Azken egunetan krisiari buruzko informazio batzuk publikatzen joan naiz krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barruan. Mezu honetan informazio guzti horiek biltzen dira.
Updates from Urria, 2008
-
Krisiari buruzko informazio osoa
teketen
-
Alternatiba?
teketen
1989ean Francis Fukuyama AEBetako politologo famatuak Historiaren bukaera iragarri zuen: “kapitalismoak irabazi du betiko”, zioen. Ez da denbora asko pasatu irabazleek behea jotzeko. Gizateriak, benetan, beste gizarte mota bat behar du. Egungo sistemak milaka milioi pobre sortzen ditu; lana egiteko (aldi baterako) zortea duten horiek larritasunean murgiltzen ditu; gerrak biderkatzen ditu eta Lurreko baliabideak xahutzen ditu. Gizateria oihaneko legearen menpe bizitzera behartu nahi izatea, jendea ergeltzat hartzea da. Nola lortu gizarte onberagoa, pertsona guztiei etorkizun duina eskainiko diena? Horixe da denek zabaldu behar dugun eztabaida. Taburik gabe.
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
Asteroko twitter laburpena 2008-10-26
teketen
- Astebukaeraren ondoren burua ezin altsa nabil, gehigei? #
- Animo #
- Biharko berria izango dena gaur twitterren denbora errealean http://friendfeed.com/breakingnewson #
- eta orain kazetaritzari buelta bat eman nahi diot. Ea aldatzen dugun hau ere. #
- Berria.info-ri buruzko kritika konstruktibo batean pentsatzen ea noiz egiten dudan… #
- Bildun euskaraz dauden artikulu sortarekin flipatzen “eu” etiketa erabiltzea ideia ona izan zen http://www.bildu.net/tags/eu #
- Atzo Hernanin sarraskia egin zuten. #
- Berriaren kritika egina ordu aldaketak oparitutako orduari esker. Ea zer iruditzen? #
-
Berria.info berria
teketen
Berria egunkariak bere webgunea berritu du. Dudarik gabe beharrezkoa zen gauza bat. Orokorrean aldaketa oso positiboa dela uste dut, norabide egokian egindako pauso garrantzitsu bat.
Positiboena
- Pantaila handiagoetara egokitzeko saiakera.
- Iruzkinak gehitzea.
- Kolore sistema interesgarria.
- Twitter eta Sindikazioaren erabilpena.
- Bideo edizio propioa eta EusalTubeko bideoen txertatzea.
- Albiste bozkatu eta irakurrienen jarraipena egiteko tresna.
- Informazioa Zabaldu, Bildu etab. hedatzeko aukera erraza.
Hobetzeko
- Erredakzio handi bat izanik ez da ulertzen Interneten hain informazio gutxi sartzea denbora errealean. Laburragoa bada ere informazio gehiago sartu beharko lukete eta ez paperean idazten duten moduan baizik eta interneterako pentsatutako idazkerarekin.
- Harrigarria bada ere eduki batzuek ez dute jario bereziturik. Sortu diren kategoria ezberdinek bere jario propioa beharko lukete. Dauden jarioak nahiko nahasgarriak dira, Berria ezagutzen ez dutenentzat izena eta gaia erlazionatzea zaila izaten da.
- Hitza guztietan bezala mikroformatuak eta beste teknologia semantiko batzuk faltan botatzen dira. Hitza ezberdinetan erabiltzen bada zergatik ez Berriako webgunean.
- Informazio geolokalizatua faltan botatzen da. Mapak oso garrantzitsuak bilakatu dira informaziaren testuingurua emateko garaian. Hedabideen esparruak kontutan hartu beharko gauza bat dela uste dut. Kazetak adibidez geolokalizazioa gehitu du albisteetan.
- Parte hartzeko aukera batzuk badira ere albiste berriak bidaltzeko aukera e-mail batez egiten da. Zuzenean informazioak bidaltzeko aukera egotea interesgarria litzateke, nahiz eta ondoren ikuskatua izan.
