
Herritek blogean irakurri dut Firefox 1.5 atera dela. Bertan azaltzen den bezala euskarazko bertsioak denbora pixka bat gehiago beharko du azken momentuko arazo bat dela eta.
Updates from Azaroa, 2005
-
Firefox 1.5 (labetik ateratzen)
teketen
-
Encuentro entre blogs y cervezas (GARA)
teketen
Gure B&B 2.0 topaketari buruzko artikulua GARAko atzeko azalean. Interneten ez dut topatu norbaitek egiten badu esan diezadala.
-
B&B 2.0 emaitzak
teketen

Beste guztiek kronikak egin dituztenez…:
- Irratia.com (Jabi Zabala)
- Sustatu
- E-Gor Blog (Igor Leturia)
- Mutilmedia (Arkaitz + Aitor)
- 53R61 (Sergio)
- Gaztelumendi.org (Patxi Gaztelumendi)
Nik emaitzak kontatuko dizkizuet:
- lagun berriak behintzat fisikoki: Sergio, J.A.Moral, Aitor, Axier etab. (denak barruan sartu mesedez)
- podcastingaren inguruan mintegitxo bat prestatzeko gogoak daude, batzuk prest gaude eta zu?
- blog komunitario batentzako ideia berriak sortu dira, ze mutilak (neskarik apuntatzen bada hobe) egingo dugu esandakoa?
Zoragarriena:
Begizta.net
-
Bilo eta Nanoren bineta RSS bitartez
teketen

3ARRANOren blog berriari esker jakin dugu Bilo eta Nanoren bineta dibertigarriak RSS bitartez jasotzeko aukera izango dugula. Bere blogean hau azaltzen du:Beraz, orain Bilo eta Nanoren bandaz gozatzeko aukera hauek dituzu:
- Webgunera sartu.
- Azken banda ikusi edo zure webgunean jarri neurri osoan edo neurri txikian (lehen bineta soilik).
- Jarioa erabili
-
Blogak sortzeko euskarazko tresna berria!
teketen
Blogak sortzeko euskarazko tresna berria. Euskal Blogosferak aspaldian eskatzen zuen gauza zen eta hemen da jada, euskaraz eta era automatikoan blogak sortzeko tresna berria. Elurnet S.L. enpresa berriak sortu du tresna hau (bertan parte hartu dudalarik).Erabiltzaileekin komunikatzeko noski blog bat dago. Hau da lehenengo mezua.
Denok nahi edo behar batean ikusten genuen tresna irudikaria errealitate bilakatu dugu denon artean:
- Nola hedatu euskal blogosfera? > http://gizakom.blogspot.com/2005/10/nola-hedatu-euskal-blogosfera.html
- Eraztuna.com inkesta > http://www.eraztuna.com
- Euskal Blogosfera > http://ikteroak.blogsome.com/2005/10/07/euskal-blogosfera/
Orain blogari berriak eta zaharrak badute blogak sortzeko tresna berri bat erabili nahi izanez gero erabiltzeko.
Podcasta atzeratzeko arrazoia hau izan da. Hurrengo (laster) etorriko den podcasta honi buruzkoa izango baita.
Hurrengo Blogs & Beersean ikusiko gara. -
Microsoftek SSE luzapenak ateratzen ditu, bi noranzko RSSa
teketen
Microsoftek web 2.0. delakoan buru belarri sartu nahi duela dirudi. Orain bi noranzko RSSa diren SSE luzapenak sortu ditu. Hau da luzapen hauen bitartez RSSa irakurtzen duenak ere editatzeko aukera izango du baita beraien arteko konbinaketak egin ere.
SSEren lizentzia gainera Creative Commons lizentziapean dago. Honen bitartez edozeini erabiltzeko aukera ematen zaio baldin eta egilea aipatzen bada, kasu honetan Microsoft. Informazio trukaketa eta elkarlanerako interesgarria izan daitekeen ekimena, nahiz eta Microsoftek egin
Iturria: http://www.macropsia.com.ar/2005/11/microsoft-anuncia-sse/
FAQ SSE: http://msdn.microsoft.com/xml/rss/ssefaq/ -
Nostalgiak jota, Ferdy
teketen
“Nire blogera jendea nola iristen den” mezua idazten ari nintzela, nostalgia atalean erreparatu nuen eta ni ere nostalgiak jo nau. Txikitako marrazki bizidun batzuk etorri zaizkit gogora Ferdy. Zapi gorri bat lepoan zuen inurri dibertigarri hura. Gogoratzen dut nola ikastolan Ferdyri buruzko informazioa eman ziguten gero hura telebistan ikusteko ordutegiarekin etab. Nire buruan nuen irudia eta lortu dudana nahiko parekoak ziren, ez zait beraz mito bat erori Telezaborrari gertatu zaion bezala -
idazketa kolektiboa, zuk amaitu beste batek hasitako ipuina (2)
teketen
Aurrekoa bezala dabilen beste tresna bat glyphO. Honen erabilera adierazten duen irudi bat uzten dizuet:

