Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Azaroa 14th, 2005 by teketen

Google analytics, beste pausu bat


Ia ez dago asterik Googlek tresna berri edo bere zerbitzu baten berrikuntzarik gabe. Orain web estatistikari iritsi zaio txanda Google analytics.

Sistema probatzen hasi naiz baina oraindik goizegi da zerbait esateko. Hala ere itxura oso ona dauka, onegia beharbada. Gehiago probatzen dudanean komentatuko dizuet.

Askotan esan dut Googlek “mundua kontrolatzeko” gogoa duela. Beraiek hemen “ongia egiteko” daudela dioten arren, enpresa pribatu bat da, zenek ziurtatzen digu etorkizunean hori horrela izango dela. Googlerekiko sortzen ari zaigun “dependentzia” larria iruditzen zait. Hala ere eta momentuz, konfiantza apur bat emango diogu, inoiz baino informazio gehiago, dohain eta batzuetan libre eman duen enpresari.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>