Teketen » Artxibategia 'mai, 2007'

Komunitatea Zabaldu.com

Gaur zabaldu.com-eko komunitatea aurkeztu nahi dizuegu. Aurreko egunean wiki bat aurkeztu zen eta gaur komunitatea sortu dugu.

Eguneraketa: Patxi Gaztelumendik ere idatzi du honi buruz.

Zer da komunitatea?
Komunitatea zabaldu.com laguntzen ari diren erabiltzaile, blogari, komunikabide, blog komunitateei buruzkoa da. Denok eraikitzen baitugu zabaldu.com.

Zer aurkituko duzu?
Bertan zenbait blogari, komunikabide, blog komunitateetako azken informazioa topatuko duzu, berriena lehenengo agertzen baita.

Nola dago egina?
Atari hau egiteko itxura bati eraldaketa batzuk egin eta feevy erabili dugu. Feevy tresna bikain bat da honen bidez zure lagunen blogak (edo jarioa duen edozein orri) zure blogean jarri dezakezu. Beraiek idazten duten azkenekoa zure blogean ere azalduko da honela.

Zabaldu.com-en laguna naiz nola ager naiteke bertan?
Orrialde honetan Zabaldu.com-ekin lankidetzan euskal komunitatea batzen diharduten webguneetako albisteak agertzen dira. Hona hemen zure webgunea ere agertu nahi izanez gero egin beharrekoak:

  • Blogariak: albisteak zabaldu.com-era bidaltzeko botoia gehitu, zabaldu.com-eko albisteak blogaren albo batean jarri edo bannerra nonbait erakutsi.
  • Komunikabideak: bere berriak zabaldu.com-era bidaltzeko aukera gehitu, albiste bakoitzaren alboan lotura erantsiz.
  • Blog komunitateak: komunitateko blogetan berriak zabaltzeko aukera ematen duen botoia ipini.
  • Helbide berriak wikian idatzi eta berrikusi ondoren jarriko dira hemen.
  • Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu kontaktua[a bildua]zabaldu.com helbidera.


Gainera edonork bere feevyAtaria sortzeko aukera eman nahi dugu eta horretarako softwarea jaisteko aukera ematen da komunitatearen orrian bertan. Eskerrak David de Ugarteri (feevyko sortzailea) bere blogean egindako aipamenarengatik.

Piratas del Caribe 3


Seguruenik zuetako askok piratas del Caribe ikusi du baina ez dakizuenontzat kredituak pasa eta 10 minutuetara bukatzen da pelikula. Niri pelikula gustatu zitzaidan ondo pasatzeko horietako bat da (normalean ez diot disneyri propaganda egiten baina ilusio faktoria bat izaten jarraitzen du, enpresa erraldoi bat izatez gain). Beno ba interneten bilatuta ikusi ez zenutenontzat (neronek ere ez nuen ikusi) hemen pelikula. Hori bai aurkitu dudanak ez du izenik neska eta mutil gazte batzuk mugikor batekin beraien paranoiak eta oihuak botatzen dituzte itxaroten ari diren bitartean. Proba gogor hau igarotzen baduzue sari moduan pelikularen azken eszena.

Ikusi ez duzuenontzat trailerra uzten dizuet (gazteleraz)

Telecincon ETAren bideo propagandistiko "arraroa"


Ez dakit zer den (beste marketing biral kanpaina bat) Telecincok anplifikatua? (badaezpada ez diet loturarik oparituko). Gaurko berrien atalean islamisten atxiloketa baten ostean ETAren omen den bideo propagandistiko bat erakusten dute, musika, gazte batzuk entrenamenduan omen den lekuan, bonbak lapak omen direnak prestatzen eta bonba baten eztanda probatzen (hau bai arraroa). Ez diot ETAren bideo tipiko baten antza hartu, batez ere ondoren ordenagailu baten aurrean gela batean oso gertutik ikusi den atal bat dagoelarik. Eta arraroena agertzen den esaldietako bat “Euskal Herria habita en nosotros y nosotras”.

