Updates from Otsaila, 2006

  • Democracy – Interneteko TB berria izan daiteke

    5:18 on 2006-02-26 | 1 Comment Permalink | Reply


    Azken aldiak podcast eta bideocast berriak sortzen ari dira. Etorkizunean RSS bitartez banatuko den edukia gero eta handiagoa izango da. Hauek atzitzeko era erraz eta interesgarri bat aurkitu dut. Benetan liluragarria den GPL programa bat eta euskaratzea pentsatzen dudana baina laguntza ongi etorria izango da, laguntzeko prest?.

    Programa baloratzeko zuek ikusi behar duzue.
    Lotura: Democracy

     
  • Txina liluragarria

    0:29 on 2006-02-24 | 2 comments Permalink | Reply

    Txina liluragarria
    Txina liluragarria
    Hitzik behar ez duten irudiak: The university of York

     
  • Tagzania euskaraz

    0:00 on 2006-02-24 | 0 Comment Permalink | Reply


    Tagzania lekuak etiketatzeko tresna euskaraz dugu jada. Beno euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta polonieraz.

     
  • Google page creater, google berrize

    16:01 on 2006-02-23 | 0 Comment Permalink | Reply

    goole page creater
    Google orrialde sinple bat egiteko aukera ematen dizu bere page creater berriarekin. Aspaldi beste askok egindako gauza da baina orain Googlek egin du eta beraz… Hala ere, gauza garrantzitsu bat dago honene atzean. Langileek egunero bere laneko denboraren %20 bere proiektu propioetara eskaintzen dituzte eta proiektu hau denbora horretatik atera da.
    Gauza txar bat ere eduki dezake, erabiltzeko gmail kontu bat beharrezkoa da eta beraz orrialde horren helbidea zure posta elektroniko helbidearekin zuzenki lotzen da izenarekin. Zure GMail kontua goku@gmail.com bada zure orrialdea http://goku.googlepages.com izango da (SPAMentzako aukera zoragarria).
    Hala ere, orrialde sinple bat egin dut baina proba bat besterik ez da.

     
  • Robotikari buruzko blog berria

    11:57 on 2006-02-23 | 0 Comment Permalink | Reply


    Gaur aurkikuntza interesgarri bat egin dut, Robotikari buruzko blog berri bat aurkitu dut. Honela aurkezten dute egileek bloga:


    Ongi etorri gure blogera

    Hau urte batzutatik hona dugun webgune baten osagarria da. Robotika, LEGO MindStorms-ekin egindako robotak eta hauen erabilpena hezkuntzan eta aisialdian izango dira blog honen edukiak. Espero dugu baten batentzat interesgarria izatea.

    Zorte handia zuen ibilbide berri honetan!
    Lotura: Robotika hezkuntzan eta aisialdian

     
  • Googlek ama bat erosi du

    10:05 on 2006-02-21 | 0 Comment Permalink | Reply

    Artikulo kuriosoa
    “Google a comprado a mi madre”

     
  • Wifree FON bezala baina ez komertziala (EUSKARAZ)

    14:26 on 2006-02-20 | 0 Comment Permalink | Reply


    FONen ideia oso ona dela (bere jabea EZ) argi dago, orain Wifree sarea ezagutu dut. FONen antzeko ekimena baina komunitateak aurrera eramaten duena, erabat zoragarria eta harrigarriagoa dena Euskaraz ere badago. Badirudi saretik dabilen arima euskaldun librezaleren batek egindako lana dela. Mesedez arima galdu horrek mezua jasotzen badu eta zein den esan nahi badu, hemen du leku bat. Bere anonimotasuna gorde nahi badu, hala ere ESKERRIKASKO.

    Seguraski komunitateak deia zabaltzea eskertuko luke, hemen duzue lotura
    Lotura: Wifree

     
  • "Software libre" eta Google (harrigarria)

    6:20 on 2006-02-20 | 9 comments Permalink | Reply

    Ariketa bat proposatzera natorkizue, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
    1. joan Google bilatzailera
    2. Bilaketa hitz bezala sartu “Software libre”
    3. Begiratu pantailaren eskuinean dauden iragarkiei.

