Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Apirila 26th, 2006 by teketen

Google Maps berriak, gauza on eta txarrak


Jende askok komentatu du jada Google Maps mapa berriei buruz. Blogari.net-eko Igel mapa API berrira egokitzen ari nintzenean hainbat gauza ikusi ditut. Beti bezala Andoain nire herriari so egin eta hainbat sorpresa ikusi ditut. Kale izenak agertzen dira, baina asko Gazteleraz edo EuspaƱolez “Calle de Rikardo Arregi” adibidez. Gauza onen artean nabaritu dut mapan gerturatz zoazen adinean Andoain izena desagertzen dela. Susto ederra hartu dut hasieran baina ondoren Leizotz, Buruntza, Goiburu, Sorabilla auzo periferikoen izenak ikusten zirela konturatu naiz, batzuk noizbait egitura autonomoa izan duten auzoak izanik, interesgarria iruditu zait. Hala ere zergatik desagertzen da Andoain izena?

Tikis-mikis izateko, Arteta kalea luzatu dutela konturatu naiz, Arteta kalea lerro zuzen bat da ez du kurbarik egiten.

Comments

3 Responses to “Google Maps berriak, gauza on eta txarrak”
  1. Arkaitz says

    Bai, nik ere Arrasaten ikusi ditut horrelakoak, kale batzuk luzatuta eta beste batzuk faltan. Badaude akatsak bai. Eta izen batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz egoteak harritu nau baita. Baina tira, bestela ongi dago.

    PS: “On” hitzari kendu “h” hori ;-)

  2. Olaius says

    Kaixo aspaldiko!

    Zure bloga begiratzen negon, ta ni ere tikismikis izan nahi det! Nere kalea bilatu det, eta errepideen norantza alderantziz dagoela ikusi det!!! No hay derecho! jejeje.

    Aber noiz ikusten gean. Muxu bat

  3. Teketen says

    Arkaitz: zuzendua
    Olaius: Laster Santa Krutzak iuju, bertan ikusiko gea

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>