Slideshare probatzen egon naiz. Aurkezpenak elkar trukatzeko tresna bat da Youtube bezala baina aurkezpenekin.
Ideia bikaina iruditu zait, tresna oso potenteak ditugu lokalean aurkezpenak egiteko. Gero eta aplikazio gehiago ikusten ditugu Interneten lokalean egiten ditugun ariketak egiten saiatzen direnak baina gehienetan hauek ez dira instalatuak ditugunak bezain hobeak (GMail bezalako salbuespenak kontutan hartuz). Hau profitatuz Slidesharek aurkezpenak zabaltzeko aukera ematen digu.
Jarraitu beharreko pausoak
- Gonbidapen bat eskatu
- Posta elektronikoa jaso eta kontu bat sortu
- Kontuaren izen eta pasahitzarekin sartu
- Zure aurkezpena igotzeko botoia sakatu
- Aurkezpenaren izenburua, deskribapena, fitxategia eta etiketak aukeratu
- Lizentzia aukeratzeko aukera ere ematen da.
Gauza onak
- Aurkezpenak igotzeko aukera ematen digu edozein tokitik atzitu ahal izateko.
- Gure blogean flash aurkezpena txertatzeko kodea ematen digu.
- Aurkezpenei iruzkinak egiteko aukera dago.
- Besteek egindako aurkezpenak ikusteko aukera gure interesen arabera.
- Microsoft Power Point (.ppt eta .pps) fitxategi mota onartzeaz gain, Open Office (odp) ere onartzen du.
Gauza txarrak edo hobetu beharrekoak
- Aurkezpena igo ondoren ez dago fitxategi originala jaisteko erarik.
- Aurkezpeneko efektuak desagertzen dira.
- Aurkezpena ezin da online editatu
Adibide bat


Aupa, Gorka! Ni ere atzo ibili nintzen probak egiten eta IKTeroetarako honelako zerbait idatzi behar nuen. Beraz, lan bat gutxiago!
Bestalde, Web 2.0ren inguruan ondorengo aurkezpena topatu nuen (zurea baino askoz ere “tradizionalagoa” baina ondo dago) eta euskaratzekotan nabil…
Web 2.0