Jakingo duzuen bezala blog hau idazteaz gain beste hainbat publikaziotan ere parte hartzen dut. Askotan jendearen interesa duten gaiak topatzea zaila izaten da. Gauzak hobeto eta parte hartzaileago egin nahian nabil azken aldian. Hedabide tradizionalei parte hartze kapa bat jarri nahi diet behintzat nire sailei dagokionez. Horretarako kolaboratzen dudan publikazioak aurkeztu eta hauen gaietan laguntzeko aukera eman nahi dizuet.
- Gaztezulo: Sarezulo atalean internetekin erlazionaturiko gaiak jorratzen dira. Publiko gazteari zuzendutako aldizkaria. Gai nagusi bat eta 3 aparteko:
- Katxondoena: zerbait dibertigarria
- Informazio bila: informazio interesgarria topatu daitekeen webguneren bat
- Harritu gaitu: internetekin zerikusia duten zerbait harrigarria.
- Kontaizu: Bizkaiko Ikastolen Elkartearen aldizkari digitala. Internetekin erlazionaturiko gaiak era dibulgatiboago batean kontatuak. Publiko gazteari (14-18) eta hezkuntza komunitateari zuzendua gehien bat.
- Matraka: Berria egunkariko gazte gehigarria. Gaztezuloren antzeko publikoa. Gai nagusi bat eta blogosferako mezu eta eztabaida interesgarrienak biltzen saiatzen gara.
Behin publikazioak ezagutua nola parte hartu dezakezuen kontatuko dizuet.
- Nire posta beti dago erabilgarri
- Twitterren mezu batean #interesgarria idatzita
- Bildun interesgarria etiketa erabiliz testu interesgarriak komentatzeko
Laguntzeko prest?

29. Abendua 2009 at 18:54 :
Kaixo!
Bildun zabiltzala iruditu zait eta zalantza bat planteatu nahi nizun. Bildu.net-en bada plugin bat Firefoxerako “bilketa” zuzenago egiteko. Fitxategiak zehazki bildu0.1-0.4.xpi du izena. Baina instalatzen saiatu naizenean arazoak eman dizkit eta Firefoxek esan dit ez duela instalatu ez duelako eguneraketa segururik ematen.
Nire Firefox bertsioa 3.5.6. da.
Ta dena eskatzea ez denez, zure artikuluren batean ondo egongo litzateke ordenagailuak “euskalduntzeko” aukerak. Niri gaia interesatzen zait eta badakit zenbaitetan jorratu duzu(te)la baina askotan ikusi ditut gazteleraz dauden ordenagailuak (windows xp-a), nabigatzailea… lagun euskaldunen ordenagailuak eta baita erakunde euskaltzaleenak (baita zure argitalpenetako egoitzen batean!!! baina izenik ez dut emango). Jendearen utzikeria da dudarik gabe baina bilketatxo bat egitea, adibidez: sistema operatiboa euskaraz jartzeko webguneak (Wind XP, Ubuntu), nabigatzaile euskaldunak (Firefox) eta nabigatzailearen hizkuntzetan euskara lehenestea, office euskaraz (windows eta opnoffice); hotmail eta gmail euskaratzeko aukerak, facebook… eta beste hainbat programa eta aplikazio. Berriz diot badakit gaia askotan landu dela baina bilketatxo bat edukitzea ondo egon liteke eta ea jendea animatzen den!!!
aio