
Zer gehiago ikusi behar dugu Libanon gertatzen ari dena salatzeko. Lehengo egunean “Hau ez da blog aspetiko bat” izenburupean Israel sionistak Libanoren eta bere biztanleriaren aurkako zeraman sarraskiaren inguruko hainbat dokumentu eskaini nizkizuen. Gaur biztanleri horren aurkako eraso sistematikoen adibide diren irudi eta bideoa ekartzen dizkizuet (OHARRA: zenbait irudi oso gogorrak dira).
Esnatzen hasi gara
Processblack
Kimo
Azken oharra
Ez naiz antisemita -> Bakoitzak nahi duen erlijioa aukeratzeko edo ez aukeratzeko eskubidea duela uste dut.
Ez naiz erlijiosoa -> Ez naiz kristaua, judutarra, musulmana …
Ez naiz inpartziala* -> Israel, AEB estatu inperialistaren txontxongiloa dela pentsatzen dut.
*inpartziala -> mass mediak inpartzialak omen dira. Enpresa, alderdi eta entitate ezberdinek finantziatzen dituzte. Niri inorrek finantziatzen ez nauenez…