    (aurpegia eduki behar da gero!)
    EGUNERAKETA
    Egin ariketa berdina hauekin: Ubuntu seguridad, Linux seguridad, Linux*
    Gehiago
    gnu/linux
    Linus
    Torvalds
    sistema operativo
    *Azkeneko hau barrapunton topatu dut orain eta eztabaida berdina piztu da han ere.

     
  • Technorati eta Gmail berrikuntzak dituzte

    8:37 on 2006-02-17 | 1 Comment Permalink | Reply

    Technoratikberrikuntza bat gehitu du bilatzailean. Orain bilaketa bat egitean blogak duen garrantzia kontutan hartzeko barra txiki bat gehitu du. Garrantzi hori, blogak dituen sarrera loturen arabera eta beste hainbat parametroen arabera erabakitzen du.

    Baina arazo bat egon liteke (google dirson blogean aipatzen dena):

    Baina blog bat (bere gai nagusia A duena) gaur B gaiari buruz hitz egiten hasten bada?. Lotura gutxiago dituen, baina B gaiaz beti hitz egiten duen blog bat baino garrantzi handiagoa izango du?

    Gmail Googleren posta zerbitzuak, gmail erabiltzen duten zure kontaktuekin ezer instalatu gabe hitz egiteko aukera ematen dizu. Oso aukera interesgarria. Lehengo egunean IKTero batekin :P erabiltzeko aukera izan nuen eta berari ere interesgarria iruditu zitzaion.

     
  • Abestiak entzun eta ezagutzen dituen programa

    16:20 on 2006-02-15 | 0 Comment Permalink | Reply


    Erabat flipatua nago! Topatu dudan programa honek egiten duena harrigarria da. Tutanic (Windows eta Mac OS X-entzat bakarrik :( )programak mikrofono batetik sartzen diozun abestiaren egilea eta izenburua itzultzen dizu. Askotan gertatuko zitzaizun, zein abesti polita edota pelikula batean entzun eta zenena den ez jakitea. Programa honek arazo hau konpontzen du eta benetan, segundu gutxi batzuetan ematen du erantzuna.

    Euskarakoak probatu ditut (Kortatu eta Negu) eta zoritxarrez porrot. Baina Amelieren soinu banda jarri eta berehala aurkitu du, beste bideo bat jarri diot eta bideoko abestia zenena zen ere esan dit.

    Eta gure ahotsaren patroia gordeko balute? Edozein konbertsazio gurea den identifika lezakete ez? BELDURGARRIA, beno seguraski jada egiten ari dira

     
  • Eten digitala, digitala bakarrik balitz!

    16:32 on 2006-02-14 | 0 Comment Permalink | Reply


    Blog hau tekETEN deitzen da. Izen honen ideia gauza askok eragin zuten (ez dakit noizbait azaldu dudan):

    • informatika fakultatean erabiltzen genuen funtzio baten izena zen
    • Teknologiak sortzen zuen etena, era zabalenean ulertuz: dutenak-ez dutenak, dakitenak-ez dakitenak, lehenengo? mundua-hirugarren???? mundua
    • Teknologian eten bat egiteko gogoa eta teknologia jendarteari hurbildu eta tresna moduan beti ere bere garapen, elkartasun, laguntza, elkarrekintza baloreak sustatzea. Tresna, tresnagatik ikuspegia baztertuz. Teknologia tresna izaki, errealitatea aldatzeko (ikus irauli) ere balio duelako.

    Goiko irudia ikusita ondo dator Teketen izenaren jatorria adieraztea eta egoera honen eragileak ere gu garela konturatzea. Ez naiz zuen buruak bakarrik astintzen ari, lerro hauek niretzako ere badira.