Arraroa iruditu zait baina beharbada gauzak egiteko era berri bat da (hala ere, ETAren agiriak agertu ohi diren egunkari eta komunikabideetan ez da ezer ageri momentuz). Mass Medietara hedatu behar ez zen bideo bat?

Eguneraketa: bideo osoa entzun dut (ez T5 bota dutena bakarrik) eta orain antza gehiago hartzen hasi naiz.

Eguneraketa: benetakoa da baina Vocentok bahitu duen bideo bat izan daiteke, aurretik esan bezala mass medietara hedatu behar ez zena.

Eguneraketa: bideo osoa youtuben ere agertu da, normala da garen informazioaren garaian. Gaur egun bideo bat ez filtratzea ia ezinezkoa dela badakigu.

Blogak2.0 arratsalde hawaiarra lata handi batean

Blogak2.0 jardunaldietan egon nintzen eta bertan ikusi, sentitu eta entzundakoaz hitz egingo dut orain (hau ez da kronika bat izango).

Entzundakoa
Slashdot
: goizekoan ez nintzen egon baina kontatu didate Rob Malda nahiko ondo egon zela, extra freaky baina ondo.

Startup2.0: azkeneko momentuan iritsi nintzen eta jendeari galdetutakoa eta bertan ikusitako azkena (aurrekoren bat hobeto egon zela esan zidaten). Nahiko pisutxua iruditu zitzaidan, 10min galderetan denbora asko iruditu zitzaidan.

TV 2.0: ez zitzaidan oso interesgarria iruditu eztabaida formatu horrek honetarako ez zuen balio izan. Gauza interesgarri batzuk esan zituzten aurrera begira telebista mashup bat moduan ikusten zuen batek etab. baina orokorrean interes gutxikoa. Faltan bota nuen baliabide grafikoak (aurkezpenak, audioa, bideoa) oso pobre. Lontzoren (eitb) ekarpena uhmmm zuKZtari aurkeztera etorri zen. Bokazio publikoa zutela ere aipatu zuen eta jendearen aportazioak kontutan hartuko zituztela etab. Bokazio publikoa badute beraien edukiak besteok erabiltzeko jarri beharko dituzte lehenengo denok erabili ahal ditzagun. All right reserved ez da ez 2.0 ezta sozialki onargarria bokazio publikoa omen duen erakunde batean. Hori aldatzen ez duten bitartean ez dira sinesgarriak izango.

Education2.0: Hoberenetarikoa izan zen julen eta jorberi esker batez ere. Erantzunak baino dudak plazaratu zituzten eta hori oso interesgarria da:

  • Ikasleek teknologia berriak nola ikusten dituzten (etsai VS lagun).
  • Irakasleak (etsaiak) planteatzen badizkie nola ikusten dituzten.
  • Jadanik ikasleek erabiltzen dituzten teknologiak messenger kasu (etsaia edo laguna) nola zuzendu irakaskuntza prozesuan baliagarri izateko.
  • Judoa ikasi!

Publikotik egin ziren ekarpen hoberenak eta txipik egin zituen. Bere ekarpena metakoknizioaren ingurukoa izan zen. Hau da, ezagutza erakusteari utzi eta ezagutza jasotzeko tresnak eman. Bikaina honi buruzko literatura behar dut! (nota pertsonala: informazioa bilatu behar dut. Norbaitek laguntzarik eman nahi badit metakoknizioa erabiliko dut bildu.net-en aurkitzen dudana etiketatzeko).

Women 2.0: Uhmmm niretzako ez zuen ekarpen garrantzitsurik ekarri. Ez gaiak garrantzia ez duelako (asko baitu), ez interesatua ez nagoelako (oso interesatua egon naiz gai honetan) baizik eta bertara bildu ziren emakumeak ez zutelako ekarpen garrantzitsurik egin. Egia esan feminismo 2.0 bota nuen falta nik. Bertako batek esan zuen bezala ni txitxa ni limona (nota umoretsua: Victor Jara gogoan zaitugu!).