-
idazketa kolektiboa, zuk amaitu beste batek hasitako ipuina
teketen

Gogoratzen dut kanpaldi batean istoria jarraitu jokora jolasten genuenean. Orri bat hartu idatzi, tolestu azken lerroa bakarrik utzi arte eta beste bati pasa. Honek berdina egiten zuen eta azkenean papera irekitzen genuenean ez hanka eta ez buru ez zuen istoria bat genuen.Kasu hau berdina da baina papera(digitala) ez dugu tolesten, hau da, aurrekoak idatzitakoa ezagutzen dugu eta idazten jarraitu dezakegu, azkenean istorio eder bat osatzen delarik.
Jendeak egindako istorioei nota bat egokitzen die eta horrela jendeak gehien bozkatuak ikusi, idazte sortzaileenak ikusi daitezke.
Oso webgune interesgarria irakaskuntzan aplikazio posibleak dituena.
Lotura: siguelahistoria.com -
Nire blogera jendea nola iristen den
teketen
Batzuk Done Jakue bidea egiten dute, beste batzuk Mekara joan ohi dira, besteak mendi txangoak egiten dituzte Arantzazura. Interneten ere horrelakoak gertatu ohi dira, hau da jendeak kriston bideak egiten ditu leku batera iristeko. Ez dut inondik inora nire bloga leku santu horiekin konparatu nahi, nire blogera hainbat jendek egindako bidea azaldu baizik. Nire estatistikei erreparatu diet eta Googlen zenbait bilaketa egin ondoren, jendea nire blogera sartu dela konturatu naiz eta a ze nolako gauzak topatu ditudan:
Google bilaketa hauek eginda nire blogera iritsi dira, (hainbat bloketan sailkatu ditut):
Denbora librea eta nostalgia- abestien letrak
- arale euskaraz
- maya erlea marrazki bizidunak
- txikitako telebista
- dragoi bola itzulpena
Blogak
- weblog
- zer da bloga
- blog da yahoo
Justizia soziala eta aldarrikapenak
- herri garatugabeak
- afrika elkartasuna
- katrinaren ondorioak
- xakela gaztetxea
Arraroak
- saiatu (animo ba neska/mutil)
- pez ibili (????? duda asko sortarazten dizkit honek)
-
Software libreak ia edozein software pribatibo ordezka dezake
teketen
Software librea benetan alternatiba batean bilakatu da. Sistema eragilea denon ezaguna den GNU Linux, ehundaka banaketa ezberdinetan. Baina bestetik ia software pribatiboaren mota guztiek alternatibak dituzte.
Orrialde honetan software eremu ezberdin bakoitzeko alternatiba askeak biltzen dira.
Ofimática (61)
Desarrollo (80)

Red (111)

Matemáticas (22)

Juegos (104)

Técnicas (31)

Gráficos (34)

Educación (32)

Multimedia (88)

Miscelánea (59)
Jadanik ez duzue software librea ez erabiltzeko (ia) aitzakirik
-
Itzulpen automatikoaren gauza dibertigarriak
teketen
Aurkitu errore edo gauza dibertigarriak:

Emaitza
iturria: Microsiervos -
Ubuntu 5.10 Breezy, CDak iritsi zaizkit
teketen

Eskatutako GNU/Linux Ubuntu banaketa CDak iritsi zaizkit gaur.- PC arruntentzat 20 CD
- 64bitetako prozesadoreentzat 3 CD
- Mac sistementzat 2 CD
Azaroak 27an Blog & Beersera joango naizenez (Donostia ingurutik kotxez norbait joaten bada mesedez nirekin kontaktuan jarri mesedez
), norbaitek bat nahi badu nirekin kontaktuan jar dadila eta erreserbatuko diot. Hala ere, bertara batzuk eraman eta oparituko ditut. -
Kapitalista pribatuek zuzenki edo zeharka informazio iturri nagusiak kontrolatzen dituzte
teketen