    Irudiaren iturria: Jorge Cortellen blogetik

     
  • Blogak eta literatura hitzaldia

    11:55 on 2006-02-13 | 0 Comment Permalink | Reply

    UEUren literatura Sailak, Donostiako Kultur Patronatuaren laguntzaz, Blogak
    eta literaturaren inguruko mahai ingurua antolatu du datorren otsailaren
    17an, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean (19.30)
    . Bertan parte hartuko dute
    Iban Zalduak, Katixa Agirrek, Xabier Mendigurenek eta Markos Zapiainek.

    Sarrera irekia da.

    Ea joaterik dudan!

     
  • teketenTB beste ekimen bat

    11:40 on 2006-02-13 | 0 Comment Permalink | Reply

    Gure podcasta askok ezagutzen duzue, baina orain teketenTB ere ireki dut (nola ez blogari.net-en). Bertan aurkitzen (eta egiten?) ditudan bideoak jarriko ditut. YouTubek ematen dituen aukerei esker.

    Momentuz ez dut bideorik egingo, internetetik zehar aurkitzen ditudan bideo interesgarriak munduari erakutsiko dizkiot, kolaborazioak ere ongi etorriak izango dira noski. Horretarako gauza bat proposatzen dizuet, norbaitek YouTuben aurkitutako bideo interesgarri bat aurkitzen badu markatu del.icio.us-en “teketentb” etiketarekin eta jartzen saiatuko naiz, ados?

    Ea ba animoak eman behar dizkiot nire buruari marroi berri honekin ere hasteko :P

     
  • Interneten berriak direnentzat

    1:15 on 2006-02-10 | 0 Comment Permalink | Reply

    Jende askok galdetzen dit, hainbat gaiei buruz eta interneten asko ibiltzen garenok ezagutu arren, mundu honetan sartuak ez daudenak ez dituzte ezagutzen. Jende horri zuzendua dago esteka bilduma hau. Azken finean tresnak garrantzitsuak badira ere, hauek ezagutu eta erabilita hartzen dute balioa.


    Wikipediari buruz

    * Wikipedia euskaraz >http://eu.wikipedia.org"> http://eu.wikipedia.org
    * Wikipediari buruz euskaraz > http://teketen.blogspot.com/2005/10/wikipedia-entziklopedia-askea.html

    Blogei buruz

    * Blogak eta bere aplikazioak > http://teketen.blogspot.com/2006/01/blogak-eta-bere-aplikazioak.html

    Jarioei buruz

    * Sindikazioa, hitz bat mila erabilpen > http://teketen.blogspot.com/2005/12/kontaizu-artikulu-berria-sindikazioa.html

    Podcasting edo i-rratsaioari buruz

    * Zer da podcast bat? > http://www.blogari.net/blogari/2005/12/20/zer_da_podcast_bat

    E-learningari buruz

    * Etxea ere nire i-kastola > http://teketen.blogspot.com/2006/02/kontaizu-artikulu-berria-sarean-e.html

    WIFI

    * Euskal Wireless > http://www.euskalwireless.net

    Euskarazko Software Katalogoa

    * Euskarazko Software Katalogoa > http://softkat.ueu.org

     
  • Kontaizu artikulu berria sarean, e-learning

    10:22 on 2006-02-07 | 0 Comment Permalink | Reply

    Gaurkoan urruneko ikasketaz jardungo gara, baina bere zentzu zabalenean. Hau da, berez internet bidezko (e-learning) bezala ezagutzen denaz eta internetek ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz lor daitezkeen jakintzak ere aztertuko ditugu.

    E-learning edo i-rakaskuntza, zer da?

    I-rakaskuntza (internet bidezko ikasketa) Internetek ematen dituen aukerak hezkuntzan aprobetxatzearen ekintza bezala defini daiteke. Beste hitz batzuetan, ordutegi eta kokapen geografikoaren menpe ez dagoen ikasketa prozesu bat da i-rakaskuntza.

    Non erabili daiteke?