Sariak…: Pozik ubuntutribe.com-ek 2. saria eskuratu duelako hazruido.com -en eta gainera denon artean komunitatea eraikitzeko denon artean eraiki daitekeen proiektu lanzadera bat izan daitekeelako argi utzi zuen Haritzek. Todos con la Pantojak irabazi zuen EITBko bi langileen eskutik. Hazruidoko beste kategorian gelditu den Nafarrak polemika piztu du Google bakarrik kontatu baita lehenengo zein gelditu den erabakitzeko garaian.

Antolakuntza
Jakinda era honetako ekitaldi bat prestatzeak dakartzan arazo guztiak gauza asko egon ziren hurrengo baterako (egongo bada) hobetzeko.

Sarea: ni ondo ibili nintzen arren jende askok arazoak izan zituen wifi sarea erabiltzeko garaian. Zaindu beharreko gauza bat ekitaldi mota honetan.

Backchannela: desagertu egin zen ez dakigu zergatik twitter bakarrik erabili zuten komunikatzeko eta backchannela erori/desagertu egin zen. Zenbaitzuk backchannel alternatibo bat erabili genuen 5 edo 6 pertsona egon ziren bertan hitz egiten.

Broadcasting: nahiko ondo egon zen internetez ikusteko aukera hori (http://live.blogak.org) arazoak egon ziren arren (soinua batzutan huts egiten zuen eta beste batzutan alderantziz) saiakera ona izan dela uste dut.

Elektrizitatea: Arazo larrienetakoa entxufe gutxi berriro ere. Lata handi batean (Guggenheim) geunden, auditorio handi batean baina elektrizitate eskasa. (nota pertsonala: Tesla([1][2])ren ideiek iraultza ekarriko dute, elektrizitatea airez garraiatu daitekeenean).

Beroa: Bero handia pasa nuen hurrengoan bermuda batzuk eramango ditut. Proposamena hurrengoan hawai2.0 deitu ekitaldiari ;)

Erritmoa eta formatua: A priori formatua polita zen, egongela baten antzeko elkarrizketak (ikus argazkiak ) baina nire ustez ez zuen funtzionatu. Ez zuen ezer berezirik eskaini, beharbada hezkuntza2.0 gaian formatu honek wikiarekin batera joko pixkat eman zuen baina beste batzuetan argi dago ezetz.
Ondo egon zen ekitaldia gertatzen ari zen bitartean jendeak blogetan, flicrk-en eta beste hainbat tokitan esaten ari zena erakusten zuten nabigazio pantaila ezberdinak. Dirsonek bikain egin zuen hori (ez nago guztiz ziur bera izan zenik baina ustez bai)

Nire buruari
IEB07
oraindik fresko zegoela eta Web2.0ari buruzko ekitaldia izanik konparazioak ekiditea ez da erraza. Lehenengoa euskalduna izanik 250 pertsona bertan bildu izana lorpen bat izan bazen, bertan agertutako zenbait ideia, hizlari, aplikazio, esperientziak atzokoarekin konparatuz maila handiagokoak izan zirela pentsatuz atera nintzen blogak2.0tik. Iritzi soil bat da noski, baina datuek ere ekitaldi bakoitzak izandako jarraipen edo oihartzunari begira begiratzen badiogu zertxobait esan nahi dute… Technorati blog bilatzailera joan naiz eta blogak2.0 eta ieb07 bilatu ditu, espero nuen emaitza 3 aldiz gutxiagotan agertzea ieb07 baina…

  • IEB07 56
  • Blogak2.0 32

Bai badakit jendeak beste era batzuetan idatzi dezakeela etab. baina espero nuena ikusita esperantza handia eman dit. Hori bai bertan ordenagailu gehiago ikusi genituen eta flickr-en argazki gehiago igo dira. Gainera 93 argazki igo dituen Goikoetxeta laguna bezalakoekin erraz, lan bikaina egin du gazte honek, zorionak.

