Gero eta sare sozial gehiago ditugu sarean (sare sozial edozein tokitan daude lagunak, familia, ikaskideak etab.) ere baina batean edo bestean parte hartzeko Extremoduroren paradigma betetzen da. Extremoduroren paradigma: Dónde están mis amigos Arazo hau normala da sare sozial hauen topologia itxia denean. Hau da, beraien artean elkarlan egiteko aukerak ematen ez direnean. Jende asko [...]
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzArchive for Abuztua, 2007
Argi dago bagoazela web ubikuo eta semantikorantz. Bidean gaude, kanpaiek aspaldi jo zuten web ubikuo eta semantikoaren iritsiera baina orain da garaia. Web ubikuoari pauso bakar bat falta zaio eta pauso hori internet konexio mugikorren salneurrien jaitsiera (edo tarifa laua) da. Nik jadanik askotan erabiltzen dut posta elektronikoa, jario irakurgailua eta mapak irakurtzeko nire mugikorra. [...]
beta.bloglines.com Bloglinesek berrikuntza politak dakartza, oraindik beta fasean badago ere itxura polita hartzen diot. Ezaugarri berrien artean dinamikotasun gehiago, ajax, bilatzailearekin integrazioa, jarioak ikusteko era azkarrago desberdinak, jario nagusiekin hasiera orri bat definitzeko aukera. Jende askok erabiltzeari utzi bazion ere nik erabiltzen jarraitzen dut eta hemendik aurrera arrazoi gehiagorekin erabiltzen jarraituko dut.
Egun ederra joaten ari da eta ni balkoitik wifiarekin eta azken eguzki printzak profitatzen.
Azken aldian microblogging-a probatzen ari naiz eta honen erabilpena aztertzen. Nire esperimentuetan aurrera noa eta jadanik emaitza batzuk baditut. Erabiltzen dugu Sare komunikatibo pertsonalak eraikitzeko: Twitterrek berezko duen erabilpen bat da. Bakoitzak bere intereseko pertsonak jarraitzeko aukera du. Sare komunikatibo tematikoak eraikitzeko: Gai edo ezaugarri baten aurrean sare komunikatibo bat eraikitzen da eta elkarrizketa deszentralizatu [...]