- Loturak egiteko, informazioaren iturriak zehazteko, interneten sortutako edukia informazioa osatzeko erabiltzeko ordua iritsi da. Gaur egun kazetarien lana ez da hainbat tokitatik informazioa hartu eta dena dakiten itxura ematea, badakigu ezinezkoa dela. Informazio interesgarri asko dago sarean, informazio hori estekatu, aipatu, berrerabili, hobetu albisteak osatzeko.
- Berriaren sare soziala oso indartsua da eta ez da bere erosle edo harpidedun sarera mugatzen. Sare sozial hori interneten isla eduki beharko luke webgunearen inguruan edo tresna berezitu bat erabiliz. Sare sozial horren parte diren pertsonen arteko erlazioa sustatu beharko luke Berriak eta ez du egiten. Harpidedunaren txokoa interesgarria da baina zentzu bakarrekoa adibidez. Atal hau estrategikoa eta atzeraezina da Berriaren etorkizunarentzat.
- Informazioa Bildu, Zabaldu etab. banatzeko aukera ematen da baina ez zaio jendeari azaltzen tresna horiek zer diren edo nola erabili behar diren. Jendeak botoi arraro bat besterik ez du ikusten.
- BerriaTBko bideoak Podcast bidez ere zabaldu beharko lirateke. Bideoen sorkuntza konponduta oso erraza da. Horrela jendeak Miro bezalako programak erabiliz berriaTB telebista kate pertsonalizatu baten moduan jaso ahal izango du.
Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak ondo hartu.
-
Zerberri.com eraman zurera
teketen
Zerberri albiste bilatzaile berria zure webgunean edo blogean jar dezakezu orain. Horretarako joan zerberri.com webguneko eraman nazazu gunera eta bertako kodea zurean itsatsi.
Zure nabigatzaileko bilaketa kutxan gehitzeko aukera ere eman nahi dizugu. Mikel Olasagastik egindako ekarpenari esker zure bilatzaileen artean Zerberri jartzeko aukera izango duzu. Nahikoa da nabigatzaileko bilaketa kutxan duzun bilatzailaren ordez zerberri bilatzailea aukeratzea webgunera sartu ondoren.
-
Hirugarren mundua?
teketen
Krisiak Iparraldean dituen ondorioz bakarrik hitz egiten digute. Egia esan, hirugarren munduak ondorio larriak sufrituko ditu krisiak sortuko dituen atzeraldi ekonomikoaren eta lehengaien prezioen jaitsieraren ondorioz.
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
Neoliberalismoa?
teketen
Krisia sortu ez, azken 20 urteetako moda neoliberalak bizkortu egin du. Neoliberalismo hori hirugarren munduan ezartzen saiatu dira herrialde aberatsak. Hugo Chavezen zazpi pekatuak liburua idazten ari naiz orain. Hori prestatzen nabilela ikasi ahal izan dudanez, neoliberalismoak milioika pertsona miseria gorrian utzi ditu Latinoamerikan. Baina Hugo Chavez, erresistentzia seinalea bidali duen gizona; Munduko Bankuari, multinazionalei eta NDF Nazioarteko Diru Funtsari aurre egin dakiokeela frogatu duen gizona; pobrezia gutxitzeko neoliberalismoari bizkarra eman behar zaiola erakutsi duen gizona; etengabe deabru bihurtzen dute hedabideetako gezurrek eta oinarririk gabeko difamazioek. Zergatik?
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
I’m a PC
teketen
-
Hedabideak?
teketen
Hori guztia azaldu ordez, bigarren mailako gaiei ematen diete atentzioa. Egindako akatsak bilatu beharko direla esaten digute, arduradunak topatu beharko direla, gehiegikeriei aurre egin beharko zaiela… Baina, kontua ez da akats hori edo bestea, sistema baizik. Krisi hau saihestezina zen. Behea jotzen ari diren enpresak ahulenak edo zorte txarrena izan dutenak dira. Aurrera ateratzen direnak, gure bizitzen gainean eta ekononomiaren gainean oraindik botere gehiago izango dute.