Oraindik ez dut ulertzen Education2.0 saioan zergatik ez zuten Maite eraman beste batzuek baino askoz gehiago eman zezakeen saio horretan.

Freskotasuna galtzen ari da. Aurreko urteko ekitaldiarekin konparatuz handitasunak freskotasuna galtzea ekarri du blogak2.0 ekitaldira. Oso korporatibista iruditu zitzaidan nahiago izan nuen aurreko urteko giroa. Hala ere, lagun zaharrak, jende berria eta ezagun batzuk ikusi eta beraiekin hitz egiteko aukera izan nuen. Blogak2.0ko gauzarik hoberenetarikoa da tarteak utzi eta bertan hitz egiteko aukera izatea, hori bai bikaina.
Aurreko urtean Firefox eta Software librea izan baziren, urte honetan Internet Explorer eta Web zerbitzuak izan dira. Atzerapauso itzela!

Beno hau nire iritzi/kritika/komentarioa eta zuek zein iritzirekin atera zineten?

Zabalduk behar zaitu ;-)


Zabaldu.com-en inguruan Wiki bat sortu dugu. Zabaldu.com zabaltzen lagundu nahi duzuenok leku bat izan dezazuen ekimen horretan lagundu ahal izateko. Nik jadanik Banner bat jarri dut nirean eta bertako Kartela inprimatu eta otutzen zaidan edozein tokitan pegatuko dut (gero argazkiak aterako ditudan momentuz ez dakit … :P ).

Ordaindu gabeko propaganda pittin bat

Euskal Herrian teknologiarekin, nire lanarekin eta nire gustoko diren gai ezberdinekin erlazionaturiko ekitaldi pilo bat agertzen ari dira azken aldian. IEB07 pasa ondoren. Beste ekitaldi asko agertu dira.

Moodle e-learning plataformaren inguruko esperientzien trukaketaren inguruko jardunaldiak.

Webgunea: http://jmoodle07.ehu.es/ocs/
Interesa: Lanean moodle erabili, instalatu eta mantenua ematen dugu. Hasi ginenean jende asko ez bazebilen ere ikusten genion interesagatik ekin genion bide honi eta gero eta gehiago dira guregana biltzen direnak zerbaitengatik galdezka. Oso interesgarria iruditzen zait Moodle eta jendearen esperientziak ezagutu eta tresna honen etorkizunari begira zerbait interesgarria entzuteko leku aproposa da. Ahal badut bertatik agertu nahiko nuke.


Software librea eta kultura librearen inguruko jardunaldiak
Webgunea: http://www.ehu.es/pintura/freeweek/index.php/2007/Eu
Interesa: Lanean eta lanetik kanpo software librea eta kultura librearekin nire interesa oso handia da. Copyright2.0 filma ikusi eta ahal badut beste zenbait ekimenetan (ahal dudanetan) parte hartzeko gogoa daukat. Lagun batzuk ere ikusi nahiko nituzke.

Web 2.0 joera berrien inguruko jardunaldia
Webgunea: http://www.blogak.org
Interesa: Interesatzen zaizkidan zenbait gai jorratuko dira entzun eta wifia badago parte hartzeko gogoarekin joango naiz. Zerbait berria entzungo dugu???

Fikziozko Marketing Euskalduna

Sergio Mongek idatzi dit Euskal iPod izeneko fikziozko produktu bat erakusteko. EHUko publizitate ikasleek egindako web gune eta produktu kurioso bat da. Ekimen kuriosoa iruditzen zait, batez ere Marketing biral kutsua hartzen diodan bideoa.
Ikusi, ikusi…