Nire lanarengatik askotan tokatu izan zait irakasle eta eskoletako ikt dinamizatzaileei hainbat ikastaro ematea. Bertan pertsona ezberdinek dituzten jarrerak ere ikusi ditut, batzuk bere lanagatik erreta, beste batzuk gauza berriak ikasteko gogorik gabe, beste batzuk egunerokotasuneko lan teknikoek (ordenagailuak jarri eta konpondu) beste ezer egin nahi ez dutenak etab. Baina badago beste talde garrantzitsu bat nik “animosoak” deitzen ditudanak. Espezie honen ezaugarri karakteristikoak:

  • Gauza berriak edo zaharrak era egokiago batean egitea bilatzen dute.
  • Informazioa elkartrukatzeko gogoarekin.
  • Frustrazio puntu bat egin nahi duten guztia egiteko aukera ez dutelako edota behar dituzten tresnak/informazioak ez dituztelako.
  • Era berean, dituzten baliabideekin aurrera jotzeko joera baliabideak noiz etorriko zain gelditu gabe.

Beti pentsatu izan dut zein potentzial handia izango lukeen “animosoen” sare batek eta hori da gertatu dena. Horietako batzuek ekimenak aurrera egin du, hasieratik nire animoak izan dituzte eta hemendik aurrera ere izango dute. ZirIKTeroak jaio dira eta hezkuntza eraldatuko dute. Informazio gehiago ikteroen blogean duzue baina interesgarriena pasarte hau iruditzen zait.

Ataria publikoa izan behar duela pentsatu dugu. Arrazoia bikotza da: alde batetik, gure ekarpenak besteentzat baliagarriak izan daitezkeela pentsatzen dugu, gu bezala euren eskoletan IKTekin lan egiten duten askorentzat. Eurentzat ere baliagarria bada, askoz hobe. Bestetik, dagoeneko garai badelako gurearen berri interneten ere zabaltzeko. Iritzi asko irakurri ditut sarean zehar ikastolok software librearekiko aurkezten dugun jarrerarekiko, adibidez. Hauetako askok ez dute benetan islatzen ikastoletan bizi duguna. Horrelako atari batek zertan ari garen, zeintzuk diren gure lehentasunak, gure kezkak, gure baloreak… azaltzeko balioko du, benetan ikastolon errealitatea islatzeko tresna garrantzitsua izango dela zalantzarik ez daukagu.

Animo ekimenarekin, ziur nago ekimen honek hezkuntza eraldatzen lagunduko duela.