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
Bankuak salbatu?
teketen
Bankuetako bezeroak babestu behar dira, noski. Baina, Estatua egiten ari dena aberatsak babestea eta galerak nazionalizatzea da. Belgikak, esaterako, jendeari eroste ahalmena mantentzen laguntzeko 100 milioi euro ez zituen, baina bankuak salbatzeko 5.000 milioi topatu ditu bi ordutan. Guk ordaindu beharko ditugun milaka milioi dira. Ironikoa zera da, Dexia banku publikoa zela eta Fortisek ondo funtzionatzen zuen banku publiko bat irentsi duela. Horri esker, Fortiseko agintariek negozioak egin dituzte 20 urtez. Eta orain, sistemak ez funtzionatzen ez duenean, eskatzen al zaie agintari horiei irabazi eta gorde duten diruarekin egin dituzten hutsak ordaintzeko? Ez, guri eskatzen digute ordaintzeko.
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
Basquecamp 2, mugak gaindituz
teketen
Basquecamp-en 2. edizioa egin zuten larunbatean Bidarteko (Lapurdi) Izarbel Parke Teknologikoan. 30 lagun inguru elkartu ginen teknologia berrien erabilpenen gainean ideiak elkartrukatzeko.
Bertan erabili nituen aurkezpenak hauek dira:
- FM USB irratiak
- MUDSS Internet (Internet bihar) bideoak: [1] [2] [3] | [4]
-
Oinarri etikoak dituen kapitalismoa?
teketen
Badira 150 urte hori dioen hitza ematen ari zaizkigula. Bushek eta Sarkozyk ere eman digute hitza. Baina, benetan, tigreak barazkizaleak izatea bezain ezinezkoa da. Kapitalismoa hiru printzipiotan oinarritzen da: 1. Ekoizpen eta finantziazio baliabide handien jabetza pribatua. Ez du jendeak erabakitzen, multinazionalek baizik. 2. Lehiakortasuna: gerra ekonomikoa irabaztea, alegia, aurkariak deuseztatzea. 3. Etekin handiena: bataila hau irabazteko ez dira nahikoak etekin normalak edo dezenteak, aurkari diren enpresetatik aldentzeko moduko etekinak behar dira. Kapitalismoa, Karl Marxek esan bezala, oihaneko legea da: “Kapitalari beldurra ematen dio etekinik ez izateak. Etekin dezentea lortzen duenean, harro sentitzen da. %20ra iristean berotu egiten da. %50ean ausartegia da. %100 lortzean giza lege guztiak suntsitzen ditu eta %300era iristean ez da gelditzen, krimena edo bidegabekeria edozein dela ere.
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
Asteroko twitter laburpena 2008-10-19
teketen
- PSE-EEko ziengotzi batek bere eskoltari sexu abusuak egiten saiatu da http://tinyurl.com/4mp6nl #
- Obrint Passekin jotzen duen euskal taldeak diska berria copyleft eta bideoklip eta guzti http://mundurat.net/harrika #
- Lagunduko didazue lagun hauen bideoa zabaltzen? Gustatzen bazaizue noski… http://euskaltube.com/play.php?vid=2709 #
- Wikiatlasa (http://tinyurl.com/4fjvlb) hurrengo matrakan (http://matraka.info/) izango da. Esker mila ideiagatik. #
- http://zerberri.com euskarazko albisteen bilatzailea. 100 iturrietan bilatzen du, zer iruditzen??? #
- irratia.com entzuten #
- Twitter SPAM eguna iujuuuuuuuu #
- jajaa #
- Zerberri.net-eko helbide zerrenda jarri dugu http://zerberri.com/helbideak.htm #
- 100 pertsonak batera bere dirua banku berdinetik ateraz gero, beldurra, 500ek egiten badute fusionatzeko beharrak, 1000 tik gora crack #
- 100 pertsonek batera bere dirua banku berdinetik ateraz gero, beldurra, 500ek egiten badute fusionatzeko beharrak, 1000 tik gora crack #
- 100 pertsonek ateratzen badute eta blogetan kontatzen badute bankua pikutara bota daiteke, zenbat apostu? #
- Web 3.0 Manifesto. Honi buruz irakurri eta idatzi nahi dut http://tinyurl.com/4dnv59 #
- http://zerberri.com/eraman.htm Zer berri widget bat listo! #
- Txiokabazkaria oso dibertigarria izan da! #
-
Gaindituko den krisia besterik ez da?
