Atzo enpresako portatiletik Windows kendu nuen, lehen Ubuntu eta Windows XP elkarrekin bizi ziren noizbait erabili behar nuen (ordenagailuarekin etortzen zen). Erabiltzen ez nuela ikusirik kendu eta Ubuntu bakarrik utzi dut. Nire portatil pertsonalean ere horrela dago. Bietan Ubuntu bikain dabil nire portatilean arazotxo batzuk ditudan arren.
Gaur designed for Windows etortzen den etiketan erreparatu dut eta desagertarazteko gogoak sartu zaizkit, orduan pegatina kasero bat egitea erabaki dut. Hemen jarraitutako pausoak:
How to egin Designed for Ubuntu pegatina (edo nola birziklatu etxean bueltaka dauden pegatina horiek)
- Irudi hau jaitsi
- Irudi hori moldatu hainbat kopia ateratzeko orrialde bakar batean eta inprimatu (aldaketa klimatikoa gogoratu).
- Erabiltzen ez duzun pegatinaren bat hartu, manifetan eman eta inoiz gorde eta erabiltzen ez dituzun horietakoak ondo daude.
- Pegatinaren gainean orri txuri baten zati bat pegatu kolarekin dena estaliz (ondoren pegatuko dugunean ezer ez transparentatzeko).
- Inprimatu ditugun irudiak pegatina+txuriaren gainean pegatu kolarekin. Krokis:
- inprimatutakoa ——————-
- orri txuri zatia ——————-
- pegatina ……………….
- Moztu irudiaren formara
- Pegatinaren papera askatu eta pegatina zure ordenagailuan pegatu.
P.D: 3 soberan ditut norbaitek nahi baditu nirekin kafe/garagardo bat hartzera gelditu beharko du edo zuek egin


Ez zara oso fin ibili mozterako garaian ezta?
Beti gorroto izan ditut portatilek dakartzaten pegatina kutre horiek (derrigorrez Windowsekin erosi beharra zer esanik ez…) Orain badirudi Dell-ek Windowsen kontu hau gutxienez berraztertu nahi duela. Ikusiko dugu zertan geratzen den.
Ni momentuz pozik nago pegatina eta Windows gabeko Macbook-arekin
etxebak dion bezala ez daukak eskarmentu haundie goraizekin.
Sukaldeko guraizeak ziren joeeeeeeeeee!
Baina zuzenean hobeto ikusten da benetan