Teketen » Artxibategia 'Mar, 2006'

Zergatik dago Fidel technoratiko bilaketetan lehenengotariko?

Testu hau itzuli!

Technoratira sartu eta Fidel Castro ageri da bilaketa garrantzitsuenen artean. Oraintxe bertan 7.
Hil omen den zurrumurrua dabil sarean. Egia ote? Nik ez dut baiezkorik esango(EZEZKOA ESANGO NUKE) momentuz eta berak esan bezala, ez dut bere Irudirik erabiliko hilik egon artean.
Ez dut zurrumurrurik zabaldu nahi baina Technoratin ikusitakoak harritu nau.

EGUNERAKETA
Zurrumurrua sortu duen berria hau dela uste dut. Indymedia Argentinan edonork bidali dezakeen informazioa izan da. Hau da guneko kudeatzaileen onespena behar ez duen atalean. Gero eta ziurrago nago gezurra dela. Gainera berri horretan hau azaltzen da:

Según fuentes no oficiales…

EGUNERAKETA2
La Nueva Cuba (Fidel hilik ikusi nahiko zuten batzuk) hau adierazten dute berri batean.

…Consultado respecto a este trascendido de dudoso origen, Lautaro Carmona, miembro de la comisión política del Partido Comunista de Chile, señaló que estas versiones a su entender son absolutamente infundadas y emanan de un blog como Indymedia que no les merece ningún tipo de confianza.

Carmona, secretario general del PC, dijo que ellos no podrían ignorar de ninguna manera una noticia de semejante magnitud. Radio Bío Bío también consultó a representantes de la coordinadora de solidaridad chilena con Cuba, quienes se expresaron en términos semejantes, negando absolutamente veracidad a este rumor.

Technoratiri buruzko burutazio batzuk. Bilaketen ataletan “Fidel Castro” azaltzen den arren etiketetan aldiz ez da “Fidel Castro” inondik ateratzen. Burutazio txiki bat sortzen dit honek. Bilaketak jendearen pentsamendu azkarra edo irreflexiboa? neurtzen dutela eta etiketek aldiz zerbait pentsatu eta landuagoa. Badakit Perogrulloren teknika erabili dudala baina… Kasu honetan nahiko argi ikusi da aipatutako jarrera.

Zabaldu.com inoiz baino gehiago informazioa herritik herriarentzat

Testu hau itzuli!


Azkenean iritsi da eta Zabaldu.com izena hartu du. Euskarazko digg.com edo meneame.net. Herriak bozkaz eta bidalketaz sortutako ataria. Euskal Herria esnatzen ari da eta gero eta azkarrago erantzuten diogu aldaketei eta hau da adibide garbienetako bat.

Zabaldu
Botoi hau sakatuz mezu hau zabaldu.com-era bidaliko duzu jendeak ezagutu dezan. Laster Blogari.net zerbitzuan integratuko dugu, bertako erabiltzaileek tresna berri hau baliatu dezaten.
Zorionak Mutilmedia.com-eko lagunei.

[EGUNERAKETA]
Blogari.net-en Zabaldu.com integratua dago jada [adibidea][informazioa]

Hasierako orria web 2.0 , Pageflakes

Testu hau itzuli!

Batzuek netvibes ezagutzen dute, hainbat tresnekin moldatu daitekeen hasiera orria. Baina badago bat niretzako osatuago eta interesgarriagoa dena, Pageflakes. Pageflakes-ek RSS jario irakurgailu bat gehitu, berri garrantzitsuenak irakurtzeko, gmail kontuko mezuak irakurtzeko etab. egiteko aukera emateaz gain, fitxa ezberdinetan hasiera orri ezberdinak edukitzeko aukera ematen digu.

Ezezagunagoa da baina niretzako askoz hobea.

Mass Media gehienetan entzuten ez diren bakea lortzeko jasotako ideiak

Testu hau itzuli!

* Presoak Euskal Herrira ekarri
* Euskal Herria bere buruaren jabe izan eta erabakitzeko eskubidea izatea
* Independentzia proiektu politiko bezala dutenak onartzea
* Estatuen indarkeria errepresibo, politiko eta judiziala gelditzea
* Langileen aurkako enpresarien “zerga kontrairaultzailea” amaitzea. Beraien irabaziengatik bizitza gehiago ez galtzea.
* Gatazka berriro piztu dezaketen zenbait faktore konpondu. Prekaritatea, pobrezia, emakumeen aurkako bortizkeria, langileen heriotzak, etxebizitza ESKUBIDEaren ukazioa, euskararekiko jarrera, herriaren parte hartze ERREALA, benetako egoera demokratiko bat ezarri.

