Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Uztaila 18th, 2007 by teketen

Ikastaroa dohain, blogak eta web2.0 larunbat honetan

Tailerrak 2.0 barnean larunbat honetan “blogak eta Web 2.0″ izenburupean ikastaro bat emango dugu Maite eta biok. Ikastaro honetara Web 2.0 orokorrean eta bere tresnak ezagutu eta erabiltzen hasi nahi duen edonor gonbidatua dago. Gaitasun tekniko gehiegirik ez da behar interneten ibiltzen ohitutakoak izatea besterik ez. Ikastaroaren maila bertan dagoen jendeari egokituko dugu eta beti egongo da erabiltzaile aurreratuentzat ere gauza berriak ikasteko aukera, lasai zuek ere.

Tailerra guztiz praktikoa izango da eta Gasteizko Saregunen egingo dugu. Animatu zaitezte teknologia hauetan murgildu edo sakondu nahi duzuen irakasle, langile, kazetari, enpresari, etorkin, langabetu, gazte, adindun, emakume, gizon, neska, mutil… guztiak. Gonbidatuak zaudete.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>