Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Otsaila 13th, 2006 by teketen

teketenTB beste ekimen bat

Gure podcasta askok ezagutzen duzue, baina orain teketenTB ere ireki dut (nola ez blogari.net-en). Bertan aurkitzen (eta egiten?) ditudan bideoak jarriko ditut. YouTubek ematen dituen aukerei esker.

Momentuz ez dut bideorik egingo, internetetik zehar aurkitzen ditudan bideo interesgarriak munduari erakutsiko dizkiot, kolaborazioak ere ongi etorriak izango dira noski. Horretarako gauza bat proposatzen dizuet, norbaitek YouTuben aurkitutako bideo interesgarri bat aurkitzen badu markatu del.icio.us-en “teketentb” etiketarekin eta jartzen saiatuko naiz, ados?

Ea ba animoak eman behar dizkiot nire buruari marroi berri honekin ere hasteko :P

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>