
Beste guztiek kronikak egin dituztenez…:
- Irratia.com (Jabi Zabala)
- Sustatu
- E-Gor Blog (Igor Leturia)
- Mutilmedia (Arkaitz + Aitor)
- 53R61 (Sergio)
- Gaztelumendi.org (Patxi Gaztelumendi)
Nik emaitzak kontatuko dizkizuet:
- lagun berriak behintzat fisikoki: Sergio, J.A.Moral, Aitor, Axier etab. (denak barruan sartu mesedez)
- podcastingaren inguruan mintegitxo bat prestatzeko gogoak daude, batzuk prest gaude eta zu?
- blog komunitario batentzako ideia berriak sortu dira, ze mutilak (neskarik apuntatzen bada hobe) egingo dugu esandakoa?
Zoragarriena:
Begizta.net![]()


Hori bai… zeuk aipatu bezala, hurrengorako blog eta birrez gain, afaria ere egin beharko dogu.
Gikazia, gezurra badirudi ere, lerro kodeez soilik ez baita elikatzen
Blogs & Hartzak 2.0n ateratako zure argazkiak ikusteko irrikaz nago. Ea animatzen zaren zurean jartzen.
Eta hurrengoan FARRA!
Garagardo bat eskuan duzula argazki gitxi atera daitezke…. eta holaxe izan zan atzo. Gauza handirik ez beraz.
Blogs&ciderhouse noizko?