Bagoaz web ubikuo eta semantikorantz

Argi dago bagoazela web ubikuo eta semantikorantz. Bidean gaude, kanpaiek aspaldi jo zuten web ubikuo eta semantikoaren iritsiera baina orain da garaia. Web ubikuoari pauso bakar bat falta zaio eta pauso hori internet konexio mugikorren salneurrien jaitsiera (edo tarifa laua) da. Nik jadanik askotan erabiltzen dut posta elektronikoa, jario irakurgailua eta mapak irakurtzeko nire mugikorra. Noski nire mugikorrak wifia dauka eta ez dut ordaintzen baina hori ez da arrunta (nire super mugikorra jardunaldi batzuetan tokatu zitzaidan). Hala ere, batzutan internet erabili izan dut baina nahiko garestia iruditzen zait oraindik. Beharbada, oraindik txutxumutxu bat den googleren mugikor berria tarifa lau bat ekartzen du eta merkatua berriro txikitzen du. Pena da gure ingurunean (eta ez beti googlek) honek kriston arrakasta izan dezakeela ez konturatzea. Niri interesatzen zaidan mugikorra oraindik ez da jaio (ikusi behar da googleren mugikor hori zein punturaino den ona eta librea) baina interes handiko proiektuak daude jada.

Web semantikorako bidea hasi da jada mikroformatu, RDFa etab. baina hauek batuko zituen hizkuntza bat behar zen eta hori da GRDDL, web semantikoak behar zuen itsagarria. Informazio semantikoa duten hainbat atalen hizkuntzak ulertu eta RDF lengoaira eraldatzeko bideak erakusten ditu. Honekin batera 2 munduak elkar lotzen dituen nanoformatuekin jolasten ere jarraitzeko intentzioa daukat, horren adibide bat jada txioka twitter komunitatea dugu, berrikuntza gehiago ekarriko dituena irailean.

Hurrengo ikasturteari begira mikroformatuak.com blog eta informazio eta esperimentazio gune bat irekiko dut, nahi duenak nirekin ikertu eta jolastu ahal izateko. Apuntatzen zarete?

Posted in: Sailkatugabeak