Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

Archive for Azaroa, 2005

Azaroa 22nd, 2005 by teketen

Microsoftek SSE luzapenak ateratzen ditu, bi noranzko RSSa

Microsoftek web 2.0. delakoan buru belarri sartu nahi duela dirudi. Orain bi noranzko RSSa diren SSE luzapenak sortu ditu. Hau da luzapen hauen bitartez RSSa irakurtzen duenak ere editatzeko aukera izango du baita beraien arteko konbinaketak egin ere. SSEren lizentzia gainera Creative Commons lizentziapean dago. Honen bitartez edozeini erabiltzeko aukera ematen zaio baldin eta egilea [...]

Azaroa 19th, 2005 by teketen

Nostalgiak jota, Ferdy

“Nire blogera jendea nola iristen den” mezua idazten ari nintzela, nostalgia atalean erreparatu nuen eta ni ere nostalgiak jo nau. Txikitako marrazki bizidun batzuk etorri zaizkit gogora Ferdy. Zapi gorri bat lepoan zuen inurri dibertigarri hura. Gogoratzen dut nola ikastolan Ferdyri buruzko informazioa eman ziguten gero hura telebistan ikusteko ordutegiarekin etab. Nire buruan nuen irudia [...]

Azaroa 19th, 2005 by teketen

idazketa kolektiboa, zuk amaitu beste batek hasitako ipuina (2)

Aurrekoa bezala dabilen beste tresna bat glyphO. Honen erabilera adierazten duen irudi bat uzten dizuet:

Azaroa 19th, 2005 by teketen

idazketa kolektiboa, zuk amaitu beste batek hasitako ipuina

Gogoratzen dut kanpaldi batean istoria jarraitu jokora jolasten genuenean. Orri bat hartu idatzi, tolestu azken lerroa bakarrik utzi arte eta beste bati pasa. Honek berdina egiten zuen eta azkenean papera irekitzen genuenean ez hanka eta ez buru ez zuen istoria bat genuen. Kasu hau berdina da baina papera(digitala) ez dugu tolesten, hau da, aurrekoak idatzitakoa [...]

Azaroa 17th, 2005 by teketen

Nire blogera jendea nola iristen den

Batzuk Done Jakue bidea egiten dute, beste batzuk Mekara joan ohi dira, besteak mendi txangoak egiten dituzte Arantzazura. Interneten ere horrelakoak gertatu ohi dira, hau da jendeak kriston bideak egiten ditu leku batera iristeko. Ez dut inondik inora nire bloga leku santu horiekin konparatu nahi, nire blogera hainbat jendek egindako bidea azaldu baizik. Nire estatistikei [...]