Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Uztaila 22nd, 2005 by teketen

I-rratsaio berria (1.zenb): Jarioak(RSS)

Nahiz eta grabatu nuenetik zenbait berrikuntza suertatu diren, batez ere UEUren ikastaroa amaitu delako, grabatu nuen i-rratsaio berri hau gauza hauen inguruan doa:

#Teketen 1. zenb, Jarioak(RSS) zer diren nola irakurri eta nola aurkitu , Blogak UEUn udako ikastaroari buruz, Aktualitate laburpen txikia, Euskal Blogen Eraztunean sartu diren azken blogak: EuskalTekno, Futbolsofia.

Entzuteko [mp3an jaitsi](eskuineko botoia gorde honela/guardar como)
[streamingean entzuteko]

I-rratsaioan aipatzen diren zenbait URL:

Beste loturak Informazio jarioan, bide bila artikuluxkan

Beti bezala, iruzkinak, laudorioak, bronkak, muxuak, blogean edo nire postan

Comments

7 Responses to “I-rratsaio berria (1.zenb): Jarioak(RSS)”
  1. 3ARRANO says

    Lotura ez dabil ondo… Bide batez, http://www.3arrano.com da helbide zuzena, naiz eta zuk jarri duzunetik ere bertara heltzen den (gehiago itxaron behar da).

  2. Teketen says

    Zuzendua :P

  3. 3ARRANO says

    Eskerrik asko, baina oraindik ezin dut i-rratsaioa entzun… Bi loturak dabiltza gaizki, bai streamingarena bai bestea.

  4. Teketen says

    Saiatu berriro denbora pixkat itxaron besterik ez duzu, benetan badoala.

  5. 3ARRANO says

    Ba ez… mp3-a jaitsi dezaket baina gero entzuteko erabiltzen dudan programak fitxategia ezin duela ireki dio (Audacity da, eta mp3ak ireki ditzake, aurreko i-rratsaioa programa honekin entzun nuen).

    Streaming-a erabiltzeko, ordu erdiz egon naiz itxaroten, eta ezer.

    Norbaitek entzun ahal izan du i-rratsaioa?

  6. 3ARRANO says

    AZKENEAN!!! Ez dakit zer gertatzen zen, baina orain streamingarekin entzuten ari naiz, eta hamar segundu baino gutxiago itxoinda!

    Eskerrik asko dohaineko publizitateagatik ;) !!

  7. 3ARRANO says

    Inkestari erantzunez: nik nahiago dut i-rratsaio izena, baina podcasting guztiz baztertu gabe.

    (Koletillegatik lasai, esperientzia hartu ahala lortuko duzu hauek ez erabiltzea ;)

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>