun batean ondo joan daitekeela pentsatzen dut. Oso interesgarria ikusten dut blogei bereziki zuzendutako bilatzaile bat egitea, ez baita berdina web orrialde arruntetan bilatzea eta blogetan bilatzea. Blogak elkarren artean egitura antzeko bat mantentzen dute eta iruzkinak, maiztasunak, jario harpide kopurua, lotura kopurua etab. bezalako kontzeptuak bilaketa batean barneratzea oso interesgarria da. Hauetako batzuk ez dira spheren kontutan hartzen baina beste batzuk bai. -
Kode askea, jende askea
teketen
Gaurkoan artikulu interesgarri bat dakarkizuet. Bertan gogoeta asko egiten dira bere izenburua “Codigo libre, hombres libres” (emakumeak ahaztu dituen arren irakurketa interesgarria
). Artikulua horrela hasten da:
Con el tiempo
desde la escuela tratarán de ¿educarte?
-es decir: domesticarte-
por suerte hay medios para evitar la trampa.
Te dirán que el mundo
se divide entre vivos y tontos.
Nada más falso, niño mío.
En el hombre sólo hay dos alternativas:
es libre o no lo es.
Con esto quiero decir
que eres tú quién decide.
Es tan sucio el que pone las cadenas
como el que las acepta como algo sin remedio.Jaime Suárez Quemain (1950-1980), periodista salvadoreño asesinado a machetazos.
-
Gominolaz egindako San Francisco hiria
teketen
Elizabeth Hickok-ek San Francisco hiria gominolaz egitea erabaki du eta emaitza izugarria da. Argi pixka bat eman dio eta hau da emaitza:

-
Zenbat balio du zure blogak?
teketen
Niri behintzat asko iruditzen zait eta zuri?

My blog is worth $7,903.56.
How much is your blog worth? -
Postal bat zure aurpegiarekin Muglets
teketen

ñblog blogean irakurri dut zure aurpegiarekin postal elektronikoak egiteko aukera ematen duen sistema bat. Bitxia iruditu zait eta lotura jartzea erabaki dut. Zure irudia igotzeko aukera badago ere orain arte igo diren batzuk ere aurkitu ditzakezue.
Lotura: Muglets -
SPAMarekin bukatzera goaz (WordPress erabiltzaileentzat)
teketen

Akismet pluginak SPAMarekin bukatzen saiatzen da. Plugin honek iruzkin, pingback eta trackbackak aztertzen ditu ea SPAMa diren edo ez jakiteko. Sistema zentralizatu bat da, honen atzean WordPress.com-eko jendea dagoelarik.
Erabiltzaile arruntentzat dohainik den arren hilabetean $500 baino gehiago irabazten duten blogentzat $5eko salneurria dauka.
Arazo bakarra sistema zentralizatua dela beraz erortzen bada… -
Google maps gainean txateatzen
teketen
Genbeta bitartez aplikazio berri bati buruz irakurri dut. Bertan Google maps ezagunaren gainean txateatzeko aukera ematen da. Dibertigarria behinik behin.
Lotura: Map Chat -
Azaroak 27 Blog & Beers (& Podcasts?)
teketen
irratia.comeko lagunek Azaroak 27rako Blog & Beers 2 egingo dela komentatu dute. Podcastingak ere lekua izango duen ez dakigu oraindik baina denok gonbidatuak zaudete Bilbon izango den B&B2 honetara. Ahal izanez gero bertan egongo naiz ni ere
Lotura: Blog & Beers 2 topaketa -
Musik(h)erria ekimenaren webgunea martxan!
teketen
Musik(h)erria ekimenaren webgunea jadanik martxan dago. Espero dugu hemendik aurrera talde gehiago mugimendu honetan sartzea eta musika askearen bidea sustatzea. Nire aldetik, bloga eta i-rratsaioaren ateak irekita izango dituzue zuen musika zabaltzeko. Nahi izanez gero zuen musika bidali eta 4 haizetara eta mila ordenagailutara zabaldu dugu. -
eBlogosferako tresnak zure blogean/webgunean jarri
teketen
Denbora batean zehar eBlogosfera ezagutzeko hainbat tresna sortu ditut.
EBE = Euskal Blogen Eraztuna.
horTXE! = eBlogosferako bilatzailea (edo horrelako zerbait).
Bero! = eBlogosferako azken mezuak.
iEUP! = 2 blog edo hitz sokatira txanpa batean.Orain, zure blogean/webgunean zure bisitariei hauek erabiltzeko aukera eman nahi izanez gero kode hau jarri dezakezue:
Zuen blogean kode hori jarriz gero hau ikusiko duzue:
-
Bihar Arrasate irratian elkarrizketa
teketen
Arrasate irratia bere webgunean diotenez “FMko 107.7an emititzen du, euskara hutsean. Bereziki herriko eta ibarreko kontuetan espezializatutako irratia da, nahiz eta mundu zabaleko gertakariak ere jasotzen dituen, beti ere, herriko ikuspuntua galdu gabe”.
Bihar goizeko 11:30tan, podcast edo i-rratsaioari buruzko elkarrizketa bat egingo didate telefonoz. Entzuteko aukera baduzue, ez galdu
.Zuen iruzkinak espero ditut.
-
20 milioi blog baino gehiago munduan
teketen

