Teketen » Mezua: 'Magnatunen musika librea topatzeko webgunea'

Magnatunen musika librea topatzeko webgunea


Musika librea creative commons edo lizentzia libre batean banatzen den musika da. Magnatune.com internetetik musika librea saltzen duen zerbitzu bat da. Nahiko egitura “kaotikoa” (kaosaren beste definizio interesgarri bat emango dizuet, wikipediatik hartua) duenez bilatzaile bat sortu dute bertan bilaketak egiteko. Era berean eskuin aldean, musika estilo ezberdinen RSS jarioak izango dituzue, musika estilo konkretu bateko abestietara harpidetzeko aukerarekin. Asko gomendatu daitezke baina nik Stellamara gomendatu nahi dizuet eta gainera ez dizuet lotura jarriko bertan bilatu dezazuen. ON egin.
Lotura: Magnatuneasy

2 comments to “Magnatunen musika librea topatzeko webgunea”

  1. Oso gomendio ona Teketen!

  2. Ea aurtengo eguberritan musika librea oparitzen dugun.

Leave a comment

XHTML - You can use:<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>