Internetek ematen dituen aukerak aprobetxatuz Albert Einsteinek esandako esaldi hau aurkitu dut, bere testu batean:
Kapitalista pribatuek zuzenki edo zeharka informazio iturri nagusiak kontrolatzen dituzte.
Ados egoterik besterik ez daukat. Hala ere miresten dudan Alberti esan nahiko nioke hau aldatzera goazela. Behintzat Internetek eskaintzen dituen “produkzio baliabideak” gure “kontrolpean” mantentzen badira.
Testua: Zergatik sozialismoa? [es][fr][en][eu-itzuli nahi?] -
Google analytics, beste pausu bat
teketen

Ia ez dago asterik Googlek tresna berri edo bere zerbitzu baten berrikuntzarik gabe. Orain web estatistikari iritsi zaio txanda Google analytics.Sistema probatzen hasi naiz baina oraindik goizegi da zerbait esateko. Hala ere itxura oso ona dauka, onegia beharbada. Gehiago probatzen dudanean komentatuko dizuet.
Askotan esan dut Googlek “mundua kontrolatzeko” gogoa duela. Beraiek hemen “ongia egiteko” daudela dioten arren, enpresa pribatu bat da, zenek ziurtatzen digu etorkizunean hori horrela izango dela. Googlerekiko sortzen ari zaigun “dependentzia” larria iruditzen zait. Hala ere eta momentuz, konfiantza apur bat emango diogu, inoiz baino informazio gehiago, dohain eta batzuetan libre eman duen enpresari.
-
iPodder podcastingak jaisteko programa, orain JUICE eta CASTPODDER
teketen
iPodder programa orain JUICE deitzen da bere Windows eta Mac bertsioetan eta CastPodder linux bertsioan.Izen aldaketaren zergaitia beren webgunean ematen dute. Apple-ek iPodder bere iPod produktuarekin nahastu daitekela pentsatu dute eta iPodder programari izena aldatzeko eskatu diote, bestela ekintza judizialak hartu behar omen baitituzte.
Apple jende askorentzat jainkotasuna aura bat duela dirudi. Apple, beste hainbat enpresa bezala (Microsoft adibidez), bere interesak defendatzeko edozer gauza egiteko prest dago.
- Apple ez da Microsoft baino hobeagoa.
- Applek bere langileak gaizki tratatu izan ditu.[oraindik ere]
- Applek indarra (judiziala) erabiltzen du bere interesak defendatzeko.
- Applek euskaraz muxutruk egindako euskaraketa debekatu zuen [info +]
Beraz Apple jainkoa dela pentsatzen duzuenok, erlijioz aldatzea pentsatu beharko zenukete.
Oharra: ez dut Apple-en produktuen kalitateaz ezer esaten.
-
Sony-k zure ordenagailuan malwarea sar dezake
teketen
Azken egunotan eztabaida piztu da. Sony multinazionalak bere CDetan rootkit izeneko programa bat instalatzen du zure ordenagailuan, bere CD bat sartzean. Noski, hau guzita konturatu gabe eta arrastorik utzi gabe egiten saiatzen da. Programatxo hori instalatu ostean, zure ordenagailuan sartzen diren musika CD guztiak berak sartutako programaren bitartez erreproduzitu behar dira, gure CDaren driverrak aldatzen ditu, kopiak egitea debekatzen du, ez du desinstalatzeko aukera ematen eta berau kentzen saiatuz gero zure ordenagailuaren sistema eragilea erabat txikitu dezake.
Oso estrategia komertzial txarra, DENDAN EROSITAKO CD BATek sorpresatxo hauek ekartzea ez da batere atsegina. CD originalak EZ erosteko beste aitzaki bat, eskerrikasko Sony.
Informazio gehiago: genbeta
Sonyren rootkita profitatzen duten lehenengo birusak sortu dira: Primer virus que utiliza la tecnología rootkit de Sony -
Nabigatzaileen borroka
teketen
Nabigatzailea, interneten informazioa eskuratzeko erabiltzen dugun
programa da. Hauetako ezagunenak Firefox, Internet Explorer, Opera
etab. dira. Aukera ezberdinak egonda, hauen artean merkatu kuota
lortzearren borroka handia dago. Borroka horretaz arituko gara
oraingoan.Historia pixka bat
1990. urte inguruan Mosaic sortu zen. Mosaic izango da arrakasta duen lehenengo nabigatzaileetako bat. Ondoren 1995. urtean Netscape Navigator
sortuko du Netscape Communications Corporation enpresak. Nabigatzaile
honen arrakasta oso handia izango da eta ondoren etorriko direnentzat
eredu bihurtuko da. Hau guztia ikusirik Microsoft jokoan sartzen da eta
Mosaic-en eskubideak erosi eta, hori oinarri hartuta, Internet Explorer
sortu zuten. Hasierako bertsioak Netscape Navigatorrekin konparatuta ez
zuten arrakastarik erdietsi. 1997. urtean gertatu zen haustura, Internet Explorer
4 bertsioa Windows 98 sistema eragilearekin banatzearekin batera
nabigatzaile hau merkatu kuota handiago bat lortzen hasi zen. Navigator
aldiz ordura artean ordainpeko programa zena, dohainik ematen hasi
behar du. Borroka honetan irabazle Internet Explorer irtengo da eta
Navigator 1998. urtean AOL enpresak
erosiko du. Honekin batera Navigatorren garatzaileek Navigatorren kodea
