Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

Archive for Iraila, 2007

Iraila 30th, 2007 by teketen

Wikifarra eta gero

Wikifarran egon ginen eta oso ondo pasa genuen egia esan. Egon zirenen partea (5 zauritu 2 hildako ): Ishikawa (gaztesarean zerbait egiten egoten den mutila) Julen (laster gauza berriak ekarriko dizkigu) Arkaitz (euskal wikipedian gogor lan egiten duenetako bat eta zabaldu.com -en sortzailea) Haritz (gaur8n parte hartu eta euskaltube.com-en sortzailea) Xare (EH indymedian sortzen lagundu [...]

Iraila 28th, 2007 by teketen

Pazko arrautza firefoxen

Aspaldi ikusi gabe (netscaperen garaitik) nuen pazko arrautza baina gaur leku batean ikusi ondoren gogoratu naiz eta euskaraz ere badagoen ikusi nahi izan dut. Bolondresek bere lana bikain egin dute eta hau ere itzuli dute, bikain beti bezala. Ikusteko jarri helbide barran about:MOZILLA.

Iraila 27th, 2007 by teketen

Open ID euskaraz kontatuta

Batzuetan norbaitek erantzundakoak kriston interesa sortzen dizu eta hau da kasu horietako bat. Jendea lan eta lan ari da eta iruzkin batean egin behar zuela esan ondoren Julenek esandakoa bete du. Open IDri buruzko artikulu guztiz gomendagarri bat (PDF bertsioa) idatzi du euskaraz eta ez hori bakarrik bere blogean Open IDari buruzko bideo bat ere [...]

Iraila 26th, 2007 by teketen

Deustuko unibertsitatea ertzainaz eta poliziaz beterik

Deustuko unibertsitatea ertzainaz eta poliziaz beterik, espainiako printzeak datozela eta. Ikurrinarekin ezin sartu campusera. about an hour ago. Txiokan ikusia.Egilea: Txerren

Iraila 25th, 2007 by teketen

Iker Jimenez eta Galdakaoko abertzale sozialistak

Interneten nabigatzen Galdakaoko Abertzale Sozialisten pasadan hauteskundeetako programaren zati kurioso bat aurkitu dut.Magonian ikusia