Gatazkaren fase honen konponbidea nahi dudalako:
Botoi hau jarri dezakezu zure blogean.

onponbidea

Jarri zure blogean:

ETAren su etena (Eguneratua)

Testu hau itzuli!

MEZU HAU 12:10etan idatzi da
ETAren etengabeko su etena EITBk (momentu honetan ez dakit gehiago)
GARAko informazioa
Bideoa BERRIAn

ETA technoratin 1 bilaketa eta etiketen artean 3. (EGUNERATUAraketaren EGUNERAKETA)
ETA Technoratin

Bloglinesen harpideak ez dira ikusten

Testu hau itzuli!


Bloglinesen harpideak ez dira ikusten edo behintzat nik ez ditut ikusten. Bloglines beldurutu al zaigu Bloginfluence bere datuak jasotzen zituelako? Trafiko gehiegi sortzen zuen? Azkenean informazio hori APIan sartuko al dute?Duda asko.

Bloginfluence - Blogosferan duzun eragina aztertu

Testu hau itzuli!

The English and Spanish users feedback posts here

Bloginfluence nire denbora librean egindako tresna txiki bat da. Blogosfera oso handia da eta blog guztiak ez dira berdinak, blog bakoitzaren eragina edo influentzia zein den kuantitatiboki nola adierazi zitekeen pentsatzen hasi nintzen. Buruari buelta batzuk eman ondoren hau da lortu nuen formula:

[(blog+posts+web links) + (bloglines subs * 2)] * 1+(Pagerank/10)

Horrekin batera script bat garatu eta nire etxeko zerbitzarian instalatu nuen, probak egiten hasi eta nahiko ondo zebilela ikusi nuenean… Zergatik ez jende guztiari zabaldu? Eta hori egiten hasi nintzen…

Formula hau, nire buruak sortu duena da. Neurketa mota bat, saio bat, neurtzeko modu bat. Inoiz ez da izango egi absolutu bat, blog baten eragina neurtzeko zehatzena, hoberana etab. Gainera blogaren egilea(k) pertsona moduan duten eragina edo influentzia neurtzea gauza zaila da eta hori ez du egingo tresna honek.

Aipatutako guztia argi edukita, blog bat egitean gure eraginak besteek guregan ezartzen dituzten loturak eta gure Interneteko agerpenak zehazten dutela uste dut. Horren islada (bat) da aipatutako formula.

Tresna honen bitartez blog baten jabeari bere eragina neurtzen duen zenbaki bat erakutsiko zaio, eragin hori nola hazten edo jaisten den ikusi ahal izango duelarik. Honekin batera, bere blogaren egoera aztertzeko zenbait lotura eta grafiko erakusten zaizkio.

Orrialdeak momentuz 3 hizkuntza ditu Euskara, Gaztelera eta Ingelesa (edo horrelako zerbait). Ingeles eta Gaztelania bertsioek publizitatea dute, beno publizitatea ez Firefox gomendatzen dut eta Amazoneko liburu bat eskaintzen da, gaiarekin zerikusia duena. Amazonetik irabazten dudana liburuak erosteko erabiliko dut bertan eta bestea zerbait irabaztekotan ziur egon euskal komunitateari bueltan etorriko zaiola.

Eta euskarazko bertsioa zer?

Ba euskarazko bertsioak ez du publizitaterik eta ez du izango. Goiko ezkerreko atala euskara bultzatzen duten eta onura ekonomikorik ez duten erakundeentzako guztiz irekia dago, nirekin kontaktuan jarri. Eta edukian gauza gehigarri bat dago, Euskara blogosferan duen eragina adierazten duen grafika bat bistaratzen du. Era honetan Euskaraz idazten diren edukiak ezagutu ahalko ditugu.

Bertsio guztietan bakoitzaren blogean bere eragin zenbakia azaltzeko kode txiki bat kopiatzeko aukera dauka. Era honetakoa litzateke nirea:

Nire eragina

[1285.5]


Beste blog batzuen eragina

Sustatu > 57721.6
IKTeroak > 1223.6
Google Dirson > 85264
Mutilmedia > 557.2
irratia.com > 2044.5

Arazo batzuk

  • Bisita gutxi dituzten blogetan arazoak sor daitezke.
  • Bloglinesen blogid-a asmatzea nahiko artesanala da eta batzuetan huts egin dezake egiaztatu ondo lortu dela.
  • Batzuetan daturen bat falta denean emaitza ez da benetako zenbakia.

Gauza hauek eta gehiago hobetzeko daude, zuen iritzien zain nago. Esperimento honekin denek zerbait ikasi dezakegula pentsatzen dut, zer iruditzen…