askatuko dute eta Mozilla izena jarriko diote, aurrerago ikusiko dugun
bezala garrantzi handiko erabakia. Borroka honetan estandarrak
galtzaile atera ziren eta nabigatzaile bakoitzak bere estandar propioak
erabili zituen, orokorrak baztertuz, merkatua mantendu nahian edo
(Microsoftek trikimailu hau gehiago erabili zuen).Honen ondorioz nabigatzaileen munduan geldialdi bat nabaritzen da,eta
horrela Internet Explorrerrek ateratako azken bertsioa 2001 urtekoa da
gaur egun, nahiz eta ondoren konponketa eta hobekuntza batzuk egin
zaizkion. Hobekuntza eta konponketa hauek ez dira nahikoa izan, beti
ere segurtasun akats handiak aurkitzen baitzaizkio eta konponketa
askotan berandutzen baita.Gaur egun
Honek guztiak gaur egunera etortzea eskatzen du. Zer gertatzen ari da
orain? Internet Explorerrek orain artean merkatu kuota ia erabatekoa
izan du (%96era ere iritsi zen). Azken aldian ordea, Internet
Explorerren akatsak eta gabeziak hobetzen zituzten nabigatzaile gehiago
sortu dira. Kasu honetan, garrantzi handia hartzen dute Mozilla Fundazioak Navigatorreko kode askearekin egindako aplikazioak: Mozilla suite eta Firefox batez ere.Internet Explorerren segurtasun akats handiak, spywareak eta birusek eraman dute jendea beste nabigatzaileetara,
Firefox nabigatzailera gehienak. Hau ikusirik, Microsoftek Internet
Explorer 7 atera behar omen du laster, bere sistema eragile berria
(Windows Vista) baino lehen.Beste hainbat nabigatzaile ere borroka honetan murgiltzeko prest daude. Hauen artean Opera
dugu. Orain dela gutxi arte ordainpeko programa zen arren orain
dohainekoa da. Kalitate oneko programa izan arren ez da software librea
Firefox den bezala eta horregatik ez du honek duen komunitatearen
laguntza.Beste nabigatzaile interesgarri bat Safari da, Macintosh munduan oso erabilia MacOS Xekin batera baitator. Linux munduan aldiz KDE mahaigaineko sitemarentzako Konqueror aurkitu daiteke.
Aurkarien aurkezpena
- Mozilla Firefox: Software librea da, Windows, Linux eta MacOS X
sistema eragileentzako eta euskaraz. Estandarrekin ondo betetzen du eta
ezaugarri berri asko jartzeko aukera dago, komunitateak egindako extensions edo gehigarriei esker.- Mozilla suite: Software librea da, aipatutako 3 sistema
eragileentzat eta euskaraz. Nabigatzailea, posta kudeatzeko programa,
chat-ean sartzeko programa eta web orrialdeak egiteko programak osatzen
dute paketea.- Internet Explorer: Ez da software librea, Windows eta MacOS X (5.
bertsioa) sistema eragileentzat aurkitu daiteke. Euskaraz jarri nahi
badugu euskarara itzultzeko pakete bat jaitsi behar da Windows XP-n.
Estandarrekin ez da oso bateragarria, spyware eta birusen eraso asko
jasotzen ditu bere segurtasun akatsak direla eta. Hainbat erakundek ez
erabiltzea gomendatu dute.- Opera: Ez da software librea, aipatutako 3 sistema eragiletaz gain
beste batzuk ere onartzen ditu eta ez dago euskaraz. Oso azkarra da eta
estandarrak ondo errespatzen ditu.- Konqueror: Software librea da eta euskaraz dago, Linux sistema
eragilerako; KDE mahaigainarekin batera ibiltzen da. Oso azkarra eta
estandarrekin ondo betetzen du.- Safari: Ez da software librea, MacOS X sistema eragilearentzat
bakarrik dago, honekin batera ematen baita. Azkarra eta estandarrekin
ondo betetzen du.Nabigatzaileen abiadurari buruzko argibide gehiago nahiko bagenu, hona hemen azterketa sakon bat egiten duen artikulu bat: Browser speed comparison.
Gure aukera
Microsoften nabigatzailearen bertsio berriarekin, Opera dohainik
izatearekin eta beste hainbat kalitateko nabigatzaileen sorrerarekin,
nabigatzaileen borrokaren beste atal baten aurrean gaudela dirudi.
Grafiko honetan bakoitzak duen merkatu kuota ikus daiteke.
Gauzak
horrela bakoitzak bere aukera egin dezake, nire ustetan Windows
erabiltzaileentzat erabakia argi dago Firefox. Linux erabiltzaileentzat
aldiz Firefox, Mozilla suite edo KDE erabiltzaileak bagara Konqueror
izan daiteke onenak. MacOS Xen kasuan ekartzen duen Safaria ona izanik,
software librearen aldeko apostua egin nahi badugu Firefox edo aipatu
ez dugun Camino dauzkagu. Azken hau Mac plataformarentzat bereziki egina - Mozilla Firefox: Software librea da, Windows, Linux eta MacOS X
-
Open Office 1.1etik –> 2.0ra (zer arraio da hau)
teketen
Atzo nire Linux Ubuntun Open Office 1.1 bertsiotik 2.0beta bertsiora eguneraketa egin nuen. Dena oso era errazean egin ahal izan nuen Synaptic-en bitartez baina bertsio berria abiarazi nuenean…

