Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Martxoa 9th, 2006 by teketen

Gaur greba deialdia

Gaur greba deialdia dago Euskal Herria osoan.
Nire herrian Andoain dena itxita dago, industriagune batzuk izan ezik komertzioak itxita.
Zurean?

EGUNERAKETA [Gaur grebaz bakarrik idatziko da]
Andoainen zaldi gaineko indar polizialak (ez dakigu zein motakoak) ibili direla esaten da. (pertsona batek esana)[!]

Comments

9 Responses to “Gaur greba deialdia”
  1. Koldotxu says

    Aupi Teketen!
    Basauritik bueltatxo bat eman dot eta greba ez da apenas nabaritzen; hamen beste egun baten moduan dabil herria. Dagoena dago.

  2. Anonymous says

    Ondarrun dena itxita!!!!!

  3. Anonymous says

    Hernanin gehiena itxita
    Donostian Auzo asko eta erdialdean ere jarraipen nahiko handia (nahiko harrigarria)

  4. pelikularik ez!!! says

    Pelikula gutxiago, mesedez.

    Greba deialdiak egundoko zaplastekoa jaso du.

    Goizeko leherketatik hasita, langileen erantzun eskasean amaituta, garbi ez balego, nahiko garbi gelditu da herri honen nahia zein den.

  5. 3ARRANO says

    Gaurko greba ez al zen ba hil diren/dituzten bi presoen ondorioz, espetxe politika aldatzeko?

    Beraz, “pelikularik ez!” jauna, zer da garbi geratu dena: euskal gizarteak preso horiek hiltzea onesten duela?

    Greba ezker abertzaleak antolatua izan delako, aurkako bozka eman dutenak, zergatik uste duzu egungo espetxe politikaren alde daudela?

    Bestalde, zu Andoaingoa al zara? Ezezko kasuan, zergatik diozu pelikula gutxiago? Euskal Herrian grebak jarraipen zabalik ez izateak ez du esan nahi Andoainen hala gertatu denik. Eta Teketenek hori baino ez du esan.

  6. Teketen says

    Nik nireak sinatu ditzaket. Komertzio guztiak itxi dira eta besteak ere sinesten ditut. Hernanikoa noski baietz eskualdeko manifa bertan izan baita eta Donostikoa ere sinets nezake telebistako irudiek hori adierazten baitzuten. Antiguoko lagun batek komentatu dit dena itxia zegoela eta Ibaetako kanpusean greba zegoela ere badakit.

    Koldotxuk Basauriri buruz jarritakoa guztiz sinesgarria egiten zait, nahiko urruti gelditzen zait eta ez dut daturik baina ez dut uste gezurra denik.

    Ondarrukoa ere sinisten dut LABek hori adierazi du hemen. http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=13609

    Nik behintzat ez dut gezurrik esan. Grebari buruz zerbait idatzi badut mass mediek botatzen (vomitar ez jaurti) mezutik aldentzen den gertuko zerbait emateagatik egin dut. Jendearen parte hartzeaz sortutako gertuko informazioa biltzeko intentzioarekin.

  7. Nik ere denda itxi dut says

    Baina ez nik itxi nahi nuelako, denok ezagutzen ditugun arrazoiengatik baizik.

    Honek ez du esan nahi hil diren presoak eta espetxe politikarekin ados nagoenik. Hilketa, mehatxu eta injustizi guztiak indar berberarekin salatzen hasten zaretenean, nire babesa izango duzue, bitartean, EZ.

  8. Koldotxu says

    Nola zan esaldi hori… ez emon trollari jatekorik.

  9. Anonymous says

    Pena da, baina arrazoi guztia du troll deitu duzuenak.

    Itxi duten dendak beldurragatik izan da, ea zer gertatuko zen irekiko balute.

    Nere etxe azpian adibidez, ogitegi bat dago, ba irekita zegoen lehen orduan, baina tonto-kuadrila-abertzale bat jarri da dendaren aurrean mehatsuka, itxi duten arte.

    LOTSAGARRIA!!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>