Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Azaroa 15th, 2005 by teketen

Ubuntu 5.10 Breezy, CDak iritsi zaizkit


Eskatutako GNU/Linux Ubuntu banaketa CDak iritsi zaizkit gaur.

  • PC arruntentzat 20 CD
  • 64bitetako prozesadoreentzat 3 CD
  • Mac sistementzat 2 CD

Azaroak 27an Blog & Beersera joango naizenez (Donostia ingurutik kotxez norbait joaten bada mesedez nirekin kontaktuan jarri mesedez :P ), norbaitek bat nahi badu nirekin kontaktuan jar dadila eta erreserbatuko diot. Hala ere, bertara batzuk eraman eta oparituko ditut.

Comments

5 Responses to “Ubuntu 5.10 Breezy, CDak iritsi zaizkit”
  1. Ze ondo! zenbat denbora behar izan dute CDak, zeure etxera ailegatzeko?
    Ni ere irrikitan nago neureak heltzeko.
    Ea ikusten garen Blogs & Garagardoak topaketan.

  2. Teketen says

    espero nuena baino pixkat gehiago 2 hilabete inguru edo. Ikusiko gara B&B 2.0n baina nola ezagutuko gara guztiak?

  3. gaztelumendi ((i)) says

    Ubuntu instalatzeko tailerra montatu dezakezu, ordenadoretik ordenadorera.

    Nik adibidez, nire mac portatilean Ubuntu jartzeko gogo itzela daukat.

    Blogak eta Birrak nahasten ditugun bitartean, instalazioak ere egin ditzakegu. Guztion artean.

    S3rgio, ea zuk eskatutakoak 27a baino lehenago heltzen diren Andra Mari kalera, Larrabetzun, ubuntu batzuk instalatzeko… ezta?

  4. Teketen says

    Instalatzen saiatu gaitezke. CDz gain liburxka bat ere badaukat non Ubunturi buruzko argibide guztiak ematen diren eta CC lizentziapean dago gainera (erderaz baina). Nahi izanez gero fotokopia batzuk ere egin daitezke. Hala ere instalazioa bakarrik bada beharbada euskarazko zerbait egitea posible izan daiteke.

  5. Ideia ona, Ubuntu instalatzeko tailertxo bat montatzearena topaketarako. Nahi duenak ordenagailua eraman dezala beraz, partizio libre batekin.Gustora lagunduko diogu Ubuntu instalatzen.
    Urriak 7an eskatu nebazan cdak ia garaiz heltzen direzan.
    40 cd ix86
    10 cd 64 bit
    5 cd Mac

    Egongo gara…

    PD:Patxi zelango Mac da zeurea? ibook G4 bat edo?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>