Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

Archive for Abendua, 2005

Abendua 31st, 2005 by teketen

Esteka berriak, esteka atalean

Aspaldi ez nuela esteka atala berritzen eta hainbat lagun gehitu ditut (batzuk faltako zarete seguru, iruzkin bat egin gehitzeko ). Irakurtzen ditudan blogak, interesgarriak diren beste batzuk etab. daude bertan. 53R61-ren webloga Bazterrak Nahasten SAREGUNE Koldotxuren txokoa BLOG 3 BLOG Begizta.net E-gor blog Mutilmedia

Abendua 31st, 2005 by teketen

Jarioen ikonoa estandarizazio bidean

Badirudi azkenean akordio bat lortu dela, RSS (XML, feed, channel, jario izen ezberdinekin ezagutzen dugu) jarioek irudi berdin bat eduki dezaten. Badirudi aurrera atera den proposamea Mozillak bere nabigatzailean erabiltzen duen botoi naranja dela. Microsoftek ere hainbat aukera proposatu zituen (nire ustez berandu iritsi zela eta, itxura emanda berea egin nahi zuelako asmakizuna). Azkenean Mozillak [...]

Abendua 31st, 2005 by teketen

Basque Fire Department, bonberenean eta ni enteratu ez!

Joder a ze enbidia, Azkenportuak Basque Fire Department-ek Bonberenean jo zuela eta kriston publi reportajea egin du, hurrengoan toke bat eman Hona hemen bertako argazki bat:

Abendua 26th, 2005 by teketen

Sistema eragile bat web gune batean

Askorentzat ezaguna den Web OS (gazteleraz esanda beste gauza bat ematen du) ideia jarraitzen duen webgunea da Workspot. Bertan, Red Hat mahaigain bat eduki dezakegu eta nabigatzaile baten bitartez atzitu. Gainera GNU Linux banaketa gehienek ekartzen dituzten programa arruntenak ere erabili ditzakegu,open office, gimp, ximian evolution etab. Momentuz ez dituzte erabiltzaile gehiago onartzen izandako arrakastagatik.

Abendua 21st, 2005 by teketen

Blogak eta Sare Sozialak barrutik

Atzo “Blogak eta Sare Sozialak” hitzaldian egon nintzen. Bertan Code & Syntas, Alianzo eta Hispavista egon ziren. Hitzaldi hau “Libre Nabegatu” kanpainaren barnean egiten da. Larratxoko lokala aurkitu ondoren, sartu eta eDonostiaren lokalera joan nintzen. Hitzaldia berandu hasi zen baina baliabide materialak oso onak ziren, webkam, soinu estereoa, gelatik kanpo retropoiektoredun pantaila zuten 3 ordenadore [...]