Indymedia Euskal Herriako mezu honek informazio asko ematen duenez bertatik ekartzen dut:
Gaztesarea atariko ordezkariak eta bilboko Kaskagorri konpartsako kideak Audentzia Nazionalera deituak izan ziren aurreko astelenean, “enaltecimiento y justificación del terrorismo” eta “humillación a las victimas” akusaziopean, Dignidad y Justicia-ko Daniel Porterok ezarritako kereila baten ondorioz.
Fiskaliak ez du inongo neurri berezirik eskatu Audentzia Nazionalean aitormenik egitera uko egin duten bi taldeetako ordezkarientzat, baina epaileak Guardia Zibilari Gaztesarea zein Kaskagorri ikertzea eskatu die.
Hau da gizarte mugimenduen errepresiorako pausu berria eta honen aurka hainbat erantzun solidario jaso dira: |Adierazpen askatasunaren eraso berri honen aurrean kontzentrazioa Bilbon|, |Bilboko konparsaren oharra|, |Free Gaztesarea Free Kaskagorri|.
Informazio gehiago: |Kaskagorriren prentsaurrekoa erasoaren aurrean|, |Gaztesarea.net aurrera!!|, |Gaztesarea|.


