Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Apirila 27th, 2006 by teketen

Blog honen urtebetetzean oparia – Etxe Mugikorra

Etxe Mugikorra''@_

Blog honek gaur urte bat betetzen du, zenbat istorio. Denbora honetan Podcast bat, Bideo blog bat, hainbat tresna egin ditut, Gaztetxulo eta Kontaizu artikuluak jarri ditu etab. Artxibo dokumental txiki bat egiten ari naiz.

Hemendik aurrera zer?
Podcast-a berpizteko gogo handiak ditut, momentuz denbora handirik gabe nabil eta beraz denbora bat igaroko da baina, podcast-a aurrera doa eta aurreratzen dut jendearen parte hartzea garrantzitsuagoa izango dela orain.

Nire urtebetetzean opari bat egin nahi izan nion nire buruari eta beste erabiltzaileei. PDA bat erosi nuen eta orain bideoak, podcastak, testuak eta Internet bertatik ere kontsultatzen ditut. Azkeneko honek ekarri du hau sortzea, Internet ez baitago PDA edo gailu mugikorrekin gehiegi landua oraindik. Hori lortzearren eta PDArentzat zerbitzua ematen duten zenbait tresna erabilgarri Bloglines, Technorati, Flickr etab. bildu nahian sortzen da Etxe Mugikorra. Bere ingeleseko bertsioan Moving Life eta espainieraz Vida Móvil.

Era berean Firefox txiki bat ere gomendatzen dut Minimo izeneko Firefoxen PDArako adaptazio bat. Oraindik landu beharreko gauzak dituen arren izugarri gustatu zait.

Nire autooparia niretzat eta zuentzat Urte bat betetzen dugun egunean.

Etxe Mugikorra

Moving Life
Vida Móvil

Comments

12 Responses to “Blog honen urtebetetzean oparia – Etxe Mugikorra”
  1. Aitor says

    Zorionak elemento!!!

  2. 53R61 says

    Aupa Gorka!! Zorionak!! zure hurrengo podcastaren zain gelditzen gara.

  3. jolaus says

    Zorionak Gorka!

    Ez nekien gure “kintoa” zinenik. Aspalditik jarraitzen ditut zure blogeko ekarpenak eta, ez dakit zergatik, baina beti iruditu zait zure presentzia euskal blogosferan aspaldikoa dela: beti kontsideratu zaitut blogari beteranoenen klubeko partaide! :D .

    Agian aitzaki polita daukagu kinto afari bat egiteko, ala?

  4. Teketen says

    Nire historia jajajaj aspaldikoa da. Blogak, Weblog edo CMS deitzen ziren garaikoa hemen ikus dezakezue nire ekintzaile garai bateko gunea http://web.archive.org/web/20011106191400/http://www.nodo50.org/gaztekaria

    Aurretik ere gauza gehiago egin nituen baina aspaldiko blogaria naizela frogatzeko nahiko

  5. Magic says

    Zorionak Gorka!!!
    Benetan, lan bikaina egiten duzuna. Lanean jarraitzeko ez kasurik egin Jolausi. Jolausek edozein aitzaki bilatzen du afariak egiteko edota garagardo batzuk hartzeko.

  6. Teketen says

    Blogs & Sagardotegi bat egingo dugu. Ni apuntatzen naiz! Hemendik hiru aste bukaeratara edo? jajaj

  7. 3arrano says

    Lan eta lan, ez zara gelditzen e!

    Zorionak eta jarraitu horrela!!

  8. Imamon says

    Zoriokak Gorka! Bloglinesen zure podcasta letra lodiz noiz jarriko den zain nago…

  9. Aupa, Gorka! Zorionak bene-benetan egiten ari zaren lanagatik!
    Ez dago ondo esatea, baina ez didazu esango “kolaboratu” ez dudanik, ezta??? Gtalk-en gure “probatxoak”, blogak 2.0n nire ordenagailua uztea bateria bukatu arte…ja-ja!!
    Muxu handi bat eta jarraitu horrela!!!
    :-)

  10. iturri says

    Zorionak, Teketen jauna.

    Urte askotarako!

  11. Aupa Gorka!!!

    bizilaguna naiz, aitor

    etee… haber: bloga
    hasi behar da ya!!

    ze… ete, nik dauzkat testu
    batzuk irakurrita mp3an

    eta jarri ditzakezu zure podcast baten?

    adibidez : ZER EGIN DAITEKE
    PODCAST BATEN, NORAINO IRITSI GAITEZKE?
    SAIOA IZAN LITEKE, EZ
    DAKIT ENRROLLATZEN NABILEN…

    BUENO SALUDO2 2, BLOGARI!!

  12. MAGABILA says

    HITZ MAMITUAK (INPROBISAZIOA) Metropolitan…-en

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>