Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

Archive for Urria, 2007

Urria 26th, 2007 by teketen

Web 2.0 Hemen, IEB07ko argitalpen digitala

Atera da IEB07n egindako hitzaldien argitalpen digitala (PDF), ea zein den zuen iritzia eta joan ezin izan zutenentzako hor doa bertako mamiaren zati bat.Gaiak eta egileak: WEB 2.0 sarrera. Joxe Arantzabal Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak. Gorka Julio TOLOSALDEA eta pantailaren atzealdeko estrategia. Iñigo Balerdi Zabaldu.com albistegi kolektiboa Arkaitz Zubiaga Euskal Herria [...]

Urria 26th, 2007 by teketen

Nazkatuta nago eztabaida antzuez

Egunero euskal herriko interneteko bideetatik gauza asko eta positiboak jasotzen ditut, gehienak sinpleak, dibertigarriak, interesgarriak edo bikainak dira. Baina badaude beti eztabaida errekurrente eta antzu asko ere. Goazen sortzera, sortu, eraldatu, garatu, aurreratu, ondo pasa. Eztabaida oso ona da baina negarra, etsipena eta horrelakoetara eramaten bagaitu ba… Animo, kale eta teklatuak astintzera.

Urria 25th, 2007 by teketen

Asmakizun bat!

A presidenteak konstituzio berri bat proposatzen du. Konstituzio berri hau bozkatzeko aukera ematen zaio herriari. B presidenteak ere konstituzio bat proposatzen du. Herriaren parte batek ezezkoa ematen duen momentuan, bozketa gelditzen da. Beranduago konstituzio hori bera inposatzen da. Bozketarik gabe. Zein da demokrata? hutsuneak bete : A: _______________B: _______________ Erabat oker zabiltzate. Lehenengo presidentea Chávez [...]

Urria 24th, 2007 by teketen

Orain Gaztesarea!

Indymedia Euskal Herriako mezu honek informazio asko ematen duenez bertatik ekartzen dut: Gaztesarea atariko ordezkariak eta bilboko Kaskagorri konpartsako kideak Audentzia Nazionalera deituak izan ziren aurreko astelenean, “enaltecimiento y justificación del terrorismo” eta “humillación a las victimas” akusaziopean, Dignidad y Justicia-ko Daniel Porterok ezarritako kereila baten ondorioz. Fiskaliak ez du inongo neurri berezirik eskatu Audentzia [...]

Urria 21st, 2007 by teketen

Sarean sortutako hitzak, Lema mundu fisikoan

Sarean sortutako hitzak lema itxura hartu du orain mundu fisikoan