Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Urria 17th, 2005 by teketen

Berriako blogak MARTXAN

berria blogak
Berriak bere blogak martxan jarri ditu.

Esate baterako
IRENE ARRARATS
Adibidez osatu nahi dugu ‘Esate baterako’: esatekoak eta ez esatekoak, zaharrak eta berriak, zaharberrituak eta berrizahartuak… betiere, hizkuntzari lotuak.

Konponbidearen talaia
PELLO URZELAI
Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek. Jarrera bera espero du parte hartu nahi dutenen aldetik.

Mahai jokoan
IMANOL MURUA URIA
Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

Ipar haizea
ENEKO BIDEGAIN
Ipar Euskal Herriko aktualitate eta egoera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko gogoetak agertuko dira blog honetan. Halaber, Euskal Herri osoa hunkitzen duten gaiei eta Hego Euskal Herria hunkitzen dutenei Iparraldeko begiradarekin so eginen die blog honek. Paperezko edizioan lekurik ez duten gai ttipiak eta anekdotak agertzea ere da xedeetariko bat, baita ere paperezko edizioan gutti barnatu gaiak sakontzea.

Amaren batean
IDURRE ESKISABEL LARRAñAGA
Berdintasuna eta desberdintasuna; parekoa edo menpekoa; desberdin izateagatik menpeko izatea; generoaren araberako zapalkuntza; feminismoa —tamalez, matxismoaz ezin ahaztu—… Emakume, gizon, nahiz beste edozer zarela ere, gusto baduzu, horiek guztiak izango ditugu mintzagai. Jar gaitezen (h)ar-em(e)anetan.

Hitz beste
ANJEL LERTXUNDI ESNAL
Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Kornerra
MIKEL ELORZAREN IZKINAKO BAZTERRA
Korner honetatik, hitzak “botaz” baina ez “erdiratuz”, ertzak aurkitzen ahaleginduko naiz. Erdigune guztiek badutelako beren ertza, beren bazterra, beren kornerra. Esaerak dioen bezala: ondo esanak barkatu eta gaizki esandakoak kontuan hartu.

Comments

One Response to “Berriako blogak MARTXAN”

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>