OHARRA: Zentsura hitza erabiltzearen alde eta kontrako iritziak azaldu dira sarrera honen erantzunetan, denak errespetagarriak. Bakoitzak hitz horren gainean duen eztabaida alboratu eta mamira jotzeko gomendioa egin nahiko nuke. Baztertzea ere gehitu diot testuari.

Euskadi Gazteak irrati formularen bidean sakonduz Sorkunen single berria Goiz zen zentsuratzea(edo baztertzea) erabaki du. Itxuraz gogorregia da gure belarri gazteentzako eta ez dator beraien musika ildoarekin bat. Duda asko sortzen dizkit honek:

  • Irrati publiko batek gazteen musika ildoa kondizionatu dezake?
  • Irrati publiko batek zentsura edo beto eskubidea dauka?
  • Irrati publiko batek Rock, Heavy, Punk eta Metal gogorra automatikoki bazter dezake nahi duelako?
  • Irrati publiko batek hori egiten badu zenbat talde berri geldituko dira kanpoan?

Irrati publiko berri bat eraiki behar dugu, irrati publiko duin eta anitz bat. Bitartean zirkuitu alternatiboetatik mugitzen jarraitu beharko dugu.

Lasai Sorkun zure musika blog, web gune, irrati libre, irrati jator eta sarean zehar mugituko dugu eta beti bezala zure kontzertuak betetzen jarraituko dugu. Industriak gehiegi maite ez zaituela ikusita hurrengo diska kopyleft?

Sorkun – Goiz zen – Euskadi Gazteak baztertua zabaldu bideoa

Sorkunek gertatutakoa azaltzen duen elkarrizketa
[...]Euskadi Gaztearen jarrerak harritu nau. Ez dute onartu nire singlea, «oso gogorra» dela argudiatuz. Ez dakit zein den arrazoia. Beraiek esan didate musika ildoa aldatu dutela, orain leunagoa dela beren ildoa. Goiz zen da single hori, lelo melodikoa dauka oso… Kashbad-eko abesti asko hau baino gogorragoak ziren…[...]
Iturria: Berria.

P.D: Euskadi Gazteak bere politika aldatu eta Sorkunen singlea onartzen badu denok egindako lanarengatik izango da ez beste arrazoi batengatik.