Teketen » Artxibategia 'Api, 2006'

Blog honen urtebetetzean oparia - Etxe Mugikorra

Testu hau itzuli!

Etxe Mugikorra''@_

Blog honek gaur urte bat betetzen du, zenbat istorio. Denbora honetan Podcast bat, Bideo blog bat, hainbat tresna egin ditut, Gaztetxulo eta Kontaizu artikuluak jarri ditu etab. Artxibo dokumental txiki bat egiten ari naiz.

Hemendik aurrera zer?
Podcast-a berpizteko gogo handiak ditut, momentuz denbora handirik gabe nabil eta beraz denbora bat igaroko da baina, podcast-a aurrera doa eta aurreratzen dut jendearen parte hartzea garrantzitsuagoa izango dela orain.

Nire urtebetetzean opari bat egin nahi izan nion nire buruari eta beste erabiltzaileei. PDA bat erosi nuen eta orain bideoak, podcastak, testuak eta Internet bertatik ere kontsultatzen ditut. Azkeneko honek ekarri du hau sortzea, Internet ez baitago PDA edo gailu mugikorrekin gehiegi landua oraindik. Hori lortzearren eta PDArentzat zerbitzua ematen duten zenbait tresna erabilgarri Bloglines, Technorati, Flickr etab. bildu nahian sortzen da Etxe Mugikorra. Bere ingeleseko bertsioan Moving Life eta espainieraz Vida Móvil.

Era berean Firefox txiki bat ere gomendatzen dut Minimo izeneko Firefoxen PDArako adaptazio bat. Oraindik landu beharreko gauzak dituen arren izugarri gustatu zait.

Nire autooparia niretzat eta zuentzat Urte bat betetzen dugun egunean.

Etxe Mugikorra

Moving Life
Vida Móvil

Web 2.0 zer da? Mapa kontzeptual bat

Testu hau itzuli!

Josi Sierrak (Hezkuntza Saileko IKT Programako Aholkulari teknikoa) egindako Web 2.0ri buruzko mapa kontzeptuala OSO interesgarria da. Batzuetan definizioetan galtzen gara eta berak ideia asko era errazean adierazteko baliagarriak diren mapa kontzeptualak erabili ditu.

Lan eder honi kritikak, laudorioak eta ostikoak mezu honen erantzunean utzi ditzakezue.

Hemen duzue Web 2.0 MAPA KONTZEPTUALA

Google Maps berriak, gauza on eta txarrak

Testu hau itzuli!


Jende askok komentatu du jada Google Maps mapa berriei buruz. Blogari.net-eko Igel mapa API berrira egokitzen ari nintzenean hainbat gauza ikusi ditut. Beti bezala Andoain nire herriari so egin eta hainbat sorpresa ikusi ditut. Kale izenak agertzen dira, baina asko Gazteleraz edo Euspañolez “Calle de Rikardo Arregi” adibidez. Gauza onen artean nabaritu dut mapan gerturatz zoazen adinean Andoain izena desagertzen dela. Susto ederra hartu dut hasieran baina ondoren Leizotz, Buruntza, Goiburu, Sorabilla auzo periferikoen izenak ikusten zirela konturatu naiz, batzuk noizbait egitura autonomoa izan duten auzoak izanik, interesgarria iruditu zait. Hala ere zergatik desagertzen da Andoain izena?

Tikis-mikis izateko, Arteta kalea luzatu dutela konturatu naiz, Arteta kalea lerro zuzen bat da ez du kurbarik egiten.

Blogosfera espainiarrari buruzko liburu interesgarria

Testu hau itzuli!

“La blogosfera hispana: pioneros de la cultura digital” izenburupean liburu interesgarri bat argitaratu du Fundación Aunak (France Telecom España). Bertan blogosfera espainiarreko blogari ezagun askok parte hartu du eta artikulu interesgarrien bilketa polita egin dute. PDFan hemen aurki dezakezu.

Euskal blogosferan era honetako artikulu bilketa bat egiteko aukera egongo litzateke? Beharbada espainiar horiei kopiatzeko moduko ideia da…

Deskonexio egunak…

Testu hau itzuli!


$root@teketen > apt-get install oporrak atsedena
$root@teketen > killall -9 internet lana

Landaben VW borrokan

Testu hau itzuli!

Landabeneko langileei elkartasuna adierazteko sortutako bloga. Lehen eskuko informazioa dute bertan PDFn. Zure elkartasuna adierazi

Botoi hau jarri dut nire kredituetan, Deia zabaltzeko eskatzen dute.

