Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Azaroa 22nd, 2005 by teketen

Microsoftek SSE luzapenak ateratzen ditu, bi noranzko RSSa

Microsoftek web 2.0. delakoan buru belarri sartu nahi duela dirudi. Orain bi noranzko RSSa diren SSE luzapenak sortu ditu. Hau da luzapen hauen bitartez RSSa irakurtzen duenak ere editatzeko aukera izango du baita beraien arteko konbinaketak egin ere.

SSEren lizentzia gainera Creative Commons lizentziapean dago. Honen bitartez edozeini erabiltzeko aukera ematen zaio baldin eta egilea aipatzen bada, kasu honetan Microsoft. Informazio trukaketa eta elkarlanerako interesgarria izan daitekeen ekimena, nahiz eta Microsoftek egin :P

Iturria: http://www.macropsia.com.ar/2005/11/microsoft-anuncia-sse/
FAQ SSE: http://msdn.microsoft.com/xml/rss/ssefaq/

Comments

2 Responses to “Microsoftek SSE luzapenak ateratzen ditu, bi noranzko RSSa”
  1. jolaus says

    Agian hemendik urte gutxi batzuetara Google-i buruz dugun iritzia orain Microsoft-i buruz dugunaren berdina izango da, ez dakit. Baina garbi dagoena da bigarrenak lehenengoak markatutako bideari jarraitu behar izateak onura dezente ekarriko dizkigula erabiltzaileoi.

    Hasteko, dohaineko softwarearen garapena (orain aipatu duzuna bezalakoa) eta, jarraitzeko, Microsoft bezalako enpresa baten azpiegitura software sozialaren garapenaren mesedean ipintzea.

    Ez da gutxi!

  2. 3ARRANO says

    Oso berri pozgarria da. Gainera, gaur bertan irakurri dut Microsoftek Officeko formatuak ireki bihurtuko dituela.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>