Teketen » Mezua: 'Ez da luntxik egongo'

Ez da luntxik egongo

Arraytxiki web laborategiaPublikatuDatorren asteazkenean, 2008ko azaroak 5, egitasmo berri bi aurkeztuko ditugu Xuriken eta biok Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (zuzenean ikusteko aukera dago).

Arraytxiki era Publikatu dute izena geure seme-alaba berriek, biak dira proiektu beraren ezkerreko eta eskuineko oina, eta Teketenek nahiz Xurikenek eta orain arte sarean geure kabuz garatu ditugun egitasmoekin lotura zuzena dute. Baina harago ere badoaz, nahiz eta hori datorren asteazkenean argituko dugun.

Ez dakigu egitasmoak arrakastarik izango ote duen ala ez, baina ideia honen garapenak berriz ere ilusioaren zirrara hori sentiarazi digunez, dagoeneko pozik gaude, zalantzarik gabe…

Aurretik esan behar dugu ontziolatik aterako den txalupa berria gu bion artean aurkeztuko badugu ere, proiektu honekin lotura estua dutela euskal blogosferan edo dena delakoan ezagutuko dituzuen Mikel Olasagasti (a.k.a. Hey_neken) eta Arkaitz Zubiaga (a.k.a. Mutilmedia) kideek. Euren partehartzea ezinbestekoa izango da orain arte bezala aurrerantzean ere. Beste askorena bezala (nor berak jakingo du, guk ere dakigun bezala).

Aurkezpenera ohiko hedabideak gonbidatu ditugu. Nork daki… Baina, badakizue, bada ezpada ere… hordago handira. Arraytxiki izena duen egitasmo baten aurkezpenera, ordea, ezin genitzakeen “zuri handiak” soilik deitu “arrai txikiak” ere gonbidatu barik. Beraz, nahi duen oro etor daiteke, jakina, etzi KMKn 11:00etan egingo dugun aurkezpenera. Eta bereziki interneten topatu ohi ditugun lagunak, blogariak eta beste, espero zaituztegu bertan.

Saiatuko gara aurkezpena ez dadin aspergarriegi izan. Labur, argi, eta ahal dela dibertigarri. Helburu horrekin prestatu dugu, aurkezpen eta guzti noski (OpenOfficerekin egina, hori bai). Aitortu behar dugu, hala ere, asko lagunduko digula zuen presentziak, mass mediarik ez badator ez bedi agerian gera behintzat.

Ah, eta ia ahaztu zitzaigun. Ez da luntxik egongo. Kanape-komandoa saihesteko-edo. Amaitutakoan pote bat hartzeko aukera sortzen bada, oso gustura egingo dugu, baina botea jarriko dugu denon artean. :P

Nahi baduzue, bertan ikusiko dugu elkar.

4 comments to “Ez da luntxik egongo”

  1. Pena da ezin joatea… ez lekua, ez ordua, ez eguna. Baina lasai egon, presentzialki ez bada ere, ariman zuegaz egongo naiz. Edo birtualki. Eta, benetan, hitz-joku/iruditxoak primerakoak dira! Espero egitasmoak/burutazioak horren altueran egotea!

    Eta joan banintz, kanaperik ez, baina bizkotxo goxo-goxo batzuk eramango nituzke.

    Zorte on aurkezpenean bioi!

  2. Kaixo!
    Zer izango ote den jakiteko irrikitan nago (naiz eta izenekin ideia bat egin dezakedan). Ez dut uste bihar joan ahal izango naizenik, baina tira, agian zuzenean jarraituko dut internet bitartez!

    zorte on!

  3. Aupa!
    Zorte on gaurko aurkezpenerako! Gustura joango nintzateke Koldora oraingoan zer asmatu duzuen zuzenean ikustera, baina lan ordutegia… Hala ere, dudan kuriositatea laster asetuko da!!! Printzipioz irudiak oso erakargarriak direla aitortu behar dut…
    Zorte on!!!

  4. aupa hi!
    animo proiektu honekin! Ezin izan dut joan… eta zuzeneko emisioa ubuntutik ezin izan dut ikusi… jeje.

    ximaurra! (zorte on!)

Leave a comment

XHTML - You can use:<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>