Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Azaroa 8th, 2006 by teketen

Zein ona den google

Zein ona den Google, bai tresna onak egiten ditu baina…
Orain dela aste bat CIAko agente ohi batek Google CIArekin kolaboratzen ari dela adierazi zuen. Hau entzun nuenean duda asko sortu zitzaizkidan, tipoak esaten zituen hainbat gauza nahiko paranoikoak iruditu zitzaizkidan, baina beno hor utzi nuen stand by egoeran.

Baina..
Informazio honek duda asko sortu dizkit. Klikatu bertan azaltzen diren esteka batzuetan eta informazioa zabaldu.

Badakit hemen esaten diren gauza batzuk “gezurra” ere izan daitezkeela baina, beste zenbait interesgarriak iruditu zaizkit. Behintzat pentsarazteko balioko dutelakoan.

Norbaitek informazio gehiago du? Erantzunetan utzi!
Noski informazio guzti hau Googleren bidez lortu dut :P

Comments

2 Responses to “Zein ona den google”
  1. Nik ez dut zuk baino informazio gehiago gai honen inguruan, baina ez izan zalantzarik hori horrela dela. Don’t be evil ongi dago marketing estrategia moduan, baina polizia etortzen bazaizu zure webgunean nor ibili den galdezka, eman egingo diozu, nahiz Google nahiz Teketen izan.

    Noski, polizia sarriago joaten da Googlerengana, Teknosexua edo Teketenengana baino, hori jakina da.

    Ni pesimista edo errealistagoa naiz kontu horien inguruan.

  2. mitxel says

    Kontrol sozialaren gaineko hitzaladi batean Txipik (Metabolik) esaten zuen lehenago Microsoft hartzen zuela kontrol sozialaren paradigmatzat, baina gaur egun beretzat paradigma hori GOOGLE dela inongo zalantzarik gabe, plazaratzen dituen tresnen erabilgarritasunaz gain kontrol sozialerako bide argiak antolatzen dituelako. GMAILen diseinua bera aipatu zuen eta beste adibide asko… Mezua medioa dela ere esan genezake kasu honetan, baina nire ustez garbi dago Microsoften atzean bezala GOOGLEren atzean ere CIA, TIA eta aginte kuadrila hori mugitzen dela.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>