Garatzaile hauek oso arraroak dira. -
I-rratsaio berria (7.zenb): berri teknologikoak eta jendartea
teketen
Programa honetan Jendarteko gaien artean, Kotto presoaren heriotza, 10 langile hil dira 7 egunetan Euskal Herrian, Xakela gaztetxea Zarautzen etab. Teknologia eta Internet atalean, SIDAR sarbide unibertsalari buruzko jardunaldiak, GZ2bizik podcasting berria, Liburuak eskaneatzeko saiakerak eta Wikipedia paperean, Posta mezuak automatikoki beste hizkuntza batera itzultzeko aplikazioa, datorren Blogs & Beers-a, Feedbucket eta Hydemyass aplikazio interesgarriak eta gehiagoz jardungo gara. Dena Gnugpl Dobroide taldearen musika elektronikoarekin bustirik.
Jariora harpidetu
RSS jarioa
Fitxategia deskarkatu edo entzunjaitsi[64MP3][OGG][kalitate+]
entzun[64M3U][kalitate+]Entzule mapa:I-rratsaioa nondik entzuten duzun markatu mapan eta iruzkinen bat egin mesedez!
(saiatu batzutan lehenengoan ez badabil)I-rratsaioan aipatzen diren zenbait lotura:
Jendartea
- Kottoren heriotza [Kalera.org]
- 10 langile hil dira 7 egunetan [Berria, Gara, Gaztesarea]
- Xakela gaztetxea aurrera doa
Teknologia
Berriak- Teddy operazioa: elkartrukatzea ez da delitua
- Open library proiektua
- Googlek liburuak eskaneatzeari berriro ekin dio.
- Wikipedia paperean eta liburuaren etorkizunari buruz.
- Euskarazko i-rratsaio edo podcast berria, GZ2bizirik
Aplikazio interesgarriak
- Feedbucket, nahi duzun jarioa zure blogean jarri javascript baten bitartez
- Hidemyass, anonimotasuna gordetzen lagunduko dizun orrialde bat
- Wordlingo, mezu itzultzaile automatikoa
Deialdiak
- SIDAR sarbide unibertsaleko jardunaldiak Bilbon
- Blogs & Beers 2.0 Azaroak 27 Bilbon, Euskal blogari guztiak bil gaitezen!
Musika
- Hasierako abestia: Beat under control
- Atzeko musika: Stellamara
- Programako musika Gnugpl Dobroide:
- 12-05-2004 – Toma 2
- 12-05-2004 – Danza
- 12-05-2004 – Cuna wah wah
- 12-05-2004 – Nada