Joan den uztailean,Haritz Rordriguez eta biok gonbidatu gintuzten Euskal Encounter-era, hitzaldi bat eskaintzeko.
Azken orduko gonbidapena izan zen eta, beraz, hitzaldia denbora gutxian inprobisatu behar izan genuen. Dena dela ere, emaitzarekin nahiko pozik geratu ginen. Uste dut eztabaidarako balio dezaketen hainbat gai plazaratu genituela, batzuk zuzenago, besteak akaso erratuta. Gustora jasoko genituzke beste iritzi batzuk.
Hitzaldia Euskadi Digital irratiko Rafa Martinezek grabatu zuen eta baita sareratu ere. Hemen txertatuko ditut erabili genituen elementu ezberdinak.
Amaiera aldera, mahainguru modukoa sortu zen hitzaldia entzutera etorri zirenei esker. Besteak beste, han egon ziren Xiber Aguilera, Geragaitezen webgunearen sortzaileetako bat Xabier eta Mikel Olasagasti… (barka, besteen izenekin ez bainaiz akordatzen.
Ea zer deritzozuen.
Audioa:
Teketen-en aurkezpena:
Bideoak:
Vicent Partal
Mikroformatuak eta glokaltasuna
Dataportability
Pet shop boys – Integral
Oreilly Radarren Web Trends
Basque substation of the Internet (txapuzero xamar eguneratua)



21. Iraila 2008 at 11:15 :
Aupa jefe!
Hitzaldian nik bikain pasatu nian, gauza/baliabide berriak ikusi eta beraien inguruan hausnartzeko aukera mundiala izan zian.
Hire postean zuzenketa bat egite aldera, nik ez diat GeraGaitezen sortu, aldiz, berau etengabe sortzen dabilen, (badakik, etengabeko Beta baidek) kideetako bat baino ez neok.
Besteipe. Asko ikasi nian zuekin.
Eskerrikasko aukera hori eskaintzeagatik!!