Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Maiatza 24th, 2005 by teketen

SGAEri, copyrightari, sorkuntza bitartikariei alternatiba errealak sortzen

Musikaria bazara hau interesatzen zaizu eta musikaria ez bazara ere:

Herri disketxeruntz, larunbata 28 Gasteizen

Maiatzaren 14an, Arrasateko gaztetxean lehenengo batzarra egin ostean, herri disketxe bat sortzeko egitasmoaren eztabaidarekin jarraituko da datorren larunbata 28 goizeko 10:30etatik aurrera Gasteizko gaztetxean.

Pasa den martxoaren 25-27 bitartean ospatutako Gazte Mugi topaketetako musika lantaldeetan, Euskal Herriko musika mugimenduari buruzko hausnarketa egiteaz gain, izaera herritarra izango zuen disketxe baten sorrerari buruz hitz egin zen. Horrela, Maiatzaren 14rako hitzordu bat jarri zen Arrasateko gaztetxean. Hortik abiatzen da “Musika(h)erria” proiektua, herri disketxe bat sortzearen proiektu edo egitasmoa.

Arrasateko topaketan Euskal Herriko 21 pertsona bildu ziren eta bertan, egitasmoaren izaera definitu egin zen (euskalduna, herritarra, autogestionatua, SGAEren aurkakoa, Copyleft-aren aldekoa…). Baina oraindik asko dago hitz egiteko. Horregatik, deialdi berri bat jarri egin da maiatzaren 28rako goizeko 10:30etan Gasteizko gaztetxean. Bertan hurrengo gaiak jorratuko dira (gai orden luzatua web orrian eskegiko da eta listaren bitartez pasako da):

-Disketxearen ezaugarriak, helburuak, formatua eta dimentsioa
-Disketxearen oinarrizko funtzionamendua (lan-taldea(k): dinamizazioa, komunikazioa…)
-Izena eta irudia
-Lehentasunak eta beharrak (web orria, aurkezpen hitzaldiak/bira…)
-Aurrerako lan antolaketa

Lehenengo bileran, proiektua bera desitxuratzen zuten hainbat gabezi nabaritu ziren, beraz, larunbata 28ko zitarako, hauek dira indartu beharreko puntuak:

1- Oso garrantzitsua da emakumeen partehartzea (bakarrik 2 etorri ziren), bestela proiektuak ez du zentsurik.
2- Euskal Herri osoko proiektua izanez, EHko musika-talde, musikari eta interesatu guztien topaleku izan behar du. (Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako jendea soilik etorri zen).
3- Musika estilo desberdinak barnebildu nahi du proiektuak, hortaz, mota guztietako musikariei egiten zaie deia.

Amaitzeko, egitasmoaren eztabaidaren nondik norakoak ikusteko edota aurreko batzarrak zein etorriko direnen informazioa jasotzeko, behin behineko web orrialde bat ireki egin da: www.herridisketxeruntz.org. Bertan, “musikasare” posta zerrendan sartzeko aukera dago “parte hartu” atalean.

Beraz, maiatzaren 28an elkar ikusiko dugu!
PARTE HARTU ETA DEIALDIA ZABALDU!
MUSIKA KALERA!
SORTU DEZAGUN SORKUNTZA KULTURALERAKO BITARTEKO BERRI BAT!

- e-maila:: Musikasare@lists.mundurat.net

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>