teketen
Historiak erakutsi digu kapitalismoa krisi batetik bestera doala beti; batzuetan, gerra on bat erabiltzen du bertatik ateratzeko (aurkariak deuseztaten ditu, enpresak, azpiegiturak, eta horrek ekonomia berrindartzeko balio du). Egia esateko, handiek krisi garaiak baliatzen dituzte ahulenak deuseztu edo bereganatzeko. Horixe gertatzen ari da orain AEBetako bankuen sektorean. BNPk Fortis irentsi du, esaterako (eta hau hasi besterik ez da egin). Baina, krisiak kapitala multinazional gutxiagoren eskuetan konzentratzeko joera indartzen badu, zein izango da ondorioa? Talde handi horiek oraindik baliabide gehiago izango dituzte eskulana deuseztu edo pobretzeko, eta, horrela, lehian indartsuagoak izango dira. Berriz ere hasierara itzuli gara.
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
Benetako sorburua?
teketen
Argi dago ohiko heabideek ez digutela ezer esaten. Baina, hala ere, subprime hipotekak iceberg-aren punta besterik ez dira. AEBak astintzen ari den superprodukzio krisi baten adierazpen/agerpenik ikusgarriena dira. Mendebaldeko gainontzeko herrialdeei ere eragiten die egoerak. Multinazional baten azken helburua langileak pilaka kaleratzea da, lan bera langile gutxiagorekin egiteko; gainera, soldatak jaisten badituzte eta gobernu konplizeen laguntza badute, nori salduko dizkiete kapitalistek beren merkantziak? Euren bezeroak pobretu egin dituzte etengabe!
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
Zerberri.com
teketen
Informazio esparru euskaldunarentzako Zerberri bilatzaile bat egin nahi genuen eta egin dugu. Ahal duguna egin dugu euskaraz egindako albisteetan bilatuko duen bilatzaile aurreratu hau egiteko. 100 iturri inguru bilatzen ditu eta ahal bezainbeste dataren araberako bilaketa ere egiten saiatzen da.
Garrantzitsuena niretzako hedabide mota ezberdinen batura. Hemen maila berean daude egunkariak, kazetak, aldizkariak, informazio lokala ematen duten gune eta egunkariak, irrati libreak, online hedabide batzuk, informazio alternatiborako guneak etab. Benetan gure nahia izan da euskaraz egiten diren albiste iturri ezberdinak batzea, lortu dugun… denborak esango du. Eta lortu ez badugu helbidea bidaltzeko aukera
-
Basquecamp+2
teketen
BarCamp erabiltzaileek sortutako “deskonferentzia” (ekitaldi irekiak eta parte-hartzaileak) nazioarteko sarea da. Kolektiboki antolatzen da. Hitzaldi edo elkarrizketa sortatan antolatzen da eta edukia parte-hartzaileek prestatzen dute. Oro har, web aplikazioak, kode irekiko teknologiak eta protokolo sozialak izaten dira mintzagai. -
Soilik bankuetako krisia da?
teketen
Ez, ezta gutxiago ere. Benetako krisi ekonomikoa da. Bankuen sektorean hasi da, baina bere sorburua sakonagoa da. Egia esateko, AEBetako ekonomia guztia kredituei esker bizi da duela 30 urtetik. Bankuak beren ahalmenen gainetik zorpetzen dira, Estatua ere horrela zorpetzen da (gerra egiteko) eta herritarrei ere sistematikoki bultzatu zaie zorpetzera. Hori da ekonomia hazkundea artifizialki mantentzeko modu bakarra.
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
-
Txiokabazkaria
teketen
Txiokalariak Azaroaren 17an Lawrence Lessigen hitzaldiaren ostean Hala Bediko tabernan bazkaltzera joango gara. Txiokalariak eta animatzen diren guztiak wikian izen eman daitezke.
-
Subprime hipotekak?
teketen
Krisiaren abiapuntua iruzurra besterik ez da. AEBetako familien kontura diru asko irabazi dute mendebaldeko bankuek. Hipotekak ordaintzeko modurik ez bazuten, euren etxeak lau sosengatik kenduko zizkietela esaten zieten.
* Krisiari buruzko informazioa hedatzeko ekimenaren barnean egindako itzulpena
