Teketen » Artxibategia 'Aza, 2006'

Prekaritateak hiltzen gaitu (10)!

Testu hau itzuli!

Prekaritateak hiltzen gaitu bi (10). Batzman Vs. Urchegui berriro ere borrokan.

Technorati Tags: , , , , ,

Prekaritateak hiltzen gaitu! (I)

Testu hau itzuli!

Aurten 118 hildako lan “istripuetan”, berriro ere urte latza. Honen arrazoietako bat prekaritatea kontutan harturik zenbait gazte era dibertigarri batean prekaritatearen aurkako ideiak zabaltzen hasi dira. Sistema zital honen kontra humorea erabili daitekeela erakutsiz eta beraien eskuetan dauden tresna guztiak erabiliz. Hona hemen bada Batzman Vs. Urchegui 2 bideoaren lehenengo partea.

Technorati Tags: , , , , ,

No comment!

Testu hau itzuli!

Bildu.net aurrera doa lagun berriekin

Testu hau itzuli!

Bildu.net atera genuenean jendeak harrera oso ona egin zigun eta denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bildu.net-en aurrea doa eta zenbait tresna eskaini nahi dizkizuegu bildu.net zuen bizitzan sartu ahal izateko :-P

Firefox bilatzailea bildu.net-en bilatzeko.
Instalatzeko bertan sartu eta “i” estekan sakatu instalatzeko. Automatikoki zure firefoxeko bilatzaileen artean azalduko da.
bildu firefox bilatzailea

Firefox hedapena zuen estekak ikusi eta orri berriak gordetzeko.
Estekan sakatu eta firefoxekin ireki instalatzeko. Firefox berrabiarazi behar da dena martxan jartzeko baina hori egin ondoren…

  • Esteka baten gainean eskuineko botoiarekin sakatuz gero “Laster-marka hau gorde” azalduko da.
  • Edozein web orriren gainean eskuineko botoia sakatuz gero “Orri hau gorde” azalduko da.
  • Botoi barran bi botoi gehitzeko aukera dago, botoi barran eskuineko botoiarekin sakatu eta pertsonalizatu sakatuz bi botoi berri aurkituko dituzu.

Bildu botoiak

Wordpress plugina bildu.net zuen mezuetan integratzeko.

Wordpresseko erabiltzaileak bazarete, zuen blogeko mezuetan bildu botoi txiki bat erakusteko aukera ematen duen plugina da. Instalatzeko era bertan azaltzen den readme.txt batean aurki dezakezue. Adibide bat ikusi nahi baduzue Sergiok bere blogean jadanik integratu du plugin hau.

Beste batzuek ere integratu dute bildu.net beraien web guneetan, horien artean galdetu.com tresna berriak.
Beste batzuk aldiz (irratia.com) erabiltzen hasteko gogoa erakutsi dute.

Gure atal hau gero eta aberatsagoa bilakatzen ari da. Zuk ere parte hartu dezakezu. Bildu.net erabili gura dugu aurrerantzean, animatuko zara.

Norbaitek bildu.net-en ingurunean zerbait egiten badu hemen edo Mutilmedia blogean utzi.

Never Mind The Blogs

Testu hau itzuli!


Oso gustora egon ginen Never Mind The Blogs izeneko mahainguruan. Jende oso interesgarria jardunaldi interesgarri batzuen barnean Netlach. Bertan gertatu zenari buruzko kronika eta gauza asko esan dituzte bertan parte hartu zutenek, nik ez dut kronikarik egingo agertu ziren zenbait ideia interesgarri azpimarratu bakarrik.

  • Berrikuntza (innovación) kontzeptu neoliberal bat da, emaitza (produktu) bat bilatzen du. Horren aurka esperimentazioa (prozesu bezala ulertua) aldarrikatu behar dugu.
  • Jendarteak orokorrean (blog fenomenoa ezagutzen ez dutenak) blogen potentziala gutxiesten dute baina blogosferan gabiltzanok handiesten dugu.
  • Hala ere, blogek eragina izan dezake jendartean eta gero eta gehiago izango dute baina sare banatu bat izanik, zabaldu nahi denaren errepikapena eta nahasketa eman behar da sare hori osatzen duten nodo (blog) guztien artean.
  • Hacktibismo eta Artibismoa uztartzea oso gauza interesgarria izan daiteke
  • Google Bombinga artea izan daiteke? (norbaitek bota zuen galdera zoragarria). Artea ez dena Diputación de Bizkaia -k egindako berrikuntzari buruzko kanpaina hau da.

Bertan partea hartu genuenen blogak eta egindako kronikak agregatzaile batean jarri ditugu denak leku berean edukitzeko.

Never Mind The Blogs agregatzailea/agregador

Ez kontaktua galtzen ez dugun!
Technorati Etiketak: , , , , , ,

Kautaren bideoklipa hemen, Telebistan baino lehenago

Testu hau itzuli!

Hemen uzten dizuet lagun batzuen bideoklipa, Kauta musika taldea. Jende jatorra, musika interesgarria eta oso guapoak :P . Durangoko azokan zer erosi ez dakizue oraindik?. Hori bai SGAEren menpe baina inor ez da perfektua izaten. Beno ba bideoklipa ikusi eta gozatu telebistan oraindik egun batzuk pasako dira ikusteko.

18/98+ eta Fermin Muguruza Jamaika Clash

Testu hau itzuli!

Beno ba han egon ginen. Izugarria! denak eta gehiago egon ziren, sorpresa askorekin “Bebe” barne. Eta gainera Ferminek esan zuen bezala:

Abesti hau nire anaiari eskaintzen diot laster Kortaturen abesti guztiak kantatzen hasi beharko dugulako. Euskal preso eta errefuxiatu guztiak Euskal Herrian daudenean.

Hona hemen aurrerapen bat “Sarri Sarri” abestia, BEC guztia dantzan jarri zuen abestiaren bideoa.

Bideoak gutxi irauten du, baina… dantzan jarraitu behar nuen!