Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Otsaila 14th, 2006 by teketen

Eten digitala, digitala bakarrik balitz!


Blog hau tekETEN deitzen da. Izen honen ideia gauza askok eragin zuten (ez dakit noizbait azaldu dudan):

  • informatika fakultatean erabiltzen genuen funtzio baten izena zen
  • Teknologiak sortzen zuen etena, era zabalenean ulertuz: dutenak-ez dutenak, dakitenak-ez dakitenak, lehenengo? mundua-hirugarren???? mundua
  • Teknologian eten bat egiteko gogoa eta teknologia jendarteari hurbildu eta tresna moduan beti ere bere garapen, elkartasun, laguntza, elkarrekintza baloreak sustatzea. Tresna, tresnagatik ikuspegia baztertuz. Teknologia tresna izaki, errealitatea aldatzeko (ikus irauli) ere balio duelako.

Goiko irudia ikusita ondo dator Teketen izenaren jatorria adieraztea eta egoera honen eragileak ere gu garela konturatzea. Ez naiz zuen buruak bakarrik astintzen ari, lerro hauek niretzako ere badira.

Irudiaren iturria: Jorge Cortellen blogetik

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>