Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

Archive for Ekaina, 2007

Ekaina 29th, 2007 by teketen

Second life interakzio mota berri bat

Second Life joko bat da, baina ez da joko bat bakarrik batez ere bulegoetatik jaso dugun Mahaigainetik hurrun eta BEtik (Bizitza Erreala) gertuago dagoen interakzio fantasioso bat da. Batzuentzat negozio, beste batzuentzat joko, beste batzuk esperimentazio gune denetarik dago hemen. Niretzako esperimentazio eta lan esparru berri bat. Hori bai, BEko bizitza ez dut alde batera [...]

Ekaina 28th, 2007 by teketen

Nire ikastaroetako ikasle lagunak

Aurten Elurnetekin web2.0 tresnen dibulgazioa, aplikazioa, arriskuak, onurak, egiak, gezurrak kontatzen ibili gara, beti ere ahal dugun hoberena egiten. Esparru askotan egin ditugu ikastaro, aholkularitza eta inplantazio lanak, horien artean hezkuntza, enpresa, elkarte eta entitate publikoetan. Azkena Web 2.0ri buruz Bizkaia Enpresa Digitalan. Ikastaro horretako txanpa ezberdinetan ikasle-lagun batzuk egin ditut eta horien artean batez [...]

Ekaina 26th, 2007 by teketen

Beste aisi bat posible da

Azken egun hauetan festiValetatik eta Sus Pesaditas Majestadesetik urrun egon naiz. Nahiago izan dut giro gertuago bat eta zinez aurkitu dudala. Azken 4 egunak ez dakit zergatik (Eguzkiaren eragina ote?) oso bereziak izan dira. Hemen uzten dizuet beste aisi posible baten adibide xume (eta mugikorrarekin grabatutakoa) baten testigantza. Giro herrikoi, herritar eta autogestionatuen remix bat [...]

Ekaina 22nd, 2007 by teketen

Fermin Muguruza & ABFB Andoaingo gaztetxean

Atzo Fermin Muguruza eta Afro Basque Fire Brigade egon ziren Andoaingo gaztetxean. Kontzertu itzela izan zen! Beroa! Gertuko eta izerditsu horietakoa. Bideo tresnekin probatzen nabil, batez ere nahasteko aukera ematen duten tresnekin jolasten nabil, nire elkartrukatzeko, elkarlana egiteko, ezagutza partekatzeko gogoa dela eta. Bi gauza hauek bideo honetan uztartu dira Fermin Muguruza + Jumpcut

Ekaina 21st, 2007 by teketen

Pegatinak reloaded (do it yourself)

Blog honen irakurleek gogoratuko dute “Designed for ubuntu” pegatina. Pegatina hura etxean genituen pegatinak birziklatzeko era dibertigarri bat izan zen. Antza denez ez naiz bakarra eta pegatina sorta handi bat prestatu dute gure pegatinak egin ahal izateko. Pegatinak birziklatzeko gogoa ez baduzu badago pegatina papera ere pegatina berri berriak egin ahal izateko. Hemen ikusia: Xiberneticos