Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Urria 18th, 2006 by teketen

UEUn Web 2.0 ikastaroa

Gaur UEUko Web 2.0ko ikastaroan blogak sortu eta jarioetan murgildu gara.
Blog batzuk sortu ditugu eta mezuak sortu ondoren, gure artean iruzkinak eta trackbackak egin ditugu. Nahiko trebeak izan dira ikasleak eta ia denek lortu dute.

Ondoren jarioen teoria azaldu eta jarioekin, podcast eta bideocastekin ibili gara bueltaka. Horretarako momentuz euskaraz dagoen jario irakurgailu zerbitzu bakarra erabili dugu Alesti. Oso ondo joan da dena.

Parte hartzea gero eta handiagoa da. Gaur irakaslea (ni) kritikatzeko backchannel (txat bat) bat ireki dugu. Horrela behintzat ikasleak pentsatzen dutena jakingo dut denbora errealean eta ez ditut beraien aurpegiak interpretatu beharko :P

Hurrengo saioa astelehenean!

Comments

One Response to “UEUn Web 2.0 ikastaroa”
  1. amaia says

    Eskerrak irakasliak pazientzia daukan (daukazun) eta humoretsua den, bestela ni galdua nengoen hainbeste “komunikazio-tresna” artean.Ezin dugu esan behintzat komunikazio plataforma eta baliabiderik ez dagoenik.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>