Technoratik 20 milioi blog indexatu ditu bere bilatzailean. Marka izugarria, munduan blogen fenomenoaren arrakasta garbia azaltzen duen zenbakia. -
Microsoftek lizentzia "libreak" atera ditu
teketen
Microsoftek lizentzia “libreak” atera ditu. Hori da barrapunton irakurri dudana. Lizentzia mota ezberdinen artean badaude behintzat bi Ms-PL eta Ms-CL izenekoak FSFaren arabera libreak izan daitezkeenak.
Microsoften pausu berri honek nora garamatza? Merkatu kuota lortzeko mugimendu bat besterik ez da? Nire ustez Microsoftek hau egiten badu norbaitek edo zerbaitek bultzatua dela, kasu honetan software librearen mugimenduak bultzatu du Microsoft hau egitera.
Lotura: Barrapunto
-
Flickrreko jostailuak
teketen
Flickrren irudiak igotzeko zerbitzuaren inguruan beste hainbat programatxo sortu dituzte. Hemen hauetako batzuk aipatzen ditugu.
- Puzzlr: puzzleak egin zure flickrreko argazkiekin
- Flickratr: Zure flickrreko argazkiei nota bat jartzeko aukera ematen dio bestei
- http://metaatem.net/words/: Nahi dituzun hitzak flickrreko letra argazkiekin osatzeko.
- Flickr sudoku: Sudoku joku famatua baina Flickrreko argazkiekin
- Flickr backup: Flickrren gordeta dituzun argazkien segurtasun kopia bat egiteko.
- Flickrfox: Zure flickr argazkiak erakusten dizkizun firefox nabigatzaileko gehigarri bat.
- Flickr screensaver: Zure flickrrekeko argazkiak pantaila-babesle bihurtzeko programatxoa.
- fd’s Flickr toys: Dudarik gabe estekarik hoberena. Flickrrentzako aplikazio sorta txiki bat biltzen da bertan. Beste gauzen artean, aldizkari azalak, egutegiak, posterrak etab. sortu daitezke flickrreko argazkiekin
…Besterik ezagutzen duzu?
-
Tagzaniak nahi duzun mapa zure webgunean jartzeko aukera ematen dizu
teketen
Tagzaniako blogean irakurri daiteke, orain Tagzaniako mapa bat zure webgunean jartzeko aukera dagoela. Horretarako, zure gunean jarri nahi duzun maparen azpian “Paste this map on your site” aurkituko duzu. Bertan sakatuz, zure webgunean/blogean jartzeko kodea agertuko da. Orain pegatzea besterik ez duzu.
Adibidea. -
Open Office 2.0. deskargatzeko dago jada
teketen

Orain arte beta fasean zegoen arren orain deskargatzeko aukera dago. Open Office ezagutzen ez dutenentzat Microsoft Officen pareko ofimatika programa sorta bat da baina software librean eta euskaraz. Microsoft Office erabiltzen jarraitzen baduzu, zergatik ez Open Office probatu? -
Firefox nabigatzaileak 100 milioi jaitsiera erdietsi ditu, zorionak baina aurrera
teketen

Firefox nabigatzaileak 100 milioi jaitsiera erdietsi ditu, oso berri ona. Hala ere, zenbait iturrien arabera, bere merkatu kuota zertxobait jaitsi da, honen laburpena ikteroen blogean aurkitu dezakezue.Hala ere, niretzako ez da merkatu kuota muina, niretzako zerbait ideologiko eta praktikoa da. Firefox software librea da, euskaraz dago eta sistema eragilee ezberdinetan (GNU Linux, MacOS X eta Windows) erabili daiteke. Komunitateak egindako lanean oinarrituta, komunitatearen zati txiki bat den Librezalek euskaratua eta denon artean erabilia. Beraz, jarrai dezagun Firefox hedatzen eta zabaltzen.
Euskarazko softwarea librea izango da, edo ez da izango


