Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Azaroa 12th, 2005 by teketen

Sony-k zure ordenagailuan malwarea sar dezake

Azken egunotan eztabaida piztu da. Sony multinazionalak bere CDetan rootkit izeneko programa bat instalatzen du zure ordenagailuan, bere CD bat sartzean. Noski, hau guzita konturatu gabe eta arrastorik utzi gabe egiten saiatzen da. Programatxo hori instalatu ostean, zure ordenagailuan sartzen diren musika CD guztiak berak sartutako programaren bitartez erreproduzitu behar dira, gure CDaren driverrak aldatzen ditu, kopiak egitea debekatzen du, ez du desinstalatzeko aukera ematen eta berau kentzen saiatuz gero zure ordenagailuaren sistema eragilea erabat txikitu dezake.

Oso estrategia komertzial txarra, DENDAN EROSITAKO CD BATek sorpresatxo hauek ekartzea ez da batere atsegina. CD originalak EZ erosteko beste aitzaki bat, eskerrikasko Sony.

Informazio gehiago: genbeta
Sonyren rootkita profitatzen duten lehenengo birusak sortu dira: Primer virus que utiliza la tecnologĂ­a rootkit de Sony

Comments

One Response to “Sony-k zure ordenagailuan malwarea sar dezake”
  1. 53R61 says

    Birus hori windowsetan bakarrik du eragina. Eskerrikasko SONY, Ubuntura, nahiago dugun GNU/Linux banaketetara, edo beste sistema eragile batera pasatzeko arrazoi on bat emateagatik.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>