Aurten ere UEUk eta Asmoz fundazioak Software libreari buruzko ikastaroa prestatu dute, Iñaki Alegria da ikastaro honetako zuzendaria. Ni ere aurreko urtean bezala bertako tutore izango naiz, blog honen irakurle batzuk bertan ikustea espero dut
Hemen informazio gehiago
HELBURUAK
Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu. Horretarako honako gaiak sakonduko dira:
– Sistemaren eta sarearen administrazioa
– Sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak, web guneak
– Bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak
METODOLOGIA
- On-line
– Gertuko tutoretzak
– Saio preesentzialak
PROGRAMA
- Sarrera
– Sistema eragileak
– TCP/IP sareak
– Sistemaren administrazioa
– Sarearen administrazioa
– Segurtasuna
– Web gune dinamikoen garapena
– Eduki digitalen argitalpena


