Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Otsaila 15th, 2006 by teketen

Abestiak entzun eta ezagutzen dituen programa


Erabat flipatua nago! Topatu dudan programa honek egiten duena harrigarria da. Tutanic (Windows eta Mac OS X-entzat bakarrik :( )programak mikrofono batetik sartzen diozun abestiaren egilea eta izenburua itzultzen dizu. Askotan gertatuko zitzaizun, zein abesti polita edota pelikula batean entzun eta zenena den ez jakitea. Programa honek arazo hau konpontzen du eta benetan, segundu gutxi batzuetan ematen du erantzuna.

Euskarakoak probatu ditut (Kortatu eta Negu) eta zoritxarrez porrot. Baina Amelieren soinu banda jarri eta berehala aurkitu du, beste bideo bat jarri diot eta bideoko abestia zenena zen ere esan dit.

Eta gure ahotsaren patroia gordeko balute? Edozein konbertsazio gurea den identifika lezakete ez? BELDURGARRIA, beno seguraski jada egiten ari dira

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>