Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Maiatza 11th, 2006 by teketen

Kexatuko gara?

Askotan egunkari, irrati, telebista eta hedabide arruntek botatzen diguten informazioa kritikatzen dugu. Baina zer da benetan jendeari interesatzen zaiona, zertaz kexatzen da jendea bere egunerokotasunean eta garrantzitsuagoa dena nola kexatu gaitezke guzti horretaz era aktibo eta publiko batean?

Jadanik blogari asko gaudela aprobetxatuz eta gehiago egingo direla kontutan hartuz, guk ditugun kexa garrantzitsuenak azaleratzea pentsatzen nago. Jendeak bere lagunei, bere kideei bere ezagunei kontatzen dizkien gauza txikitan handi horiek.

Zenbait gauza etortzen zaizkit burura
* lan arazoak: nagusia del ez dela, kaleratzeak, lan kontratu prekarioak, sexu erasoak
* jendarte arazoak: erasoak, ukazioak, jarrera txarrak.
etab.

denon artean kategoria batzuk (9 edo) egitea proposatzen dizuet. Herriaren kexak bideratzeko tresnatxo batean pentsatzen nago ta, kategoria hauek ezartzea lortzen badugu egingo dut.

Ea norbaitek zerbait esatekorik duen.

Comments

5 Responses to “Kexatuko gara?”
  1. Ez dut ulertzen. Zer nahi duzu, kexak bidaltzeko tresna bat egitea, ala blogariek elkartuta kexa konkretuak azaleratzea? nola funtzionatuko luke? nola adostuko dugu zein kexa egin?

  2. Miguel says

    Garik duen galdera bera egiten dut nik! :)

  3. Teketen says

    Ideia oraindik buruan daukat, koaderno batean idatzi beharrean hemen idatzi dut.

    Erantzuten…

    Blogetan idazten dugunok asko kexatzen gara eta gauza askotaz gainera. Gure jendartearen esparru askotaz hitz egiten dugu kultura, hedabideak, lan arazoak etab.

    Proposatzen dudana zera da, azaldutako kasu guzti horietan Technorati etiketa sinple bat erabiliz horiek markatu eta ondoren Technoratik sortzen duen jarioa erabiliz, mota ezberdinetako kexa guzti horiek erakutsi.

    Horretarako kategoria batzuk ezarri behar ditugu, ondoren etiketa batzuk adostu ahal izateko.

    Duda asko ditut oraindik argi dago hori, baina estatu frantsesean iraultza garaiean egin zien Kexa Koadernoaren ideia dut buruan. Hau da, blogariok ditugun era guztietako kexak azaleraztea.

    Duda batzuk:
    * Technorati etiketak erabiltzeko sozializazio lan bat egin beharko dugu, jendeari gauzak erraz jarriz.
    * Technorati erabili behar dugu gauzak etiketatzeko edo “beste era bat”.
    * Technorati erabiltzekotan etiketak bakarrak, hau da kexatu nahi duen jendeak bakarrik erabili dituenak? Edota orokorragoak, adibidez kexa+etxebizita

    Gari, Miguel eta besteak nire ideia ulertzen duzue? Interesgarria iruditzen zaizue? Zuen erantzunen zain…

  4. Bale, zuk kexa agregatzaile bat egin nahi duzu, etiketa jakin batekin lotutakoa ez? “kexak” etiketarekin adibidez?

    Zuk programatzen baduzu ez da zaila izango jendeak erabiltzea, gehienak Technoratin bagaude. Gainera, nahiko erraza da etiketa bat asignatzea

    Baina, ez da sinpleagoa del.icio.us erabili eta gero zuk RSS hori nonbaitek erakustea?

  5. Teketen says

    Bai horrelako zerbait da.

    Technorati erabiltzea errazagoa da. Jendeari zer sartu behar duen esan eta kexa egiten ari den mezu horretan mezuari hori gehitu eta listo.

    del.icio.us erabiliz pertsona horrek, del.icio.us ere ezagutu behar du, baita bertan harpidetu ere.

    Pausoak aurrezteagatik Technorati aukera hobea iruditzen zait.

    Ideia borobiltzen ari naiz.
    “kexak” orokorra egongo da baina gai batzuk bere “kexa” bereziak izan behar dutela iruditzen zait.
    Adibidez.
    kexak+etxebizita
    kexak+lana
    kexak+euskara
    kexak+hedabideak
    kexak+ekologia
    kexak+politika
    kexak+jendartea
    kexak+kultura

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>