    Aplikazioak asko izan daitezke baina hauek izan daitezke interesgarrienetarikoak.

    Unibertsitateetan, ikasleek klasez kanpoko praktikak edo egin beharrak egiteko aukera ematen du. Klasean emandakoa indartzeko laborategi birtualak ere egin daitezke. Azken muturreraino eramaten badugu, ikasketa prozesu guztia ere internet bidez egin daiteke, hori da hain zuzen ere UOC-ek(Universitat Oberta de Catalunya) http://www.uoc.es/web/esp/index.html egiten duena adibidez.

    Eskola eta Ikastoletan, aurreko adibidetik eratorri daitezkeen aplikazioaz gain, irakasleak gidaturiko internet bidezko ikasketa prozesu bat abia daiteke. Era honetan ikastetxean egiten denaz gain irakasleak bidalitako lana internet bidez egin, irakasleak hau zuzendu eta eztabaida parte hartzaile bat ere eman daiteke, ikasketa prozesua dinamikoagoa bihurtzeaz gain denontzako aberatsagoa izan baitaiteke.

    Beste alde batetik, eskoletako eta ikastoletako irakasleei begira euren eten gabeko ikasketan laguntza handikoa izan daiteke. Bere denbora hobeto antolatzeko aukera ematen zaio irakasleari eta ikasi behar dituen gaiak ikasteaz gaian, berarekin batera lan berdinean ari direnekin gaia eztabaidatzeko, komentatzeko edo galdera denon artean konpontzeko aukera ederra ematen du. Berriro ere denon artean ikasketa prozesu osatu eta sortzaileago bat lortuz.

    Zer behar da i-rakaskuntza prozesu bat abiatzeko?

    Gehienetan gogoa eta jendearen prestakuntza minimo batzuk behar izaten dira. Ez dira asko, jadanik i-rakaskuntza era egokian kudeatzeko tresnak badaude eta hauek ezagutzeko eta erabiltzeko lan pixka bat hartu behar den arren ondoren dena erraz egiten da. Esan daiteke, beraz, internet erabiltzeko jakintza minimoak dituen pertsona orok duela plataforma hauek erabiltzeko gaitasuna, azalpen batzuk emanda.

  • li>Plataforma hauetako ezagunenak hauek izan daitezke:
  • Plataforma guzti hauek orokorrean komunak diren ezaugarri batzuk dituzte, i-rakaskuntza prozesua jarraitu eta aurrera ateratzeko, beti ere segimendu bat eginda. Komunak izan daitezkeen ezaugarriak hauek izan daitezke:

    • Foroak
    • Ikasle, irakasle eta tutoreak kudeatzeko sistema
    • Edukiak txertatzeko era erraza
    • Ikastaroak sortzeko kudeaketa sistema
    • Kanpoko paketeak sartzeko aukerak
    • Beste hainbat tresna: wikiak, txat gelak, ekimenen egutegia etab.

    Interneten ikasi daitekeena ez da i-rakaskuntzara mugatzen

    Internetek aukera asko ematen dizkigu interesatzen zaizkigun gauza guztietan sakondu ahal izateko. Ez da i-rakaskuntza sistema bat behar gure jakintzak zabaldu ahal izateko. Hona hemen gure jakintzak handitzeko erabili daitezkeen lotura sorta bat:

    Google (http://www.google.com): Bilatzaile bat den arren, mundu osoko jakintzaren datu base bat ere uler daiteke, azken finean hori baita Google.

    Google Scholar (http://scholar.google.com): Testu akademikoak aurkitzeko Googlek eskaintzen duen beste zerbitzu bat.

    Wikipedia (http://eu.wikipedia.org): Denon artean eraikitako entziklopedia irekia.

    Elhuyar hitzegia (http://www1.euskadi.net/hizt_el/indice_e.htm): Elhuyar hiztegia interneten, EU->ES eta ES->EU itzulpenak egin daiitezke.

