Internet, mundu osoan hedatzen den sare horrek, punta bateko eta besteko erabiltzaileak komunikatzen ditu. Arazo bakarra erabili behar den hizkuntza izaten da. Nola ulertu elkarren artean? Zein hizkuntza erabili? Zer gertatzen da euskara bezalako hizkuntza gutxituekin? Internetek arazoak bistaratzen ditu baina konponbide batzuk ere ematen ditu. Artikulu honetan hizkuntza batetik besterako itzulpenak eta hiztegiak aztertuko dira, era praktikoan eta euskaran zentratuz:
Hiztegi/Entziklopedia orokorrakBilatzen ari garen hitzari buruzko informazio gehiago lortzeko hiztegiak eta entziklopediak:
Sinonimoen hiztegiakGure testuak aberasteko askotan sinonimoen erabilera interesgarria izaten da, horretarako bi hiztegi hauek erabili ditzakegu:
Euskara-Beste hizkuntza bat hiztegiakBatzuetan beste hizkuntza batzuetan jakin nahi dugu hitz baten esanahia. Ondoko hiztegi hauek horretan laguntza handia emango digute:
Euskara ItzultzaileakOpentrad estatu espainiarreko hizkuntza ofizialen arteko zenbait itzulpen egiteko aukera ematen duen sistema bat da. Sistema honen bitartez,adibidez, gaztelerako testuak euskaratu daitezke adibidez. Itzulpenak oraindik akats batzuk erakusten dituzte baina hobetzen jarraituko dute. Gainera garatutako softwarea librea izanik, edozeinek bere ekarpenak egiteko aukera du. Berriak, informazioa, berrikuntzak, arazoak etab. komentatzeko Opentrad bloga ireki dute. Opentradek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
Beste itzultzaile batzukMomentuz euskara erabiltzen ez duten arren interesgarriak diren itzultzaile batzuk:
EuskalbarEuskalbar, Firefox-erako tresna barra da, euskara-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa eta Opentrad itzultzaile automatikoa). Euskalbar bitartez aipatu ditugun zenbait zerbitzu era zuzen eta errazago batean erabili ditzakegu. |
|||
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuz
Uztaila 21st, 2006 by teketen

