Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Abendua 13th, 2007 by teketen

Gpuntua Bluetooth bidez poltsikoratu

Bluetooth sistema Gpuntuaren bila

mobilweb.jpgGpuntua bilatzea da aurtengo Txapelketaren helburua, eta bide horretan baliabide guztiak erabiltzea zilegi omen. Hala, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Akting Ingeniaritzaren arteko hitzarmen bidez, finalaurreko saioetatik aurrera bertsozaleek Txapelketari buruzko informazio guztia BLUETOOTH sistema bidez euren sakelakora jaitsi ahalko dute: bertsolarien datuak, saioen datuak, puntuazioak, sintonia eta beste mila datu.

Horretarako, finalaurreko saio bakoitzean BLUETOOTH gunea izango da. Informazioa sakelakoan jaso nahi duenak, gune horretara gerturatu eta sakelakoko bluetooth sistema aktibatu beharko du soilik.

Halere, hemen dituzue aplikazioa eskuratzerakoan izan ditzakezuen zalantzak argitzeko oharrak:

Aplikazioa mugikorrera jaisteko:

- Bluetootha piztu beste bluetooth aparatuek zure mugikorra ikusteko moduan.

- Sarreran kokatutako Bluetooth gunera gerturatu (antena ingurura).

- Gpuntua aplikazioa eskainiz mezu bat jasoko duzu mugikorrean (denari baietz)

- Koderik edo PINik eskatuz gero 1234 markatu behar da.

Ilunbeko 1 eta 4 ateetan aurkituko dituzue laguntzaileak ez dakienarentzat laguntzeko prest. Ekimen kuriosoa.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>