    Euskalterm (http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm): Terminologia banku publikoa. Euskara, Gaztelera, Frantsesa, Ingeles eta Latin terminoak bila daitezke.

    Hiztegia 3000 (http://www1.euskadi.net/hizt_3000/indice_c.htm): EU->ES eta ES->EU itzulpenak egin daitezke.

    Google Books (http://books.google.com): Liburutegi unibertsalaren bidean Googleren ekimena libur digitalizatzeko.

    Open Content Alliance (http://www.opencontentalliance.org): Liburutegi unibertsalaren bidean beste ekimen bat, Yahook bultzatua.

    Armiarma.com ekimena

    Klasikoen gordailua (http://klasikoak.armiarma.com/) Literaturako testu klasikoen webgunea: liburuez gain, baladak, kantak, herri literatura, testu zaharrak, e.a.

    Basquepoetry.net (http://www.basquepoetry.net/): Euskal poesiaren ataria

    Bertso eta olerkien hemeroteka (http://urkiza.armiarma.com/): Julen Urkiza-ren Euskal Bertso eta Olerkien Bibliografia-ren gainean garatutako ekimena.

    Literatur Aldizkarien Gordailua (http://andima.armiarma.com/): Ibinagabeitia proiektua: 29 aldizkari eta 6.000tik gora artikulu digitalizatuta.

    Kritiken hemeroteka (http://www.armiarma.com/kritikak.htm) : Euskal literatura modernoko liburuei buruz kaleratu diren kritiken gordailua.

    Literatur Emailuak (http://www.armiarma.com/emailuak.htm): Literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko asteroko albistegia; harpidetza doan.

    Euskal Lokuzioak Sarean (http://intza.armiarma.com/): Intza proiektua: euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera.

    Zaldi Ero idazleekin (http://zaldiero.armiarma.com/): Berrehun argazkiko erakusketa duzu webgune hau, Miel A. Elustondok aurkeztua.

     
  • Arropa tolesten ez dakitenentzat

    13:32 on 2006-02-06 | 0 Comment Permalink | Reply

     
  • Euskarazko Software Katalogoa

    8:09 on 2006-02-05 | 2 comments Permalink | Reply


    Zer da? Gune honen bidez euskarazko softwarearen berri eduki ahal izango duzu katalogoan kontsultak eginez, edo katalogoa osatu ahal izango duzu dagokion fitxa beteaz

    Beraz euskarazko softwarea ezagutzen edo euskaratzen baduzu ea bertan sartzen duzun denok ezagutu dezagun.

    Begiratu http://softkat.ueu.org helbidean sartu nahi duzun softwarea aurkitzen duzun. Ez badago Sartu formularioa beteaz.

     
  • Blog rankingean 25.

    10:43 on 2006-02-03 | 0 Comment Permalink | Reply

    Alianzoren blog rankinga eguneratu da eta gure bloga 25. postuan agertu da Pais Vasco (ez zait sailkapen hori asko gustatzen baina tira) zerrendan.
    Hona hemen zerrendaren zati bat:

    1 google.dirson.com
    2 Borjamari
    3 Papel Continuo
    4 Sustatu
    5 QuéWeb! Colección de cosas mal hechas
    6 telendro.com.es
    7 código escrito
    8 TODAS :: La Bitácora para ellas :: The weblog for girls ::
    9 Redes Sociales
    10 Ciencia15
    11 Sin que sirva de precedente
    12 Salsa Digital
    13 internet&euskadi
    14 Prospectiva
    15 El GNUdista
    16 Magonia
    17 Weblog de diseño gráfico y portafolio de Miguel García
    18 RicPlan, R-Evolutions
    19 blogWiMax
    20 El mapamóvil
    21 cyberEuskadi
    22 Taxista
    23 Klik Bikoitza
    24 Rio Rojo
    25 Teketen

    [XX] Euskarazko blogak
    [XX] Elebidunak
    [XX] Gazteleraz

    (zerbait gaizki jarri badut abisu bat eman)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel