Hemen uzten dizuet Cadius Laborategian aurkeztutakoa. Oso ondo pasa nuen eta Jyrik, Davidek eta bertan bildutakoen arteko elkarrizketa oso oparoa izan zela iruditzen zait. Ziur nago beste noizbaitean ikusiko garela. Esker mila Migueli hau antolatzen hartutako lanagatik.
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzArchive for Uztaila, 2007
Hurrengo asteazkenean Donostian egongo naiz Jaikuren sortzailea entzuten. Beste hainbat lagun ere egongo dira bertan Luistxo eta David kasu. Nik twitter nanoformatuei buruz hitz egingo dut bertan. Denak laborategi itxura du eta hori asko gustatzen zait. Zuetako batzuk ere etorriko zarete?
El Juevesen zentsurak izandako eragina izugarria izan da, Proccessblack blogean horren laburpentxo bat ikus dezakegu. Dudan jartzen hasi naiz Ponpitas eta DelColmok nahita egin ez duten. Nahita egin ez badute, lortu nahi zutena eta lortu dutena ikusirik hurrengorako ikasiko dute. Prest egon zentsura neurri berriak (eta isilekoak) ikusteko. Hala ere, gurean ez dute momentuz honen [...]
Del olmo jaunak marketing biral kanpaina bati ekin dio eta parte hartu nahi dut
Oso zentsurazale da gure Del Olmo txit agurgarria (remember Egunkaria).
Ordiziako jaiak direla eta Disko parranda bat prestatzen dabiltza. Parranda horretako abestiak gazteek erabakitzen ari dira ordiziajaia blogean. Entzun nahi dituzten abestiak eta dedikatoriak jartzen hasi dira, adibide bat: Nahi diet nere kuadrillakoi dedikau MIKA abeslarin “`grace kelly´´ abestie eta KORTATUren “sarri sarri´´abestie. Esperimentu herritar interesgarria.