Podcasting, irrati berria - kontaizu artikulu berria

Testu hau itzuli!

Podcasting hitza Pod + broadcasting hitzen kateaketa bat da. Lehenengoa Appleren iPod mp3 irakurgailu eramangarri famatuaren izenetik dator. Aldiz broadcasting difusioari dagokion hitza da.

Zer da zehazki?
Podcast edo i-rratsaioa jario baten bitartez (normalean RSS 2.0) banatzen den audio fitxategi bat da. Programa berriak daudela jakiteko harpidetza egin daiteke eta programa berri bat ateratzen denean automatikoki jakingo dugu.
Jario arruntak bezala jario irakurgailuen bitartez irakurtzen dira baina badaude bereziki podcast-era zuzendutako jario irakurgailuak:

Nola egin daiteke?
Audio fitxategia sortu behar dugu lehenengo, horretarako mikrofono eta ordenagailu bat besterik ez da behar. Grabagailu digital batekin ere egin daiteke. Fitxategi honen formatua mp3 izaten da normalean baina OGG ere izan daiteke.
Grabazioa egiteko hainbat programa erabili daitezke, bi hauek gure gomendioak:

  • PodProducer (Windows XP) http://www.podproducer.net > mp3a grabatu eta nahastu daiteke. Oso interesgarria ediziorik gabe zure programa grabatzeko.
  • Audacity (Plataforma anitza) http://audacity.sourceforge.net > audio fitxategia gorde eta editatzeko tresna paregabea. Software librea eta euskaraz dago.

2.- Audio fitxategia zerbitzarira igo.
Fitxategia sortu ondoren zerbitzari batera igo beharko dugu. Beharbada gure fitxategiak igotzeko zerbitzari batean leku bat izango dugu baina batzuetan ez dugu aukera hori izaten. Kasu horretan egonez gero, fitxategiak igotzeko aukera ematen duten zerbitzuak badaude. Gomendagarria den bat http://archive.org da. Bertara igotzen diren fitxategiak lizentzialibre batekin igo behar dira. Igotze prozesu hori laguntzeko tresna txiki bat eskaintzen zaigu http://creativecommons.org/tools/ccpublisher, gure fitxategia era oso errazean igotzeko.
Gure zerbitzari propioan lekua izango bagenu, FTP bezero baten bitartez igo dezakegu audio fitxategia. Interesgarriak izan daitezken programa batzuk hauek dira:

3.- RSS jario egokia sortu.
RSS jarioa eskuz sortu daitekeen arren, badaude tresna batzuk pausu hau errazago egiteko. Horietako bat easypodcast http://www.easypodcast.com/ da. Tresna honen bitartez dugun mp3 fitxategiekin RSS jario egokia sortzen dugu. Era berean, programa honek fitxategia zerbitzarira igotzeko aukera ere ematen du.
Sortu dugun jario hori ere zerbitzari batera igo behar dugu jendeak harpidetza egin ahal izateko.

Zaila ematen du?
Aurretik azaldutako guztia zaila dela iruditzen bazaizu badaude beste tresna batzuk prozesu hori errazten dutenak. Tresna horiek bi multzotan banatu ditugu zerbitzari bat izanez gero instala ditzakegunak edota Interneten aurkitu daitezken dohaineko zerbitzuak:
Softwarea (Zerbitzari batean instalatzeko)
Loudblog http://loudblog.de > RSS jarioa automatikoki sortzeaz gain audio fitxategiei entzungailu txiki bat gehitzen dion blog sistema bat da.
Wordpres+plugin http://www.myghtyseek.com/podpress > Wordpress blog sistemari podcastinga kudeatzeko tresnak gehitzen dizkio.
Dohaineko zerbitzuak
Odeo http://www.odeo.com > Audio fitxategia sortu, igo eta RSS jarioa sortzen duen online zerbitzua.
Podomatic http://www.podomatic.com >Audio fitxategia sortu, igo eta RSS jarioa sortzen duen beste online zerbitzu bat.
Blogari.net + podcast itxura http://www.blogari.net > RSS fitxategia automatikoki sortzen du eta entzungailu txiki bat gehitzen duen euskarazko blog sistema bat.

Adibide batzuk
Podcast euskaldun batzuk

Podcast ezberdinak biltzen dituzten guneak

Mikrofono eta ordenagailu bat baduzu animatu zaitez!!